Liburutegi Nagusiaren Zerbitzuak
- Katalogo informatizatua kontsultatzea Internetetik edo liburutegiko irakurketa-gelako PCetatik. [FAQ, 9. galdera]
- Kontsultak eta informazio bibliografikoa: bertan, telefonoz eta posta elektronikoaren bidez. [FAQ, 10. galdera]
- Irakurketa gelan. Eusko Jaurlaritzako langileentzat bezala gainerako herritarrentzat ere. [FAQ, 2. galdera]
- Eusko Jaurlaritzako sail guztietako langileentzako mailegua. [FAQ, 15. galdera]
- Maileguan dauden aleen erreserba. [FAQ, 21. galdera]
- Maileguak berritzea, bertaratuta edo gure katalogo informatizatuaren bidez. [FAQ, 18. galdera]
- Dokumentuak eskuratzea. Gure dokumentazio-zerbitzuak zure intereseko aldizkari-artikuluak lor ditzake. [FAQ, 11. galdera]
- Dialnet. Eduki zientifikoak biltzen ditu, eta haiek eskuratzeko aukera ematen, batez ere alerta dokumentalen bidez. Gainera, testu osoen edukiak biltzeko aukera ematen duena. [FAQ, 12. galdera]
- HIH (hautatutako informazioaren hedapena): pertsona bakoitzak bere intereseko dokumentuei (liburuei, artikuluei, arlo tematikoei...) buruzko informazioa jaso ahal izango du, betiere Liburutegiak aurrez erabakitako arlo tematiko batzuen barruan. [FAQ, 14. galdera]
- Liburutegien arteko mailegua. Liburutegien arteko mailegu-zerbitzuaren bidez, EIPS katalogoan aurkitzen ez dituzun dokumentuak eska daitezke. [FAQ, 11. galdera]
- Erosketa-proposamenak (pdf, 57 KB). Dokumentu bat interes berezikoa bada erabiltzaileentzat, Liburutegiak hura erosteko eska daiteke. [FAQ, 33. galdera]
- Erreprografia [FAQ, 27. galdera]. Liburutegian fotokopiagailuak daude edozein dokumentu erreproduzitzeko (Jabetza intelektualari buruzko legediari lotutako zerbitzua: 1/1996 Legegintzako Errege Dekretua (pdf, 1,9 MB) eta 23/2006 Legea (pdf, 327 KB)).
Liburutegi Nagusiaren gida (PDF, 1 MB)
Informazio gehiago nahi baduzu bidali mezu elektroniko bat
Azken aldaketako data: