Ba al dakizu...?
-
Ba al dakizu Dialnet munduko atari bibliografiko handienetako bat dela, eta haren helburu nagusia hispaniar literatura zientifikoari ikusgarritasun handiagoa ematea dela? Nobedadea!
Giza Zientzietan, Zuzenbidean eta Gizarte Zientzietan jartzen du arreta nagusiki. Kalitatezko informazioa bilatzeko eta aurkitzeko ezinbesteko tresna da. Bertan dituen 11 milioi dokumentuetatik, % 40 testu osoan dago eskuragarri, klik bakar batean deskargatzeko moduan.
- Ba al dakizu. Galde aldizkaria indexatuta dagoela Dialneten?
Galde aldizkari politiko-kulturala da, ideiei eta iritziei buruzkoa, Hirugarren Prentsak argitaratutakoa. Berriki Dialneten indexatu da. Identifikatu, bilatu aldizkaria eta «recibir alertas» laukia markatu. Horrela, aldizkariaren aurkibideak zure postontzira iritsiko dira argitaratu ahala.
Gainera, Liburutegi Nagusiko irakurketa-gelan eskuragarri duzu. - Ba al dakizu Kultur Plangintzako Zerbitzuak diruz lagundutako azken aleak Liburutegi Nagusiari transferitu dizkiola?
Zuk ere espedienteak izapidetzen badituzu eta horietan dokumentu bibliografikoak (liburuak, aldizkariak eta abar) sartzen badituzu, Liburutegi Nagusira transferitu ditzakezu. Guk gure bilduman gehituko ditugu. - Ba al dakizu Liburutegi Nagusiko irakurgelan prentsa idatziaren goiburu nagusiak dituzula?
Irakurgelan honako egunkari hauek aurkituko dituzu: ABC, Berria, Deia, Noticias de Gipuzkoa, Noticias de Alava, El Correo (Arabako eta Bizkaiko edizioak), El Diario Vasco, El Mundo, El País, Expansión, Gara eta Le Monde. - Ba al dakizu Liburutegi Nagusiak irakurgela bat duela Lakua II-eko beheko solairuan?
Liburutegiko lantaldeak zure bilaketetan lagunduko dizu eta baliabideen erabileran gidatuko zaitu. Irakurgela zabalik dago astelehenetik ostiralera honako ordutegiarekin: urritik maiatzera 8:00etatik 15:00etara eta ekainetik irailera 8:00etatik 14etara. - Ba al dakizu Liburutegi Nagusiak EAEko Administrazio Orokorrarentzat lan egiten duten pertsona guztiei ematen diela zerbitzua?
Ematen ditugun zerbitzu guztiak gure webgunean aurkituko dituzu.
Azken aldaketako data:
