Hezkuntza Saila

Zikloetarako sarbide proba

Probaren zati bat edo osoa egitetik salbuetsita egongo dira:

Erdi-maila

  • Proba osoa egitetik salbuetsita:
    • Hogeita bost urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gaindituta dutenak.
    • Goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu dutenak.
  • Arlo zientifiko-teknologikoa egitetik salbuetsita:
    • Profesionaltasun-ziurtagiri bat dutenak
    • Gutxienez, urtebetez lan-jardun osoan aritu direla egiaztatzen dutenak
    • Erdi-mailako titulu baten gaitasun-unitatearekin erlazionatutako bi modulu gainditu dituztenak.
    • Helduen hezkuntzako edo Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programa baten alor zientifiko-teknologikoa gainditu dutenak (borondatezko modulua). III. graduko IV. modulua bi kasuetan
  • Gizarte-arloa egitetik salbuetsita
    • Helduen hezkuntzako edo Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programa baten gizarte-arloa gainditu dutenak (borondatezko modulua) III. graduko IV. modulua bi kasuetan.
  • Hizkuntza-arloko azterketa egitetik salbuetsita egongo dira:
    • Helduen hezkuntzako edo Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programa baten komunikazio alorra gainditu dutenak (borondatezko modulua). III. graduko IV. modulua bi kasuetan.

Hogeita bost urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba edo goi-mailako heziketa-ziklo bat gaindituta izan eta erdi-mailako bat egin nahi dutenek, ziklo horietara sartzeko proba egitetik salbuetsita daudenez, zuzenean egin dezakete matrikula, egoera hori egiaztatzen badute, eta ez dute azterketarik egin beharrik izango. Ikasleak onartzeko prozesuaren ondorioetarako, zikloetara sartzeko probatik datozenentzat gordetako txandara pasako dira, unibertsitatera sartzeko proban edo goi-mailako zikloko espedientean ageri den kalifikazioa dutela

Goi-mailakoa

  • Proba osoa egitetik salbuetsita
    • Hogeita bost urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gaindituta dutenak
  • Arlo komuna egitetik salbuetsita:
    • Beste aukera bateko sarrera-proba gaindituta dutenak.
  • Berariazko arloa egitetik salbuetsita:
    • Bigarren edo goragoko gaitasun-maila baten profesionaltasun-ziurtagiria dutenak, egin den aukeraren barruko gai-multzoren batean
    • Egindako aukeraren barruan sartutako gai-multzoren batekin erlazionatutako lan-esperientzia dutenak baldin eta, gutxienez, lan-jardun osoan aritu badira urtebetez.
    • Egindako aukerarekin erlazionatutako goi-mailako ziklo bateko gaitasun-unitatearekin erlazionatutako bi modulu gainditu dituztenak

Hogeita bost urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu eta goi-mailako heziketa-ziklo bat egin nahi dutenak, salbuetsita baitaude zikloetarako sarrera-probak egitetik; horrenbestez, zuzenean egin dezakete heziketa-ziklo baterako matrikula, egoera hori egiaztatzen badute, azterketarik egin beharrik gabe. Ikasleak onartzeko prozesuaren ondorioetarako, zikloetara sartzeko probatik datozenentzat gordetako txandara pasako dira, unibertsitatera sartzeko proban ageri den kalifikazioa dutela

Azken eguneratzea: 2016/10/27