Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Dialnet


DIALNET atari eta zerbitzu dokumentalen plataforma bat da, gaztelaniazko eduki zientifikoak eta jakintzazkoak biltzen dituena, eta haiek eskuratzeko aukera ematen duena.

Plataforman, zenbait motatako dokumentuak daude:

  • Aldizkarietako artikuluak (askotan, testu osoa)
  • Lan kolektiboetako artikuluak
  • Tesiak
  • Liburuak

Diziplinartekoa bada ere, balio handiena giza zientzietan, zientzia juridikoetan eta gizarte-zientzietan dauka. Doan sartzen da Internet bidez.

 

Erregistratutako erabiltzailearen abantailak

Abantaila horiek baliatzeko, ezinbestekoa da Eusko Jaurlaritzako posta-kontua ematea erregistratzeko prozesuan zehar. Erregistratu ondoren, Dialnet-ek badaki posta elektroniko hori Eusko Jaurlaritzako norbaiti dagokiola, eta posta-kontuaren jabeak, besteak beste, honako hauek egin ditzake:

  • Bere intereseko aldizkarien harpidedun bihurtzea; ondoren, aldizkari horien aurkibidea jasoko du postontzian zenbaki bat argitaratzen den bakoitzean.
  • Interesatzen zaizkion artikuluak eskatzea klik bakar batez. Liburutegi Nagusia arduratzen da artikulua aurkitu eta helarazteaz.

 Informazio gehiago nahi baduzu jar zaitez harremanetan posta elektronikoa erabiliz Liburutegi Nagusiarekin.

LINEAKO BALIABIDE ELEKTRONIKOEN GIDA (PDF, 3 MB)

 

 

 

Azken aldaketako data: 2017/03/07