Eusko Jaurlaritza

Ahalordeen erregistro elektronikoa

Ahalordeen erregistro elektronikoa Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioan ordezkaritzak kudeatzen dituen aplikazioa da. Honi esker, interesdunek beste hirugarren batzuei gaitasuna ematen die Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioan beren izenean jardun dezaten, elektronikoki.

2012ko abenduaren 14ko Aginduaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Ordezkarien erregistro elektronikoa araupetzen da, eta gaitutako funtzionarioen erregistroa sortu eta araupetzen da.

Kontsultatu ordezkaritza-motak eta inskripzioa nola egin

Sarbidea

Modu seguruan identifikatu beharko duzu zure burua, identifikazio elektronikorako bitarteko baten bidez.

Sartu Ahalordeen erregistro elektronikora

Ahalordeen erregistro elektronikoari buruzko ohiko galderak

Ahalordeen erregistro elektronikoan alta kudeatzeko badira jaitsi, bete, sinatu eta aurkeztu daitezkeen inprimakiak. 

Alabaina, formulario horiek soilik honako kasuetan dira erabilgarri: 

Zuzenean zerbitzuaren bulegoetan herritarren aurrez aurreko arreta aldi baterako kentzea dela-eta, alta-eskaera Erregistro Elektroniko Orokorraren bitartez bidaliko da: Sarbidea Erregistro Orokorrera (identifikazio elektronikorako bitarteko bat behar duzu)

Erregistro Elektroniko Orokorreko eskaera horretan:

  • Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailera bideratu eta Gaia atalean, "Ordezkarien Erregistroan inskripzioa" edo antzerako testua jarri.
  • Eta dokumentu hauek erantsi:
    • Inskripzioa eskatzeko inprimakia (pdf dokumentua), behar bezala beteta eta sinatuta.
    • Erakunde juridikoaren legezko ordezkaritza egiaztatzen duen dokumentuaren kopia soila.

Gainerako modalitateen altak bide elektronikoaren bitartez kudeatu behar dira Ordezkarien Erregistro Elektronikoan online-sarbidea dela medio.

Ordezkaritzan aritzeko ez da beharrezkoa Ahalordeen erregistro elektronikoan inskribatuta egotea. Halere, komenigarri deritzogu askotan ari bagara hirugarren horren izenean izapidetzen. 

Ahalordeen erregistro elektronikoan ordezkaritza egon ezean, gure aplikazioek konektatutako pertsona (eskatzailea) ordezkaritzan ari dela aukeratuz gero, ordezkatuaren datuak eskuz betetzeko eskatuko diote. Horrez gain, Borondatezko Ordezkaritzaren Xedapena - Inprimaki normaldua igo beharko du (edota botere notario-ahalordea non ordezkaritzan ibiltzeko ahalmena egiaztatzen den). 

Ordezkaritza Ahalordeen erregistro elektronikoan inskribatuta egonez gero, berriz, gure aplikazioek, behin ordezkaria konektatuta egon, inskribatutako ordezkatuaren datuak erakutsiko dio automatikoki aukeratu dezan, besterik gabe.

Jarduera hauek burutu daitezke ordezkari baten bitartez: 

  • Eskaerak eta errekurtsoak aurkeztu, ezetsi, uko egin eta dokumentazioa eman
  • Espedienteetara sartu (beharrezko jarduera)
  • Jakinarazpenak jaso

Ahalordeen erregistro elektronikoaren altan adierazi behar da zer jarduera utziko dizkion gauzatzen ordezkatuak ordezkariari.o.

Hiru aukera daude: 

  • EAEko Administrazio Orokorrako prozedura guztiak
  • Jarduketa-eremu bati edo hainbati lotuta dauden prozedurak
  • Banakako prozedurak 

Ahalordeen erregistro elektronikoaren altan adierazi behar da zein prozeduretan utziko dizkion ordezkatuak ordezkariari haren izenean aritzen.

Bide elektronikoa nahiz aurrez aurrekoa dela medio egin daiteke inskripzioa. Aurrez aurre borondatezko ordezkaritzaren alta ordezkatua pertsona fisikoa den kasuetan nahiz ordezkaritzen kudeatzailearen alta bidera daitezke soilik.

Ordezkaritza-mota Aurrez aurreko kanala Kanal elektronikoa
Inkripzioa ordezkaritza-motaren arabera
Borondatezko ordezkaritza ordezkatua pertsona fisikoa denean Bai Bai
Pertsona juridiko baten Ordezkaritzen kudeatzailea Bai Bai
Gainerako ordezkaritza motak Ez Bai

Bide elektronikoa erabilita egin nahi izanez gero, ezinbestekoa da ordezkatuak eta ordezkariak, biek, ontzat emandako identifikazio elektronikoko bitartekoren bat edukitzea. Erabil daitezkeen identifikazio elektronikoko bitartekoak hauek dira: administrazio honetako sinadura elektronikoaren politikaren arabera egoitza elektronikoan erabiltzeko onartuta daudenak. 

Aurrez aurre inskribatzeko, formulario egokia deskargatu behar da, eta erregistro kontuetan laguntzeko dauden bulegoetan aurkeztu (Zuzenean bulegoetan). Kasu horretan, administrazioak hartuko du alta aplikazioan tramitatzeko ardura.

4 motatako ordezkaritza gauzatu daitezke administrazio honen aurrean. Informazio gehiago: ordezkaritza motak.

Ahalordeen erregistro elektronikoari buruz zalantzaren bat baldin baduzu, edo arazoren bat sortu bazaizu, bidali mezu bat helbide honetara: servicioselectronicos@euskadi.eus.

Ez ordezkatuaren ez ordezkariaren dokumentu-zenbakia edota izena ezin dira sekula aldatu. Behar izatekotan, ordezkaritza ezeztatu edo uko egin, eta berria inskribatu beharko litzateke. 

Hala eta guztiz ere, ordezkaritzaren gainerako datuak alda daitezke. Horretarako, ordezkaritza mota zein den, aukera bakarra edo bi aukera daude: elektronikoa eta aurrez aurrekoa. 

Kanal elektronikoa

Ordezkarien Erregistro Elektronikoan sartu, eta Aldatu botoia sakatu beharra dago.

  • Ordezkariak bere posta elektronikoa eta sakelako telefonoa alda ditzake ordezkatuaren onarpenik gabe.
  • Ordezkatuak bere posta elektronikoa eta sakelako telefonoa alda ditzake ordezkariaren onarpenik gabe.
  • Ordezkaritzaren jardueren, prozeduren edota iraunaldiaren aldaketak bi aldeen onarpena behar du; beraz, honela kudeatu behar da:
    1. Ordezkatua Ordezkarien Erregistro Elektronikoan sartzen da, eta ordezkaritzan datua aldatzen du.
    2. Automatikoki aplikazioak ordezkariari mezu bat bidaltzen dio posta elektronikoz jakinarazteko ordezkaritza aldatzeko eskatu dela.
    3. Ordezkaria Ordezkarien Erregistro Elektronikoan sartzen da, eta aldaketa onartzen du. Onartu arte aldaketa ez da indarrean izango.

Aurrez aurreko kanala

Ordezkatua pertsona fisikoa denean edo ordezkaritzen kudeatzailearen kasuetarako soilik.

  1. Dagokion alta inprimakia deskargatu, eta aldaketa dela markatu. Aldatu beharreko datua posta elektronikoa edo telefonoa izanez gero, ez da zertan ordezkaria eta ordezkatuaren sinadura behar, dagokiona soilik. Ordezkaritzaren jarduerak, prozedurak edota iraunaldia izanez gero, datu guztiak bete behar dira eta bi aldeen sinadura izan.
  2. Ordeztuak (legezko ordezkaria ordezkatua pertsona juridikoa denean) erregistro kontuetarako laguntza ematen duten bulegoetara jo behar du (Zuzenean bulegoetara). NAN edo pareko agiria aurkeztuta identifikatu beharko du, eta bertan entregatu aldatutako inskripzio agiria. Administrazioak datuak egiaztatuko ditu, eta, dena ondo dela, ordezkaritzan aldaketak kudeatuko ditu Ordezkarien Erregistro Elektronikoan.

Ordezkatuak ordezkaritza bertan behera uztea da ezeztatzea. Ordezkatuak edozein unetan ezeztatu dezake ordezkaritza.

ordezkatua bere ordezkaritza ezeztatzen du

Ordezkaritza ezeztatzeko jarraibideak

Ordezkaritza Ordezkarien Erregistro Elektronikoan ezeztatzeko, bi aukera daude: elektronikoa nahiz aurrez aurrekoa. 

Kanal elektronikoa 

Honako pauso hauen bitartez bideratzen da: 

  1. Identifikazio elektronikorako norbere bitartekoa erabiliz, nork bere burua identifikatu behar du Ordezkarien Erregistro Elektronikoaren aplikazioan.
  2. Ordezkatzen naute” pestainan, ezeztatu nahi duen ordezkaria aurkitu, eta “ezeztatu” aukeratu.
  3. Bukatzeko, zapaldu "Sinatu" , eta aurrera egin bukatu arte.

Aurrez aurreko kanala

Ordezkatua pertsona fisikoa denean edo pertsona juridiko batek dagokion ordezkaritzaren kudeatzailea errebokatzen duenean soilik.

  1. Ordezkatuak ezeztatzeko formularioa jaitsi, bete eta sinatu behar du.
  2. Ordeztuak (legezko ordezkaria ordezkatua pertsona juridikoa bada) erregistro kontuetarako laguntza ematen duten bulegoetara jo behar du (Zuzenean bulegoetara). NAN edo pareko agiria aurkeztuta identifikatu beharko du, eta bertan entregatu ezeztatzeko agiria. Administrazioak datuak egiaztatuko ditu, eta, dena ondo dela, baja emango dio ordezkaritzari Ordezkarien Erregistro Elektronikoan.

Ordezkariak ordezkaritza bertan behera uztea da uko egitea. Ordezkaritzari edozein unetan uko egin diezaioke ordezkariak.

La persona representada renuncia a que le representen

Ordezkaritza bati uko egiteko jarraibideak 

Ordezkarien Erregistro Elektronikoan uko egiteko, bi aukera daude: elektronikoa nahiz aurrez aurrekoa. 

Kanal elektronikoa 

Honako pauso hauen bitartez bideratzen da: 

  1. Identifikazio elektronikorako norbere bitartekoa erabiliz, ordezkariak bere burua identifikatu behar du Ordezkarien Erregistro Elektronikoaren aplikazioan.
  2. Ordezkaria naiz” pestainan, ordezkatzen jarraitu nahi ez den hori aurkitu, eta “uko egin” aukeratu.
  3. Bukatzeko "Sinatu" zapaldu, eta aurrera egin bukatu arte. 

Aurrez aurreko kanala

Ordezkaria pertsona fisikoa denean soilik.

  1. Ordezkariak uko egiteko formularioa jaitsi, bete eta sinatu behar du.
  2. Ordezkariak Zuzenean zerbitzuko edozein bulegotara jo eta bertan aurkeztu beharko du formularioa. NAN edo pareko agiria aurkeztuta identifikatu beharko du. Administrazioak datuak egiaztatuko ditu, eta, dena ondo dela, baja emango dio ordezkaritzari Ordezkarien Erregistro Elektronikoan.

Bide elektronikoa dela medio eginez gero, ordezkaritza besterik gabe inskribatuko da ordezkariak ordezkaritza onartu bezain pronto. Aurrez aurreko kanala erabiliz gero, funtzionario gaituak Ahalordeen erregistro elektronikoan ordezkaritza inskribatu bezain pronto (aurkeztu eta handik aste batera gutxi gora behera) indarrean izango da ordezkaritza.

Ordezkatuak ordezkaritza inskribatzen duenean zehazten duen epea. Ez baldin bada eperik zehazten, 5 urteko epea ezarriko da besterik gabe;Legeak ezartzen duen gehiena, alegia (Herri Administrazioen Prozedura Erkideen 39/2015 Legea, 6.6. artikulua). 

Dena dela, nahi beste luzapen egin daitezke ordezkaritzaren indarraldia luzatzeko. Nolanahi, ezinbestekoa da ordezkaritza indarrean egotea, iraungi gabe. Iraunaldi-luzapena ordezkaritzaren aldaketa bat da non aldatzekoa iraunaldia den. Iraunaldi-luzapenak gehienez 5 urtekoak izan daitezke (Herri Administrazioen Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea, 6.6. artikulua).

Azken aldaketako data: