Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

.EUS domeinua

Eusko Jaurlaritza eta PUNTUEUS Fundazioa ingurune digitala euskalduntzeko elkarlanean ari dira.

Helburua

Proiektu honen helburuak eremu sozioekonomikoan euskararen erabilera ingurune digitalean sustatzea eta .EUS domeinuaren presentzia areagotzea dira.

Puntu.EUS euskara beste hizkuntzen mailan kokatzen duen tresna da; euskara normalizatzen laguntzen du eta nazioarteko aitortza ematen dio.

Zergatik Puntu.EUS?

  • Euskararen eta euskal kulturaren komunitatearen nortasuna adierazten du.
  • Hurbiltasuna eskaintzen du, bezero euskalduna bere hizkuntzan artatzea ahalbidetzen baitu.
  • Bilatzaileen arau berrietara moldatzen eta identifikatzen laguntzen du.
  • Marka babesten du, bidegabe erabil ez dezaten.

Zer eskaintzen du?

  • .EUS domeinuan doan erregistratzea urtebetez.
  • On-line trebakuntza enpresentzat (.EUS ezartzeko on-line Webinarrak).
  • Aurrez aurreko trebakuntza saioak aholkularitza-enpresentzat.
  • Webguneak automatikoki itzultzeko plugina.
  • Laguntza teknikoa, bai enpresei eta baita aholkularitza enpresei ere.
  • Baliabide guztiak bilduko dituen webgunea, zalantzak argitzeko eta informazioa eta trebakuntza emateko.

Nola erregistratu .EUS domeinuan?

PUNTUEUS Fundazioak online trebakuntza eskaintzen du enpresek domeinua ezartzen ikasteko. Ikusi nahi baduzu, SAKATU HEMEN.