Segurtasun Saila

Konpartitu

Udaletarako eta Batzar Nagusietarako hauteskundeak 2023. Zifrak eta bitxikeriak. Badakizu...?

  1. Udaletarako eta Batzar Nagusietarako hauteskundeetan ondoko desberdintasunak daude:
    1. Udal hauteskundeetan hautesbarrutia udalerria da. Batzar Nagusietarako hauteskundeetan, ordea,  11 hautesbarruti daude: 3 Araban, 4 Bizkaian eta 4 Gipuzkoan.
    2. Udal hauteskundeetan boto eskubidea izango dute hautesle-erroldan dauden espainiar nazionalitateko hautesleek eta Espainian bizi diren Europar Batasuneko 26 estatu kideetako baten herritar nazionalek. Espainian bizi diren Europar Batasunetik kanpoko 13 estatutako atzerritarrek ere botoa eman ahal izango dute. Hala ere, Batzar Nagusietarako hauteskundeetan atzerritarrek ezin dute bozkatu.
    3. Udal hauteskundeetan hautagaia izateko eskubidea izango dute Espainiako nazionalitatekoek, baita Espainian bizi diren Europar Batasuneko estatu bateko atzerritarrek ere eta Erresuma Batuko herritarrak. Batzar Nagusietarako hauteskundeetan ez dago aukera hori.
    4. Jarlekuen banaketan sartu ahal izateko boto baliodunen portzentajea Udal hauteskundeetan emandako boto baliodunen %5ekoa da eta Batzar Nagusietarako hauteskundeetan %3koa.
    5. Boto-paperen eta bozketako gutun-azalen kolorea Udal hauteskundeetan zuria izango da eta Batzar Nagusietarako hauteskundeetan sepia.
    6. Hauteskunde-parekidetasuna hautagai-zerrendak osatzean. Udal hauteskundeetan hautagai-zerrendak aurkeztu ahal izateko ezinbestekoa da gizon kopuruaren eta emakume kopuruaren artean oreka egotea, hau da, bost hautagaiko tarteetan, genero bakoitzeko pertsonen kopurua ezin da %40tik beherakoa izan, ezta %60tik gorakoa ere (salbuespen bakarra 3.000 biztanleko edo gutxiagoko udalerrietako toki hauteskundeak dira, horietan ez baita inolako hauteskunde-parekidetasunik eskatzen). Batzar Nagusietarako hauteskundeetan, ordea, gizon kopuruaren eta emakume kopuruaren arteko oreka handiagoa eskatzen da, seiko tarteetan genero bakoitzeko pertsonen %50 eskatzen baita. 
  2. Atzerrian iraunkorki bizi direnek (CERA) ezin dute posta bidez bozkatu udal-hauteskundeetan eta batzar nagusietarako hauteskundeetan.
  3. Hogei urtean behin Euskadin hiru hauteskunde prozesu desberdin bat etortzen dira: Europako Parlamenturako hauteskundeak, Udal hauteskundeak eta Batzar Nagusietarako hauteskundeak. Hain zuzen, horrelako lehen hauteskundeak 1999-06-13an izan ziren eta azkenak 2019-05-26an. Hiru hauteskunde prozesu horiek 2039an etorriko dira bat berriro.
  4. Autonomia-erkidego gehienek hauteskunde autonomikoak eta udal-hauteskundeak egingo dituzte 2023ko maiatzaren 28an. Gainera, Kanarietako Uharteetako Kabildoetarako, Balear Uharteetako Kontseiluetarako eta Aran Ibarreko (Katalunia) Kontseilu Nagusirako hauteskundeak ere egingo dira. Era berean, Udalaz Azpiko Lurralde Administrazioko Erakunde (EATIM) askotan hauteskundeak egingo dira.
  5. 2019ko udal hauteskundeetan hautagaitza gehien aurkeztu ziren udalerriak honako hauek izan ziren: Bilbao (16), Donostia (12), Gasteiz eta Getxo (11), Barakaldo, Basauri, Erandio eta Galdakao (8), eta Amurrio, Laudio, Irun, Pasaia, Santurtzi eta Sestao (7).
  6. 2019ko azken udal-hauteskundeetan parte-hartze handiena izan zuten udalerriak hauek izan ziren: Villabuena Araban (% 90,08) Murueta Bizkaian (% 96,06) eta Zerain Gipuzkoan (% 95,19). Partaidetza txikiena izan zutenak, berriz, hauek izan ziren: Bernedo Araban (% 59,52), Ezkio-Itsaso Gipuzkoan (% 57,33) eta Bilbo Bizkaian (% 61,81).
  7. Iparraldean 160 udalerri daude, horrela banatuak: 41 Lapurdin, 76 Nafarroa Beherean eta 43 Zuberoan. Guztiek osatzen dute Euskal Hirigune Elkargoa izeneko elkargoa.
  8. Zuzenbideko biztanle gutxien duten udalerriak hauek dira: Añana Araban, 156 biztanlerekin; Arakaldo Bizkaian, 158rekin; eta Orexa Gipuzkoan, 114rekin. (2022-01-01eko biztanleria-zifra ofizialak).
  9. 11 udalerritan aldatuko da 2023an aukeratutako zinegotzi-kopurua 2019an aukeratutakoekin alderatuta. Kopurua 9 udalerritan handituko da (Arratzua-Ubarrundia, Legutio, Gaubea, Arrankudiaga, Ereño, Markina-Xemein, Maruri-Jatabe eta Urduliz) eta 4 udalerritan murriztuko da (Eltziego, Izurtza, Belauntza eta Mendaro). Zuzenbideko biztanlerian izandako aldaketen ondorio dira aldaketa horiek.
  10. Batzar Nagusietako ahaldunen edo prokuradoreen ehunekoa handituz joan da denborarekin. 1979an guztizkoaren % 6,1 ziren, eta 2019an, berriz, % 54,2. Hala ere, orain arte ez da diputatu nagusi bakar bat ere egon.
  11. Emakumeek udal-hauteskundeetan izan duten parte-hartzeak goranzko joera izan du urteetan zehar. Hala ere, oraindik nahikoa falta da erabateko parekotasunera heltzeko. Hori ikusten da, adibidez, udal-hauteskundeetan zerrendaburu izan diren emakumeen eta gizonen kopurua jasotzen duen taula honetan:
      1. Emakumeen
    %
    1. Gizonen
    %
    1979 7,8% 91,7%
    1983 5,0% 93,9%
    1987 8,4% 91,3%
    1991 11,7% 88,3%
    1995 15,1% 84,8%
    1999 23,0% 76,8%
    2003 24,4% 75,6%
    2007 28,5% 71,5%
    2011 28,5% 71,5%
    2015 32,2% 67,8%
    2019 35,3% 64,7%
    2023 33,8% 66,2%
  12. Emakumeek foru-hauteskundeetan izan duten parte-hartzea goranzko joera izan du ere. Kasu honetan, gutxi falta da parekotasunera heltzeko.
      1. Emakumeen
    %
    1. Gizonen
    %
    1983 7,5% 92,5%
    1987 7,9% 92,1%
    1991 11,7% 88,3%
    1995 11,5% 85,5%
    1999 28,9% 71,1%
    2003 23,4% 76,6%
    2007 24,6% 75,4%
    2011 42,9% 57,1%
    2015 34,4% 65,6%
    2019 39,8% 60,2%
    2023 46,0% 54,0%

Azken aldaketako data: