Zikloetarako sarbide proba
Lan-esperientzia nola egiaztatu
Erdi-mailako zikloetarako sarrera-probaren atal zientifiko teknologikoa egitetik salbuestea eskatzeko, agiri hauek aurkeztu behar dira:
-
Langile soldatadunek:
- Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiaren, Itsasoko Gizarte Institutuaren edo afiliatutako mutualitatearen ziurtagiria. Ziurtagiri horretan datu hauek zehaztu behar dira: enpresaren izena, lan-kategoria (kotizazio taldea) eta kontratazioa-aldia
- Lan-kontratua edo lan egin duen enpresaren ziurtagiria. Ziurtagiri horretan, datu hauek agertu beharko dira: kontratuaren iraupena, egindako jarduera eta jarduera hori egiten emandako denbora
-
Langile autonomoek edo norberaren konturako langileek:
- Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren edo Itsasoko Gizarte Institutuaren ziurtagiria, Gizarte Segurantzan dagokion erregimen berezian alta egindako aldiena. Horrez gain, garatutako jardueraren deskribapena eta jarduera hori egin duen denbora-tartea.
-
Borondatezko langileek edo bekadunek:
- Laguntza eman dioten erakundearen ziurtagiria. Bertan, hauek jasoko dira zehazki: zer jarduerak eta funtzio egin dituzten, zer urtetan egin dituzten eta guztira zenbat ordu eskaini dituzten.
Lan-esperientziaren ondoriozko salbuespena lortzeko, ez da beharrezkoa izango zer arlo profesionaletan lan egin den zehaztea, ziklo guztietarako proba bera delako.
Azken eguneratzea:
2015/09/29