Hasiera

Euskadi.eusen sartu

 
Hasiera:
  1. Hasiera
  2.  
  3. ASAP
  4.  
  5. Informazio
  • Etxebizitzaren Gida Plana 2021-2023
  • Gaztelagun
  • Ezohiko neurriak
  • Puntu lila
  • W3C-WAI. Esteka hau leiho berri batean irekiko da

Jabeak eta errentariak

Jabeak

Programan zehaztutako betekizunak betetzen dituen etxebizitza huts baten jabe den edozeinek eskaini ahal izango du bere etxea ASAP programarako.

Programan sartzeko, jabeek agente laguntzaile homologatuak kontaktatu beharko dituzte, eta haiek izango dute ardura etxebizitza guztiak ASAP programan sartzeko eskabidea aurkezteko. Etxebideren web orriaren bidez agente laguntzaile zerrenda eguneratua argitaratuko da.

Betekizunak

Etxebizitzak ASAP programan sartzeko, errentatzaileek honako betekizunak bete beharko dituzte:

  • Herri-administrazioekin zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzarekikoetan eguneratuta egotea.
  • Diru-laguntzak edo laguntza publikoak jasotzea eragozten duen administrazio-zehapenik edo zehapen penalik ez izatea, ezta horretarako ezgaitzen duen lege-debekurik ez izatea, sexu-arrazoiengatiko diskriminazioa egiteagatiko zigorrak barne, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretu bidez onetsitako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginak 50. artikuluko 5. paragrafoan xedatutakoarekin bat etorrita.

Agente laguntzaileekiko betebeharrak

Euren etxebizitza ASAP programan sartu nahi duten errentatzaileek honako betebeharrak hartuko dituzte agente laguntzaileekiko:

  • Mandatu-kontratu bat izenpetuta, etxebizitzaren kudeaketa osoa etxebizitzaren ardura hartu duen agente laguntzailearen esku uztea sei hilabetez gutxienez, errentamendu-kontratuetako fidantzak gordailutzeko eta berreskuratzeko kudeaketa barne. 
  • 100 euroko fidantza ordaintzea, esklusibotasun hori bermatzeko. Errespetatu ezean, agente laguntzailea geratuko da kopuru horrekin; bestela itzuli edota deskontatu egingo du jasotzea dagokion ordainsarietatik.
  • Etxebizitzen eta etorkizuneko errentamendu-kontratuen egokitasuna ziurtatzeko beharrezkoa den dokumentazio guztia ematea agente laguntzaileari.
  • Agente laguntzaileari etxean sartzen uztea bere eginkizunak eta betebeharrak betetzeko behar duen guztietan.
  • Agente laguntzaileari ordainsaria ematea:
  1. Etxebizitzaren lehenengo errentamendu-kontratuko hileko errenta bat. Ordainsari hori ordaintzeko betebeharra kontratua sinatzen den unean sortuko da.
  2. Lehen kontratuaren ostean etxebizitza lehengo errentari berari alokatzeko egiten diren errentamendu-kontratuetako bakoitzean, hileko errenta baten erdia. Ordainsari hori ordaintzeko betebeharra ere kontratu bakoitza sinatzen den unean sortuko da.
  3. Lehen kontratuaren ostean etxebizitza beste errentari bati alokatzeko egiten diren errentamendu-kontratuetako bakoitzean, hileko errenta bat. Ordainsari hori ordaintzeko betebeharra ere kontratu bakoitza sinatzen den unean sortuko da.
  4. Komisio bat, gehienez ere errentaren %3. Ordainsaria ordaintzeko betebeharra hilero sortuko da kontratuak indarrean dirauen bitartean

Ordainsari horiei sortzen den egunean indarrean dagoen Balio Erantsiaren gaineko Zerga aplikatuko zaie.

Errentariak

Etxebideren Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan lehendik izen emanda egonda alokairuko araubideko etxebizitza eskatzen duten pertsona fisiko edo bizikidetza unitate guztiak izan ahalko dira ASAP programako errentariak.

Etxebideren Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan inskribatuta ez daudenek, Erregistro horretan alta emateko eskabidea egin beharko dute ASAP programan sartzeko; eta erosketa araubidean inskribatuta daudenek, euren eskabidea aldatu beharko dute.

Betekizunak

ASAP programan sartu nahi duten pertsonek betekizun hauek bete beharko dituzte:

Urtean 15.000 eta 39.000 euro bitarteko diru-sarrera gordin haztatugabeak izatea, Babes publikoko etxebizitzen araubide juridikoari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuko 21. artikuluan edota horren ordezko araudian aurreikusitakoarekin bat etorrita. Hemen klikatu diru-sarreren zenbatespena ikusteko.

Errentak edota kanonak ez ordaintzeagatik zorrak ez edukitzea, edota errentan esleitutako babes ofizialeko etxebizitzetan, zuzkidura-bizitokietan edo berdinetsitako etxebizitzetan sortutako kalteengatik.

Etxebizitzen errentak bere urteko diru-sarrera gordin haztatu gabeen %30 ez gainditzea.

Agente laguntzaileekiko betebeharrak

Errentariek honako betebehar hauek izango dituzte agente laguntzaileekiko:

  • Errentamendu-kontratuak sinatzeko eta haien zergen likidazioa kudeatzeko behar den dokumentazio guztia ematea.
  • Kontratua amaitutakoan etxebizitza entregatzea.
Euskadi, auzolana