Hezkuntza Saila

Ikastetxe baten baimena azkentzea

Ikastetxe baten baimena arrazoi hauengatik azkentzen da:

  • Ikastetxeak jardunari utzi diolako:
    • Ikastetxearen titularrak aurkeztutako eskaeraren bidez.
    • Administrazioak ofizioz emandako ebazpenaren bidez.
  • Baimena errebokatu delako.

Bi modu daude jardunari uzteagatik baimena azkentzeko:

  • Ikastetxearen titularrak aurkeztutako eskaeraren bidez.
  • Hezkuntza Sailak ofizioz emandako ebazpenaren bidez, baldin eta ikastetxeak, izatez, jardunari utzi badio, baina ikastetxearen titularrak ez badu eskaerarik aurkeztu.

Eskaera urteko edozein unetan aurkeztu ahal da.

Kontuan hartu beharrekoak:

  • Baimenaren azkentzeak ondorioak izango ditu ebazpena argitaratu eta hurrengo ikasturtea hasten denetik aurrera.
  • Hezkuntza-itunen araubideko ikastetxeen kasuan, baimena ez da azkenduko harik eta itunaren azkentze-data heldu arte, ez bada Hezkuntza Sailak eta interesdunak akordioa egiten dutela.
  • Hezkuntza Sailak agindu dezake ikastetxe itunduak funtzionatzen jarrai dezala, harik eta jardun-uztea eskatu zen ikasturtearen hurrengoa amaitu arte.

Eskaera elektronikoa

  • Eskaerak (leiho berri batean irekitzen da) (Ikusi:Tramitazioa / Eskaera: Baimena amaitzea jarduerak bertan behera uzteagatik / Eskabidea eta dokumentatzioa aurkeztea / Tramitazio elektronikoa / Dokumentazioa)

* Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuak: baimena

(Eskaerak eta dokumentazioa. Ikusi: Tramitazioa)

Aurrez aurreko eskaera (pertsona fisikoentzat baino ez)

  • Justifikazio-memoria jarduera uzteko arrazoiak eta eragindako ikasleen eskolatze-aurreikuspena azalduz.
  • 3 hilabete, eskaera aurkezten den egunetik.
  • Kasu hauetan azkenduko da baimena, Administrazioak berariaz errebokatuta:
    • Ikastetxeak ezarrita dauden gutxieneko betekizunen bat betetzeari uzten dionean.
    • Ikastetxeak baimenean jasota dauden irakaskuntzak emateari uzten dionean, ikasketa-programen edo -planen arabera.
    • Antolamendu akademikorako edo curriculum ofizialetarako arauak behin eta berriz hausten direnean.
  • Baimena errebokatzeko prozedura hasi aurretik, zentroaren titularrari ez-betetzearen berri emango zaio, eta esango zaio zer epe duen hura zuzentzeko. Epe barruan zuzendu ezean, baimena errebokatzeko espedientea abiaraziko da.
  • Ebazpena emango da, behin ikastetxearen titularrari entzunaldi-izapidea eman zaionean eta hark egindako jarduketak eta aurkeztutako alegazioak –halakorik badago– aztertu direnean.