Eusko Jaurlaritza

Dokumentua lokalizatzaile bidez egiaztatu

Zer da lokalizatzailea?

  • Lokalizatzailea baliagarria da herritarrek dokumentu elektronikoak inprimatzen eta hirugarrenei aurkezten dizkietenean (herri-administrazioei, pertsona fisikoei, pertsona juridikoei eta abarrei).
  • Horrela, hirugarren horiek egiaztatu ahal dute aurkeztutako dokumentuak egiazkoak direla eta ez direla aldatu.
  • Beraz, lokalizatzaileari esker, dokumentu elektronikoaren kopiaren osotasuna egiazta daiteke.

Dokumentu bat egiazkoa dela egiaztatu behar izanez gero, zerbitzu hau erabili dezakezu:

Dokumentua lokalizatzaile bidez egiaztatu

Dokumentuetan, non dago lokalizatzailea?

Lokalizatzailea dokumentuko lehenengo orrialdearen orri-oinean (QR kodea) edo orrialde guztien eskuin bazterrean (barra-kodea) egon daiteke:

Dokumentua QR-Kodearekin: lokalizatzailea orriaren beheko aldean kokatzen da

Dokumentua barra-kodearekin:lokalizatzailea orriaren eskubiko baterrean kokatzen

Zein digitu alfanumeriko onartzen ditu lokalizatzaileak?

Lokalizatzailearen karaktere alfanumerikoak interpretatzerakoan nahasterik ez gertatzeko, murrizketa hauek ezarri dira:

  • Lokalizatzailea osa dezaketen karaktereak:
    • 0, 1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8, 9, A, B, C, D, E, F, H, J, K, M, N, P, Q, R, S, T, V, W, X, Y, Z
  • Lokalizatzailea osa EZIN dezaketen karaktereak:
    • o/O (zeroarekin nahastu daitezke)
    • i/I eta l/L (batarekin nahastu daitezke)
    • g/G (seiarekin edo/eta bederatziarekin nahastu daitezke)
    • u/U (v/V letrekin nahastu daitezke)
    • Ñ ere ez da azaltzen (arazorik ez sortzeko)

Lokalizatzaileak zein abantaila dauka QR kodearekin azaltzen denean?

QR kodeen irakurgailua dutenek automatikoki balidatu ahal izango dute dokumentua; horretarako, dokumentuaren lehenengo orrialdearen orri-oinean azaltzen den kodea irakurri, eta dagokion captcha kode alfanumerikoa sartu beharko dute.