Eusko Jaurlaritza

Zer da egoitza elektronikoa

Irakurketa erraza bertsioan irakurri

Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren egoitza elektronikoa herritarrentzako informaziora eta izapideetara iristeko gune seguru bat da, informazioa eta gunearen bidez balia daitezkeen zerbitzuak osoak eta egiazkoak direla eta eguneratuta daudela bermatzen duena.

Egoitzaren identifikazioa

Gailu seguruko ziurtagirietan oinarritutako sinadura elektronikoko sistema bat erabiltzen du egoitza elektronikoak, bai identifikatzeko, bai komunikazioa segurua dela bermatzeko. Ziurtagiriak balidazio hedatua du, eta aparteko babes-geruza bat ematen dio erabiltzaileari. Egoitzaren titularra berdez agertzen da helbideen barran.

Titulartasuna eta erantzukizuna

Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailari dagozkio egoitza elektronikoaren titulartasuna eta hura kudeatzeko gaitasuna.

Eta egoitzan edukiak nahiz zerbitzuak argitaratzen dituen organo eta erakundeetako bakoitza da informazio horren, irisgarritasunaren, erabilgarritasunaren, osotasunaren eta segurtasunaren erantzule, egoitza honen lege-eskakizunen arabera.

Egoitzaren zerbitzuak eta tresnak

Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan hau egin dezakezu:

  • Eusko Jaurlaritzak ematen dituen zerbitzuei eta haiek kontsultatzeko, eskatzeko edo izapidetzeko moduari buruzko informazioa jaso.
  • Eusko Jaurlaritzarekin dituzun espedienteen jarraipena egin Nire karpeta gunean.
  • Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria irakurri.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazio guztiekin zerikusia duten enplegu publikoko prozesuei buruzko informazioa kontsultatu.
  • Kontratatzailearen profilean sartu, Eusko Jaurlaritzaren kontratazio publikoko prozesuei buruzko informazioa ezagutzeko.
  • Nire Ordainketa erabiltzea, Euskadiko administrazioen ordainketa pasabidea.
  • Modu elektronikoan dokumentuak sinatu eta dokumentu elektroniko bat egiaztatu.

Kontsultatu egoitzaren edukien eta zerbitzuen web-mapa osoa.

Araudia

Azken aldaketako data: