Hezkuntza Saila

Zikloetarako sarbide proba

Lan esperientzia justifikatzeko era:

Goi-mailako zikloetarako sarrera-probaren berariazko atala egitetik salbuestea eskatzeko, agiri hauek aurkeztu behar dira:

  • Langile soldatadunek:

    • Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiaren, Itsasoko Gizarte Institutuaren edo afiliatutako mutualitatearen ziurtagiria. Ziurtagiri horretan datu hauek zehaztu behar dira: enpresaren izena, lan-kategoria (kotizazio taldea) eta kontratazioa-aldia
    • Lan-kontratua edo lan egin duen enpresaren ziurtagiria. Ziurtagiri horretan, datu hauek agertu beharko dira: kontratuaren iraupena, egindako jarduera eta jarduera hori egiten emandako denbora
  • Langile autonomoek edo norberaren konturako langileek:

    • Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren edo Itsasoko Gizarte Institutuaren ziurtagiria, Gizarte Segurantzan dagokion erregimen berezian alta egindako aldiena. Horrez gain, garatutako jardueraren deskribapena eta jarduera hori egin duen denbora-tartea.
  • Borondatezko langileek edo bekadunek:

    • Laguntza eman dioten erakundearen ziurtagiria. Bertan, hauek jasoko dira zehazki: zer jarduerak eta funtzio egin dituzten, zer urtetan egin dituzten eta guztira zenbat ordu eskaini dituzten.

 

«« ATZERA ««

Azken eguneratzea: 2015/09/29