Hasiera

Euskadi.eusen sartu

 
Hasiera:
  1. Hasiera
  2.  
  3. ASAP
  4.  
  5. Informazio
  • Etxebizitzaren Gida Plana 2021-2023
  • Gaztelagun
  • Ezohiko neurriak
  • Puntu lila
  • W3C-WAI. Esteka hau leiho berri batean irekiko da

ASAP programako etxebizitzen zerga-tratamendua

JABEAK
PFEZ
KALIFIKAZIOA Kapital higiezinaren etekina.
ZERGA-OINARRIA Eskuratu diren etekin sartuko dira aurrezpenaren oinarrian.
HOBARIAREN OINARRIA Etekin osoen gaineko % 20.
OINARRIAN KEN DAITEZKEEN GASTUAK

Ondasunen, eskubideen edo ahalen erosketan, birgaiketan edo hobekuntzan inbertitutako beste kapitalen interesen zenbatekoa, gozatzeko edo erabiltzeko ondasun, eskubide edo ahal horretan baldin badute jatorria etekinek eta gainerako finantzaketa-gastuek.

Hau da, diru-sarrera osoen gainean % 20ko hobaria kendu ahalko da errentamenduaren bidez eskuratutako diru-sarreretatik, errentariaren ohiko etxebizitzara bideratzen badira horiek, eta, horretaz gain, gozatzeko edo erabiltzeko ondasun, eskubide edo ahalen erosketan, birgaiketan edo hobekuntzan inbertitutako beste kapitalen interesen zenbatekoa (errentamenduaren xede den etxebizitzak sortutakoa) ere deskontatu ahalko da.

Hobariaren eta gastu kengarriaren arteko baturak ezingo du, higiezin bakoitzarentzat, etekin garbi negatiborik eman.

Ondare-eskualdaketen gaineko zerga (OEZ)
SALBUESPENA Etxebizitzen errentamenduak eratzea, «ASAP Merkatu Libreko Etxebizitzen Alokairurako Bitartekaritza Programa» erregulatzen duen irailaren 17ko 144/2019 Dekretuak eta «Bizigune» Etxebizitza Hutsen Programa arautzen duen abenduaren 23ko 466/2013 Dekretuak ezarritakoaren babesean, baita foru- edo udal-plan edo programa batzuei heltzen dieten antzeko errentamenduak eratzea ere.
OHZ
ZERGA-HOBARIA

Udalentzat, hobaria ez da derrigorrezkoa, hautazkoa baizik.

Kuota osoaren % 50 arteko hobaria.

ETXEBIZITZA HUTSEN ERREKARGUA Egoitza-erabilera duten ondasun higiezinak badira, eta sortzapenaren unean errentamendu bidez edo lagapen bidez subjektu pasiboaren edo hirugarrenen ohiko bizilekuak ez badira, % 50 arteko errekargua ezarri ahalko da Araban eta Bizkaian, eta kuota likidoaren % 150 artekoa Gipuzkoan.
Udal-ordenantza fiskal bakoitzak aurreikusi ahalko ditu errekargu hori ez ezartzeko kasuak.
MAIZTERRAK
PFEZ
KENKARIAK Zergaldian asebetetako kopuruen % 20ko kenkaria, urtean 1.600 euroko kenkaria izanik muga.
Familia ugariaren titularrak badira, kenkaria % 25ekoa izango da, gehienez urtean 2.000 euroraino.
30 urtetik beherakoak badira, kenkaria % 30ekoa izango da, gehienez urtean 2.400 euroraino

Horretarako, eta, hala bada, ordaindutako zenbatekoari kendu egin beharko zaio zergadunak etxearen alokairurako jasotzen dituen dirulaguntzen zenbatekoa, zeinak salbuetsirik egongo diren, zerga horren arautegi erregulatzailearen arabera.

Azken aldaketako data:

Euskadi, auzolana