Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Mintegia: euskararen gaineko diskurtsoak

Euskararen diskurtsoak enpresetan

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako Sailburuordetzak lan-munduan euskararen gainean dauden diskurtso nagusiak aztertzeko jardunaldia egin du Euskaltzaindiaren Donostiako egoitzan (Tolare baserrian). Jardunaldia streaming bidez eskaini da eta ehun lagun baino gehiagok jarraitu dute hitzaldia.

 “Euskararen diskurtsoak enpresetan” izenburupean, eremu sozioekonomikoan euskara nola edo zenbateraino aldatu den aztertuko dute, kontuan izanik pertsonak, enpresen egoera eta ingurua ere aldatu egin direla. Horrekin batera, bereziki teknologia aurreratuen sektoreak euskararen gainean duen diskurtsoa ere aztergai izan da, enpresa teknologikoak traktoreak direlako sarritan lan-munduan.

Josune Zabala Alberdi Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako zuzendariak eman dio hasiera mintegiari. Ondoren,  Ana Urkiza idazle eta Eusko Ikaskuntzako lehendakariak hartu du hitza eta inspirazio hitzaldia eskaini du.

Amaieran, Karmelo Ayestak hitzaldia eman du (PDF, 1 MB) (leiho berri batean irekitzen da) etorkizuneko gakoak azpimarratzeko.