Hasiera

Euskadi.eusen sartu

 
Hasiera:
  1. Hasiera
  2.  
  3. ASAP
  4.  
  5. Informazio
  • Etxebizitzaren Gida Plana 2021-2023
  • Gaztelagun
  • Ezohiko neurriak
  • Puntu lila
  • W3C-WAI. Esteka hau leiho berri batean irekiko da

Agenteak

Nor dira?

Agente laguntzaile homologatuak higiezinen bitartekaritzan jarduteko baldintzak betetzen dituzten Higiezinen Jabetzako Agenteak (HJAk) edo pertsona fisiko edo juridikoak dira.

ASAP programako agente laguntzaile izan nahi duten pertsona fisiko eta juridikoek homologazioa eskatu behar diote Eusko Jaurlaritzari. Homologazio prozedura horren bitartez, Eusko Jaurlaritzak egiaztatu egingo du ea eskatzaileek betekizunak betetzen dituzten, 144/2019 Dekretuan zehaztutakoaren arabera.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak Etxebideren web orrian argitaratuko du agente laguntzaile homologatuen zerrenda eguneratua.

Betekizunak

Agente laguntzaile homologatuen erregistroan alta emateko, agente laguntzaileek betekizun hauek bete beharko dituzte:

  • Higiezinen jabetzako agentea izatea, berariazko araudiaren arabera kualifikatua, edo, bestela, pertsona fisikoa edo legez eratutako pertsona juridikoa izatea, arlo horretako inolako titulurik ez duena eta inongo elkargo ofizialetako kide ez dena baina higiezinen eta garraioaren sektoreetako presako liberalizazio neurriei buruzko maiatzaren 20ko 10/2003 Legeko 3. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen dituena higiezinen arloko bitartekaritzan aritzeko.
  • Jarduera horretan gutxienez 5 urte egin direla egiaztatzea.
  • Jendearentzat irekitako establezimendua edukitzea eta haren irisgarritasuna bermatzea, abenduaren 4ko 20/1997 Legearen arabera.
  • Herri-administrazioekin zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzarekikoetan eguneratuta egotea.
  • Erantzukizun zibileko asegurua edukitzea jarduerarako, gutxienez urtean 600.000 euroko estaldura duena.
  • Higiezinen jarduerarekin, dokumentuen egiazkotasunarekin edo ondare publiko eta pribatuen kudeaketarekin harreman zuzena edo zeharkakoa duten prozedura penaletan epai irmo baten bidez kondenarik jaso ez izana. Kontsumitzailea babesteko prozeduraren batean arbitraje-laudo irmo bidez kondenatu ez dutela frogatzea.
  • Abiadura handiko interneterako konexioa edukitzea (10Mb edo gehiago). Eskanerra ere eduki beharko da eskura jarriko zaion tresna informatikoak eskatutako dokumentuak erantsi ahal izateko.
  • Agente laguntzaile homologatu jardungo duen denbora guztian, dagozkion eginkizunak eta betebeharrak gauzatzeko behar beste giza-baliabide edukitzea.
  • Izenpe elektronikoak sortzeko ziurtagiri elektroniko ziurtatua (Izenpe, ONA, NAN elektronikoa) edukitzea.

Agente laguntzaile homologatuen erregistroan sartzeko eskabidea

Erregistro horretan egoteko bi eratara egin daiteke eskabidea:

Homologazioa emateko edo ukatzeko ebazpena, lau hilabeteko epean emango da, asko jota, eskabidea aurkeztu zen egunetik aurrera.

Agente laguntzaile homologatuen zerrenda Etxebideren web orrian argitaratuko da.

Agente laguntzaileek aurkeztu beharreko dokumentazioa

ASAP programako agente laguntzaile homologatuen erregistroan sartzeko eskabidearekin batera, honako agiriak aurkeztu beharko dira (jatorrizkoak edo kopia kautotuak):

  • Banakako enpresaburuek, Nortasun Agiri Nazionala:

Kanal elektronikoan: interesduna aitortutako ziurtagiri elektroniko batekin identifikatu bada, ez du agiririk aurkeztu beharko.

Aurrez aurrekoan: interesdunak baimena ematen badio Administrazioari Barne Ministerioan bere nortasun-datuak egiaztatzeko, ez da inolako agiririk aurkeztu behar.

  • Enpresa pertsona juridikoa bada, Merkataritza Erregistroan behar bezala inskribatutako eratzeko edo aldatzeko eskritura eta identifikazio fiskaleko kodea edo bidezko Erregistro Ofizialean inskribatutako eratzeko agiriaren, estatutuen, edo sorrerako egintzaren berri ematen duen agiria, jarduera arautzen duten arauak azaltzen direla bertan. Pertsona juridiko bat ordezkatzen dutenek, ahaldunaren Nortasun Agiri Nazionala, eta Merkataritza Erregistroan inskribatutako ahalorde-eskritura.

Kanal elektronikoan: ahalduna aitortutako ziurtagiri elektroniko batekin identifikatu bada, ez du Nortasun Agiri Nazionalik aurkeztu beharko.

Aurrez aurrekoan: pertsonak baimena ematen badio Administrazioari Barne Ministerioan bere nortasun-datuak egiaztatzeko, ez da Nortasun Agiri Nazionala aurkeztu beharko.

  • Hala badagokio, Higiezinen Jabetzako Agentearen Titulua edo eskatzailea atxikita dagoen elkargo profesionalak emandako ziurtagiria, alta-data adierazten duena
  • Azken bost urteetan higiezinen bitartekaritzan egindako lan-jarduera egiaztatzen duen dokumentazioa.
  • Establezimendu publikoaren ezaugarriak ziurtatzen dituen dokumentazioa (errentamendu-kontratua, Jabetza Erregistroko ziurtagiria, etab.).
  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak bete izana egiaztatuko duen ziurtagiria, dagokion Foru Ogasunak eta Gizarte Segurantzako Diruzaintzak emana. Eskatzaileak berariaz baimena ematen badu, ziurtagiri hori automatikoki egiaztatuko du, behar beste aldiz, organo kudeatzaileak. Hortaz, ez da aurkeztu beharko, aurrez aurreko kanala zein elektronikoa aukeratu.
  • Aseguru-etxe batekin kontratatutako erantzukizun zibileko poliza eta azken ordainagiria. Jardueraren arriskuak estali beharko ditu eta urteko 600.000 euroko gutxieneko estaldura izan beharko du.
  • Zinpeko aitorpena, egin beharreko jarduerari lotutako prozedura judizialetan edo arbitrajeko erreklamazioetan ez dela kondenatua izan adierazten duena.
  • 10 Mb edo hortik gorako internetareko konexioa duela egiaztatzen duen agiria.
  • Dituen giza baliabideen zerrenda.
  • Bere datuak Agente Laguntzaileen Sarearen fitxategian sartzeko berariazko baimena.
  • Datu pertsonalak babesteko baldintzak betetzeari eta isilpekotasun bermeari buruzko zinpeko aitorpena, datu pertsonalen tratamendua indarrean dagoen datu pertsonalak babesteko araudiak zehaztutakoaren arabera egingo dela ziurtatzeko, eta bereziki, Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan zehaztutakoaren arabera.
  • Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko datuen tratamenduari buruzko neurri teknikoen eta antolakuntzakoen kontratua izenpetuta, 43/2012 Dekretuko III. eranskinean jasotako ereduaren araberakoa.

Dokumentazioazko ereduak

Agente laguntzaileen eginkizun nagusiak

Hona hemen ASAP programaren barruan agente laguntzaile homologatuek izango dituzten eginkizun nagusiak:

  • ASAP programari buruzko informazioa eman jabeei zein errentariei, errentamendua sustatzeko Eusko Jaurlaritzak martxan jarritako laguntza publikoei buruzko informazio ekintzak zabaltzen lagundu eta haien izapidetzean lagundu.
  • Jabeen eta errentarien arteko kontratuak sinatzen direnean bitartekari lanak egitea, Eusko Jaurlaritzak biak programan sartzea ebatzi ondoren.
  • Jabearen eta errentariaren arteko errentamendu-harreman egokia bultzatu eta gatazketan adostasunak lortzeko bitartekari lanak egin, Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzek eskainitako doako zerbitzu publikoak erabilita.
  • Erreklamazio-orri ofizialak eduki, eta erreklamazioren bat jasoz gero, Eusko Jaurlaritzan aurkeztu jaso eta bi egunetako epean, gehienez ere.

Ondorengo koadroan jaso dira eginkizun horien xehetasunak:

Agente laguntzaile homologatuen eginkizunak
Jabeekin Errentariekin Eusko Jaurlaritzarekin

 Etxebizitza libreak lortzea.

 Etxebizitza bakoitza balizko errentariei erakustea, Eusko Jaurlaritzak igorritako zerrendan ezarritako lehentasun hurrenkerari hertsiki jarraituz, harik eta pertsona edo bizikidetza-unitateren batek etxebizitza onartu arte.

 Programaren aplikazioa elektronikoa baino ez dute erabiliko harremanetarako, jakinarazpen elektronikoak egitea eta erregistro elektronikoaren erabilera barne hartuta.
 Etxebizitzak programan sartzeko eskabideak aurkeztu eta beharrezkoak diren ebaluaketa-txostenak egitea, argazki eta guzti.  Etxebizitzei egindako bisiten, erregistratutako uko-egiteen eta etxebizitza-onarpenen berri idatziz jasotzea.  Etxebizitza Babestuen eta Zuzkidura bizitokien Eskatzaileen Erregistrotik datozen datu pertsonalak tratatzea, etxebizitzaren arloan eskumena duen sailak ematen dizkionak, tratamenduaren arduradun gisa, behar bezalako isilpekotasunez eta konfidentzialtasunez, eta Legebiltzarraren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 26ko 2016/679 (EB) Erregelamendua eta Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubideak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa zorrotz betez.

 Egokitze obrak egin daitezela proposatzea eta amaitutakoan obra horiek ikuskatzea. 

 Sailak eragiketa programan sartu ahal izateko beharrezkoa duen balizko errentariei buruzko dokumentazio guztia bildu eta haren ebaluazio-txostena egitea.  Etxebizitzei zein eragiketei buruzko ebaluazio-txostenak, eta programan sartu edota mantentzea ebazteko beharrezkoa den dokumentazioa igortzea Eusko Jaurlaritzari.
 Etxebizitzen eta etorkizuneko errentamendu-kontratuen egokitasuna ziurtatzeko beharrezkoa den dokumentazio guztia biltzea errentatzaileengandik.   Errentamendu-kontratuari dagozkion zergen likidazioa errentariaren izenean izapidetzeko beharrezko kudeaketak egitea. Jatorrizko dokumentazioa Eusko Jaurlaritzari bidaltzea (errentatzaileen eta errentarien arteko kontratuak, lotutako dokumentazioa: bisitak, uko egiteak, aginte-kontratua, errentamendu-kontratuak eta fidantza gordailutzeko agiria).
 Etxebizitzen egoeraren inbentario osoa egitea, jabeari egoera berean itzuliko zaiola bermatzeko.  Kontratua amaitutakoan errentariak etxebizitza borondatez uzten duenean, etxebizitza berreskuratzea. Salbuetsita geratuko dira etxebizitza berreskuratzeko epailearen esku-hartzea behar diren kasuak. Horietan, etxebizitza uzteari ezezkoa dokumentatu baino ez da egin beharko. Eusko Jaurlaritzaren eta aseguru-etxeen lana erraztu (polizen jakinarazpena,gorabeheren kudeaketa eta alokairu eragiketak aseguratzea, eta abar).
 Errentamendu-kontratuetako fidantzak Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzetan gordailutzeko eta handik berreskuratzeko kudeaketak egitea errentatzaileen izenean. 

 Errentamendu-kontratua amaitutakoan etxebizitza ikustera joatea, nola dagoen ebaluatzeko, inbentarioa egiaztatzeko eta kalterik badagoen begiratzeko, eta txostena egin ondoren fidantza osoa itzultzea, (errentatzaileak baimena emanda), edo bestela fidantzaren zati bat itzultzea, kalteak konpontzeko eta inbentarioa lehengoratzeko kostuak deskontatu ondoren, edo fidantza atxikitzea.

Jardueren eta kudeaketaren jarraipenerako txostena igorri sei hilero, baita eska daitezkeen aparteko txostenak ere.
 Kontratuak programan sartzeko eskabideak aurkeztea.  Informatika-ekipoak eta haien lankidetza eskaintzea, hala eskatzen duten pertsonek edo bizikidetza-unitateek ASAP (Alokairu Segurua, Arrazoizko Prezioa) merkatu libreko etxebizitzak alokatzeko bitartekaritza-programan sartutako etxebizitzak eskuratzeko eskaerak egin, zuzendu eta ezeztatu ahal izan ditzaten. Programaren baldintzak betetzen ote diren eta kudeaketa egiaztatzeko Eusko Jaurlaritzak egin ditzakeen kontrol-, ikuskapen- eta auditoretza-lanak erraztu eta eskatutako dokumentazioa aurkeztu.
 Programarako ekartzen dituen etxebizitzak kudeatzea, berak bakarrik.   Errentariei kontratua ASAP (Alokairu Segurua, Arrazoizko Prezioa) programan sartzeko ebazpenen kopia bat ematea. Kudeaketa hobetzeko Eusko Jaurlaritzak proposatutako zuzenketa- eta prebentzio-neurriak bete.
 Lehendik ere inoiz alokatuta egon diren etxebizitzen kasuan, berriro okupatu daitezen ahalegintzea.    Homologazioa onartzeko edo berritzeko kontuan hartu ziren betekizunetan aldaketarik egonez gero, gehienez ere hamabost eguneko epean jakinarazi.

 Datu pertsonalen babesaren arloan indarrean dagoen araudia betetzea, ASAP (Alokairu Segurua, Arrazoizko Prezioa) programan beren etxebizitzak sartu nahi dituzten pertsonei dagokienez, tratamenduaren arduradun diren aldetik.

 

 

 

Jabeei beren etxebizitza sartzeko ebazpena eta kontratua ASAP (Alokairu Segurua, Arrazoizko Prezioa) programan sartu izanaren kopia bat ematea, baita aseguru-polizena ere.

Euskadi, auzolana