Hasiera

Euskadi.eusen sartu

 
Hasiera:
  1. Hasiera
  2.  
  3. ASAP
  4.  
  5. Informazio
  • Etxebizitzaren Gida Plana 2021-2023
  • Gaztelagun
  • Ezohiko neurriak
  • Puntu lila
  • W3C-WAI. Esteka hau leiho berri batean irekiko da

Etxebizitza eskaera

Nola egin eskaera bat ASAP programako etxebizitza bat esleitzeko

ASAP programan argitaratutako etxebizitza bat alokatzeko interesa baduzu:

  • aurretik Etxebiden izena eman behar duzu
  • alokairu-erregimeneko etxebizitza bat eskatuta eduki
  • Urteko 15.000 eta 39.000 euro bitarteko diru-sarrera gordinak.
  • eskaera bat egin beharko duzu.

Etxebizitzok esleitzeko orduan, halaber, zorrotz beteko da eskaerak egin dituzten hurrenkera. Zure eskaera egitean etxebizitza berari interesa agertu dioten Etxebideko beste eskatzaile batzuk badaude, zurearen aurretik dauden eskaeren kopuruaren berri emango zaizu, parte hartu nahi duzun erabaki dezazun; zure eskaera itxaron-zerrenda batean sartuko da.

Etxebizitza itxaron-zerrendan zure aurretik zegoen Etxebideko eskatzaile bati esleitzen bazaio, zure eskaera ezeztatuko da, eta horren berri emango zaizu xede horrekin eman diguzun helbidera posta elektroniko bat igorriz.

Etxebizitza bat eskatzea erabakitzen baduzu, kontuan hartu behar duzu etxebizitza horri uko egiteak eragotzi egingo dizula ASAP programako beste etxebizitza bat eskatzea 6 hilabetez.

Ez da beharrezkoa etxebizitza kokatuta egon dadin etxebizitza-eskaera egin duzun udalerrian.

Etxebizitza esleituz gero, zure azken nomina jakinarazi beharko diozu agente laguntzaileari, eta beharrezko diru-sarrerak bete ezean, zure etxebizitza-eskaera ezeztatuko da diru-sarrerak ez betetzeagatik.

Webgunearen bitartez

  •  Lehenengo urratsa
    • Sar zaitez etxebizitzen zerrendan gure
    • Zure intereseko etxebizitzaren bat badago, etxebizitza horren esleipenean parte hartzea eska dezakezu honako baldintzak hauek betetzen baditu
    • Etxebizitza eskuragarri badago, «Eskatu etxebizitza hau» izeneko botoia agertuko zaizu, eta bertan klikatu beharko duzu etxebizitza horren esleipenean parte hartzeko eskaera egiteko.
  •  Bigarren urratsa
    • Identifikatzeko pantaila bat agertuko zaizu. Sar ezazu zure NAN edo AIZa, eta klikatu Jarraitu botoian.
    • Hautatu duzun etxebizitza eskuratzeko baldintzak betetzen badituzu, baina etxebizitza hori zuk baino lehenago aukeratu duten beste pertsona batzuk badaude, zure eskaeraren aurretik zenbat dauden adieraziko dizugu. Eskatzeari uko eginez gero, klikatu Ezeztatu botoian. Nahi baduzu zure eskaera etxebizitza horretarako itxaron-zerrenda batean sartzea, klikatu Jarraitu botoian.
  •  Hirugarren urratsa
    • Harremanetarako zure datuak sartu ondoren, klikatu Bidali botoian.
  •  Laugarren urratsa
    • Denbora labur batez itxaron ostean, beste pantaila batek adieraziko dizu eskaera zuzen egin dela. Zure eskaera inprimatu edo gorde dezakezu, hala nahi baduzu.

Agente laguntzaile homologatuarengana joz

  • Etxebizitza publiko bakoitzean agente laguntzaile bat ageri da, eta horrekin harremanetan jar zaitezke zure interesa agertzeko. Zure eskaera egiten lagunduko dizu horrek.
  • Kontuan har ezazu etxebizitza bat esleitzeko eskatu ondoren ezin izango duzula beste bat eskatu aurreko eskaera ezeztatu arte.

Kontsulta ezazu ASAP programako etxebizitza bat esleitzeko zure eskaera



Lehenengo urratsa

Identifikatzeko pantaila bat agertuko zaizu. Sartu zure NAN edo AIZa eta etxebizitza eskatzeko unean emandako eskaera-zenbakia eta klika ezazu Jarraitu botoian.


Bigarren urratsa

Adierazi duzun eskaeraren informazioa erakutsiko zaizu; bertan «Kendu etxebizitza honetatik» botoia ikusiko duzu, eta horren gainean klikatu beharko duzu eskaera ezeztatu nahi izanez gero.

Agente laguntzailea eskaera bideratzen ari bada, halere, ezin izango duzu hemendik ezeztatu. Jar zaitez harremanetan agente laguntzailearekin behar duzun edozer argibide jasotzeko.


Hirugarren urratsa

Eskaera zergatik ezeztatu nahi duzun adierazi ondoren, klikatu Bidali botoian.


Laugarren urratsa

Denbora labur batez itxaron ostean, beste pantaila batek adieraziko dizu ezeztapena zuzen egin dela. Zure eskaera inprimatu edo gorde dezakezu, hala nahi baduzu.

Zure eskaeraren egoera kontsultatu edo berau ezeztatu nahi izanez gero, klikatu hemen:

 

 

 

 

Etxebizitzak esleitzea

Agente laguntzaileei dagokie programan sartutako etxebizitzak eskatzaileen zerrendako pertsonei edo bizikidetza-unitateei esleitzea, eskaerak jasotako hurrenkera zorrotzean.

Etxebizitzak onartutakoan, errentamendu-kontratuak formalizatuko dira, fidantzak gordailatu eta zergen likidazioa egingo da.

Etxebizitza bat onartutakoan, bertan behera geratuko dira etxebizitza hori eskuratzeko ondoren egindako eskabide guztiak.

ASAP programatik kanpo geratzeko zioak

Honakoak ASAP programatik sei hilabetez kanpoan geratzeko zio izango dira:

  • ASAP programako etxebizitzei uko egitea.
  • Errentamendu-kontratua sinatzeko agente laguntzaileak egindako errekerimenduei jaramonik ez egitea, horretarako beharrezkoa den dokumentazioa ez aurkeztea, kontratua sinatzeko egintzara ez aurkeztea edota ez sinatzea.
  • Agente laguntzailea etxebizitza esleitu behar zaion pertsonarekin harremanetan ezin jarri izatea hiru eguneko epean.

Etxebizitza bat eskuratzeko eskaera norberaren borondatez ezeztatzeak ez du ekarriko ASAP programatik kanpo geratzea, baldin eta eskaera hori egiten duen pertsonak edo bizikidetza-unitateak etxebizitza hori esleitzeko lehen lekua ez badu.

Azken aldaketako data:

Euskadi, auzolana