Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

EuskaraGoiTek

Zer da EuskaraGoiTek?

Teknologia aurreratua duten erakundeetan Hizkuntza kudeaketaren gaineko diskurtsoak aztertu dituen proiektua da EuskaraGoiTek (PDF, 3 MB) (leiho berri batean irekitzen da)

EMUNen laguntzaz bideratu da proiektu hau, eta prozesuak lehenengoz elkartu ditu zentro teknologikoak, enpresak, unibertsitateak eta hezkuntza arloko eta administrazioko eragileak.

Helburuak

  • Teknologia aurreratua duten enpresetan hizkuntza kudeaketaren inguruan dauden diskurtsoak aztertzea eta diskurtso berriak sortzeko ideiak proposatzea.
  • Euskarak lan munduan duen posizioa eta prestigioa hobetzea.

Metodologia

Proiektu honetan Agirre Lehendakaria Center izan dugu bidelagun. Bi fase oinarri dituen ikerketa etnografikoa egin da:

  1. Entzute fasea: elkarrizketak egin eta narratibak interpretatu.
  2. Ko-sorkuntza fasea: etorkizuneko diskurtso berriak sortzeko ideiak sortu dira talde lanean, saio ezberdinetan.

EuskaraGoiTech ikerketan lan-munduan euskarak izan behar duen funtzioaren eta horrek ekar dakioeken balio erantsiaren inguruan dauden iritziak, usteak, pertzepzioak, desirak eta premiak jaso ditugu.

Ondoren, horiek narratibetara ekarri, eta emaitzok elkarrekin interpretatzeko saio kolektiboak egin dira. Narratibak gaika eta profilka (ZIP, 5 MB) (leiho berri batean irekitzen da) antolatu ditugu.


Hausnarketarako bideak zabalduz