Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

Ezagutzen al duzu...?

  • Ezagutzen al duzu SÍLICE?      Nobedadea!

    SÍLICE (leiho berri batean irekitzen da) (Sistema de Información sobre la Literatura Científica Española), CSICek garatua, Espainian aitzindaria da, iturri eta identifikatzaile irekietan soilik oinarritutako informazio zientifikoko sistema eskaintzen duen lehen ekimena baita.
    SÍLICEren bidez egileen, erakundeen, aldizkarien edo diziplinen arabera egin daitezke bilaketak. Gainera, ikertzaileen profilak eskaintzen ditu, ekoizpenari, eraginari eta lankidetzari buruzko adierazle arduratsuekin batera.

    Plataforma hau datu-base komertzialen alternatiba publiko gisa sortu da.

    SÍLICE bilatzaileak hiru milioi argitalpen baino gehiago, 40 milioi aipamen eta 117.000 egile biltzen ditu; horrela, Espainiako ekoizpen zientifikoari buruzko tresnarik osatuena da.

  • Ezagutzen al duzu European data? 

    European data Europar Batasuneko datu irekien atari ofiziala da, Europar Batasuneko erakundeek, agentziek eta beste organismo batzuek argitaratutako datuetarako sarbide erraza eta doakoa bermatzen duena. Bestela esanda: "katalogo" handi bat da, eta gai askori buruzko datasets (datu-multzoak) aurki ditzakezu bertan.
    Atariak funtsezko hainbat helburu ditu: datu publikoetarako sarbide irekia eta doakoa; datu horien berrerabilera sustatzea (enpresek, ikertzaileek, herritarrek...), helburu komertzialekin zein ez-komertzialekin; administrazioen gardentasuna bultzatzea eta berrikuntza eta ekonomia digitala sustatzea.

  • Ezagutzen al duzu Google Scholar?
    Google Akademikoa o Google Scholar (leiho berri batean irekitzen da), dokumentu akademikoak bilatzeko aukera ematen dizun bilatzailea da: artikuluak, tesiak, liburuak eta laburpenak, besteak beste. Iturri askotako edukiak biltzen ditu: unibertsitate argitaletxeak, elkarte profesionalak, preprint biltegiak, unibertsitateak eta bestelako erakunde akademikoak.
    Emaitzak hainbat irizpideren arabera ordenatzen dira: testu osoa, jasotako aipuen kopurua, egilea, argitalpen iturriaren prestigioa eta abar.
  • Ezagutzen al duzu SSRN?
    SSRN (Social Science Research Network) (leiho berri batean irekitzen da) Elsevier-en preprint-en sarbide irekiko gordailu bat da. Batez ere giza-zientzetan espezializatuta dago: ekonomia, zuzenbidea, gobernantza korporatiboa eta humanitateetan.
  • Ezagutzen al duzu RePEc?
    RePEc (Research Papers in Economics) (leiho berri batean irekitzen da) datu-base bibliografiko deszentralizatua da, horretan lan-dokumentuak, aldizkarietako artikuluak, liburuak, liburu-kapituluak eta software-osagaiak topatuko dituzu. Helburua Ekonomian eta lotutako zientzietan ikerketaren hedapena hobetzea da.

Azken aldaketako data: