Logo Euskadi.eus
Hizkuntza

Euskal Autonomia Erkidegoko argitalpenei buruzko XVII. txostena - Barne Merkataritza (2011)

Atala

Azterketaren hamazazpigarren edizio honetan, Euskal Autonomia Erkidegoko argitaletxe pribatuek 2011ko ekitaldi ekonomikoan lortutako argitalpeneko eta fakturazioko datuak daude jasota. Txostenean islatuta utzi nahi da Erkidegoko argitalpen merkatuaren egungo egoera, baita sektoreko adierazle nagusien bilakaera eta joerak ere, bai edizio orokorrari dagokionez, bai euskarazko edizioari dagokionez.

Txosteneko datuak argitaletxeek igorritako galdetegien ustiaketa sistematikoaren bidez lortu dira, eta alderdi nagusi hauei buruzko xehetasunak eskaintzen dituzte 2011. urteari dagokionez:

  • Barne merkataritzan liburuen salmentak izandako fakturazio osoaren zenbatekoa eta liburuen eskaintzari nahiz merkaturatzeari buruzko aldagaiak.
  • Sektoreko enplegua, liburuen ekoizpenaren eta banaketaren sailkapen geografikoa, argitalpen hizkuntza, liburuen salneurria, merkaturatze bideak eta egile eskubideengatik ordaindutako zenbateko osoa. Bildutako datuen artean, formatu digitaleko liburuen edizioari eta fakturazioari buruzko kapitulu bat dago.

Informazioa ikerketaren oinarrizko galdetegia bete duten argitaletxeek eman dute. Horiei guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu emandako laguntzagatik. Halaber, eskaini diguten babesa eskertu nahi diegu Euskadiko Editoreen Elkarteari eta Espainiako Editoreen Elkarteen Federazioari, horien ekarpena ezinbestekoa izan baita azterketa hau egin ahal izateko.

Euskal Autonomia Erkidegoko argitalpenei buruzko XVII. txostena - Barne Merkataritza (2011) [pdf, 2,2 MB]