Gobierno Vasco

Elkarteek bitarteko elektronikoen bidez jarri behar dute harremanetan administrazio publikoekin

Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak ezartzen du pertsona juridikoek, eta horien artean elkarteek, ezinbestean jarri behar dutela bitarteko elektronikoen bidez harremanetan administrazio publikoekin.

Pertsona juridikoak modu elektronikoan identifikatzeko entitateko ordezkariaren ziurtagiri elektronikoa behar da (Identifikazio elektronikorako onartutako bitartekoak).

Kontsultatu eskema grafikoan identifikazio elektronikorako bitartekoak

Zure elkarteak DAGOENEKO badauka entitatearen ordezkariaren ziurtagiri elektronikoa

Zorionak! Badituzu edozein administrazio publikorekin harremanetan jartzeko bitarteko elektronikoak; ez duzu besterik egin behar.

Baina zure elkarteak EZ badu entitatearen ordezkariaren ziurtagiri elektronikoa

Entitatearen ordezkariaren ziurtagiri elektronikoa jaulkitzeko eskatu ahal zaie honako entitate hauetako edozeini: Izenpe, Diruaren eta Zerga-zigiluaren Fabrika Nazionala, Firma Profesional eta Camerfirma.

Entitatearen ordezkariaren ziurtagiri elektronikoaren bidez modu elektronikoan jarri zaitezke harremanetan edozein administrazio publikorekin.

Izenpe-ren webgunean (www.izenpe.com) daukazu ziurtagiriei, zure eskaerari, instalazioari eta erabilerari buruz behar duzun informazio guztia. Gainera, erabiltzaileei laguntzeko eta ziurtagirien inguruan sortzen diren gorabeheretan laguntzeko zerbitzua ere baduzu, honako telefono-zenbaki hauetan: 902 542 542 / 945 01 62 90.

Ordezkarien erregistro elektronikoa egiteko aplikazio bat jarri dugu elkarteentzat Interneten. Erregistro honetan kudeatzen dira elkarteetako presidenteek (elkarteen legezko ordezkariak) hirugarrenei (elkarteko beste kide batzuk) ematen dizkieten ordezkaritzak, modu elektronikoan jardun dezaten, haien izenean, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokor honetako edozein saileko edo erakunde autonomorekin (kanpo gelditzen dira: Estatuko Administrazioa, Foru Aldundiak eta Toki-administrazioak)

Online inskripzioa Ordezkarien erregistro elektronikoan

Online inskripzioa zure kabuz egin ahal izateko, honako material hauek erabil ditzakezu:

Oharra: mesedez, izan eskura Eusko Jaurlaritzak zure elkartera bidali zuen gutuna. Gutun horretan zehazten dira, batetik, zure elkarteak Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistroan duen inskripzio zk. eta, bestetik, sinaduraren gako pertsonalizatua. Datu horiek bete behar dituzu online inskribatzeko aplikazioan.

Baldintzak

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrarekin bitarteko elektronikoen bidez harremanetan jartzeko baldintza bakarra dago: online inskripzioaren bidez ordezkaritza lortu duten elkarteko kideek itsasontzien jokoa / B@kQ erabili behar dute modu elektronikoan identifikatzeko.

Identifikatzeko modu berri hori, itsasontzien jokoa, doakoa da, eta erabiltzeko ez da ezer instalatu behar ordenagailuan, ez softwarerik ez hardwarerik.

KZguneen sare osoa (247 zentro; 56 Araban, 116 Bizkaian, 92 Gipuzkoan) erabil dezakete elkarteek modu elektronikoan identifikatzen lagunduko dien itsasontzien jokoa / B@kQ doan eskuratzeko.

Halaber, beharrezkotzat joz gero, KZgune hurbilenean hitzordua har dezakezu, Ordezkarien erregistro elektronikoan inskripzioa egin ahal izateko: KZguneen kontaktu-datuak eta helbideak (PDF, 43 KB).

Mesedez, KZguneren batera bazoaz ez ahaztu Eusko Jaurlaritzak zure elkarteari bidali zion gutuna eraman behar duzula, gutun horretan zehazten direlako, batetik, zure elkarteak Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistroan duen inskripzio zenbakia eta, bestetik, sinaduraren gako pertsonalizatua.

Oharra: gogoratu sinaduraren gakoa bakarra dela, eta isilean gorde behar dela; gako hori zure elkartearen inskripzio zenbakiari dago lotuta, eta soilik erabil daiteke elkarteari Ordezkarien erregistro elektronikoan alta emateko.

Azken aldaketako data: