Etxebizitzaren arloko ezohiko neurriak
Prentsa-oharrak
- Koronabirusak sortutako kalteberatasun ekonomikoan dauden pertsonak parke publiko babestuen alokairua ordaintzetik salbuestea.
- Koronabirusak eraginda kalteberatasun ekonomikoko egoeran dauden errentariei etxebizitza libreen alokairua ordaintzeko laguntzak ematea onartu du Eusko Jaurlaritzak.
- Etxebizitza Sailak prozesu parte-hartzaile bat hasi du COVID-19aren ondoren etxebizitzaren etorkizuna eztabaidatzeko.
Albisteak
- COVID-19 birusaren pandemiak sortutako kalteberatasun ekonomikoko egoeran dauden pertsonek dagoeneko eska dezakete alokairu babestuko parke publikoen alokairua ordaintzetik salbuestea.
- Abenduaren 31ra arte luzatu da epea koronabirusaren ondorioz ahulezia ekonomikoan bizi diren errentariek etxebizitza libreetan alokairua ordaintzeko laguntzak eskatzeko Berria!
Eskabidea eskuratzea
Etxebizitza librea alokatzeko laguntzak

Etxebizitza libreen alokairua ordaintzeko diru-laguntzen ezohiko programa, COVID-19aren ondoriozko osasunkrisiaren ondorioz sortutako zaurgarritasun ekonomiko eta sozialeko egoerei aurre egiteko.
Ezohiko laguntza-programa berri hori COVID-19ren krisiak eragindako kaudimengabezia ekonomikoko egoerak arintzera, etxebizitza libreen alokairuak ordaintzea eragozten dutenak, bai eta pandemiak bereziki ahulak diren beste kolektibo batzuetan duen inpaktuaren ondorioz sortzen diren premia handiko egoerei aurre egitera ere.
Programak 15,5 milioi euro inguruko zuzkidura du.
Aurkezteko epeak: 2021eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra
.
- AGINDUA, 2020ko apirilaren 30ekoa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, Covid-19 birusak eragindako osasun-krisiaren ondoriozko kalteberatasun ekonomiko eta sozialeko egoerei aurre egiteko etxebizitza libreak alokatzeko laguntzak arautu eta horietarako deialdia egiten duena. (EHAA 83zk. 2020ko maiatzaren 5a, astertea).
- AGINDUA, 2020ko irailaren 22koa, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita COVID-19 birusak eragindako osasun-krisiaren ondoriozko kalteberatasun ekonomiko eta sozialeko egoerei aurre egiteko etxebizitza libreak alokatzeko laguntzak arautu eta horietarako deialdia egiten duen agindua. (EHAA 192zk, 2020ko irailaren 29a).
- Apirilaren 30ko Aginduaren laburpena (PDF, 1 MB)
- Laguntzak jasotzeko baldintzak
- Laguntzak eskuratzeko bateraezintasunak
- Aurkeztu beharreko dokumentazioa (PDF, 343 KB)
Mesedez, baliabide publikoak behar bezala erabiliz gero, eskabidea egin aurretik, egiaztatu baldintzak betetzen dituzula.
- AGINDUA, 2020ko martxoaren 31koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, zeinaren bidez arautzen baitira alokairu-erregimeneko etxebizitza babestuen arloan Covid-19 birusaren inpaktu ekonomikoari erantzuna emateko hartu beharreko neurriak. (EHAA 65zk. 2020ko apirilaren 2a, osteguna)
- Martxoaren 31ko Aginduaren laburpena (PDF, 1 MB)
- Alokairua ordaitzetik aldi baterako salbuespena ezohiko nurri gisa - Inforgrafía (PDF, 64 KB)
Enpresa txiki eta ertainentzako eta autonomoentzako premiazko neurriak: Errentamendu-fidantza aldi baterako erabiltzea

Enpresa txiki eta ertainen (ETEak) eta autonomoen kostu operatiboak murrizteko onartutako neurriak, ekonomia eta enplegua babesteko premiazko neurri osagarriei buruzko apirilaren 21eko 15/2020 Errege Lege Dekretua ren 1. kapituluan araututakoak.
Apirilaren 21eko 15/2020 Errege Lege Dekretuak aldi baterako eta salbuespenezko neurri bat jasotzen du etxebizitzaz bestelako erabilera duten errentamendu-kontratuen fidantzei dagokienez. Neurri horren arabera, alderdiek errentamendu-errentak ordaintzeko fidantza xedatzea erabaki dezakete..
Alderdiek neurri hori aplikatzea adosten badute, fidantzaren zenbateko xedatua urtebeteko epean birjarri beharko da, akordioa egiten denetik zenbatzen hasita, edo, kontratua urtebetetik beherakoa bada, geratzen den epean.
KONTRATUA
Etxebizitza-erabilera ez duten errentamendu-kontratuei aplikatuko zaie, Hiri Errentamenduei buruzko azaroaren 24ko 29/1994 Legea ren 3. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, edo industriakoak.
ERRENTARIA
Errentariak honako baldintza hauek bete beharko ditu harrera egiteko:
- Autonomoek: alarma-egoera deklaratzeko unean (2020ko martxoaren 14an) Gizarte Segurantzan afiliatuta eta altan egotea.
- ETEek: Kapital Sozietateen Legearen testu bategina onartzen duen uztailaren 2ko Legegintzako Errege Dekretuaren 257.1 artikuluko mugak ez gainditzea.
Eta bi baldintza hauetako bat gertatu behar da:
- Jarduera etetea, alarma-egoera deklaratzen duen 463/2020 Errege Dekretua indarrean jartzearen ondorioz.
- • Jarduera murriztea (hileko fakturazioaren % 75 gutxienez).
ERRENTATZAILEA
Ezin da etxebizitzako enpresa edo erakunde publiko bat izan, ezta edukitzaile handi bat ere, halakotzat hartuta 10 hiri-higiezin baino gehiagoren titularra den pertsona fisiko edo juridikoa, garaje eta trastelekuak alde batera utzita, edo 1.500 m2 baino gehiagoko azalera eraikiarena.
FIDANTZA GORDAILUTZEA
Errenten ordainketa aldi baterako eta ohiz kanpo atzeratzeko erabakiak fidantza berrezartzeko itunak, epeak eta baldintzak jaso beharko ditu. Hitzarmena berritzeko epea ezin izango da urtebetetik gorakoa izan, akordioa egiten denetik zenbatzen hasita, edo kontratua urtebete baino gutxiagokoa bada, geratzen den epean.
Errentatzaileak Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzan gordailutu beharko du berriro fidantza, errenten ordainketa ezohiko moduan eta aldi baterako geroratzeagatik alderdiek egindako akordioan jasotako epean eta baldintzetan.
Neurri horri heltzeko, errentatzaileak fidantza itzultzeko eskatu beharko du.
Nola eska dezakezu fidantza xedatzea?
Aurrez aurreko eskabidea (elektronikoa) Pertsona fisikoentzat bakarrik |
Eskabide elektronikoa |
|
|
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
- Akordioa, errenten ordainketa modu ezohikoan eta aldi baterako atzeratzeko (PDF, 663 KB) eta fidantza erabiltzeko, errentatzaileak eta errentariak sinatuta.
- Bezeroaren kontu-kodea eta titularra ageri diren errentatzailearen libreta edo kontuko orriaren fotokopia, edo banku-ziurtagiria..
- Fidantza gordailutu izanaren frogagiriaren kopia.
- Baldin eta itzulketaren eskatzailea errentamendu-kontratuan agertzen ez bada: kontratuko eskubideetan eta betebeharretan subrogatu (ordeztu) dela justifikatzen duen dokumentua (erregistro-oharra, eskriturak, jaraunsleen deklarazioa, jarauntsiaren onarpena eta abar).
- Eskabidea ordezkari batek sinatzen badu: ordezkaritza egiaztatzen duen dokumentazioa (eredua ).
- NAN edo AIZ ez baduzu: pasaportearen fotokopia.
Errentatzaileak fidantza berriro gordailutu beharko du Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzan, Bizilagun zerbitzuan, gehienez ere urtebeteko epean, alderdiek errenten ordainketa modu ezohikoan eta aldi baterako geroratzeko sinatu duten akordiotik zenbatzen hasita.
Azken aldaketako data: