Informazio orokorra
Eusko Jaurlaritzaren Liburutegi Nagusia Gobernantza Publikoa eta Autogobernua Sailari dago lotuta organikoki, eta haren eginkizun nagusia da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko langileen informazio-eskaerak betetzea, eta, horretarako, aukera ematen die ikerketak egin, aholkuak eman, erabakiak hartu eta helburu instituzionalekin zerikusia duten gainerako jardueretarako behar duten informazio zientifikoa, teknikoa eta profesionala eskuratu eta zabaltzeko, eta, gainera, beste kanpo-ikertzaile eta -aztertzaile batzuek haiek erabili ahal izatea ziurtatzen du, ahal duen neurrian.
"Liburutegiek sartuta dauden erakundearen helburuak lortzen laguntzeko ardura dute, bai eta haren eginkizun nagusiak babestekoa ere; besteak beste: programak eta politikak diseinatzea, administrazio- eta arautze-jarduerak, aholkularitza eta ikerketa-programak."
Guidelines for libraries of government departments. The Hague: IFLA, 2011
Liburutegi Nagusia informazio-baliabideak biltzen dituen gune bat da, eta zientzia juridikoetan, zientzia ekonomikoetan, Europar Batasunean, Euskal Herriaren historian, autonomia-erkidegoetan eta Artxibo Nagusiari laguntzeko dokumentazioan espezializatuta dago.
Liburutegiaren funtsak 98867 monografia eta erreferentziazko lan eta 3418 aldizkari ditu (2022ko urtarrillak). 955 m2 ditu bi solairutan (irakurgela eta biltegiratze-gela), hala nola irakurtzeko 12 leku, 2 ordenagailu Internet konexioarekin eta mikrofilmen irakurgailu-erreproduzigailu bat (papera eta digitala).
Kokalekua
Lakua II eraikina, beheko solairua, "Q" aldea
Donostia / San Sebastián kalea, 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Ordutegiak
- Urritik maiatza arte
- astelehenetik ostegunera arte: 8 h - 15 h
- ostiraletan: 8 h - 14 h - Ekainetik iraila arte
- astelehenetik ostiralera arte: 8 h - 14 h
Gehiago jakin nahi izanez gero, bidali mezu elektronikoa.
Harremanetarako telefonoak: 945 018560 eta 945 019052
Arau-esparrua
- Euskal Kultura Ondarearen uztailaren 3ko 7/1990 Legea.
1990eko abuztuaren 6ko EHAA, 157. zenbakia (pdf, 2,79 MB - 11/2007 Legea, urriaren 26koa, Euskadiko Liburutegiei buruzkoa.
2007ko azaroaren 19ko EHAA, 222. zenbakia (pdf, 150 KB) - 18/2020 Dekretua, irailaren 6koa, lehendakariarena, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena
2020ko irailaren 7ko EHAA, 176. zenbakia - 8/2021 Dekretua, urtarrilaren 19koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzekoa
2021eko urtarrilaren 29ko EHAA, 21. zenbakia - Huts-zuzenketa, honako dekretu honena: «8/2021 Dekretua, urtarrilaren 19koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzekoa»
2021eko otsailaren 3ko EHAA, 24. zenbakia - Dokumentuak mailegatzeari buruzko zirkularra (2021-02-16) (PDF, 422 KB)
Memoriak
- 2017ko memoria (PDF, 424 KB)
- 2018ko memoria (PDF, 428 KB)
- 2019ko memoria (PDF, 447 KB)
- 2020ko memoria (PDF, 460 KB)
- 2021ko memoria (PDF, 1 MB)
Azken aldaketako data: