Segurtasun Saila

Konpartitu

2023ko Udal Hauteskundeak. Hautaezintasunak

A.- Hautaezintasun garrantzitsuenak Eusko Jaurlaritzan, Erakunde Autonomiadunetan, Erakunde Aholku-Emaileetan, Sozietate Publikoetan, Zuzenbide Pribatuko Erakunde Publikoetan, Fundazio eta Partzuergo Publikoetan

ERAKUNDE HORIETAKO HAUTAGAIAREN KARGU-MOTA (0) ZINEGOTZIGAIA
Hautagarria
ZINEGOTZIGAIA
Hautaezina
LEGE-OINARRIA DOKTRINA/
JURISPRUDENTZIA
1. Lehendakaria Hautagarria - HAOLO, 6. eta 177.2 artikuluak -
2. Lehendakariordea eta sailburua Hautagarria - HAOLO, 6. eta 177.2 artikuluak -
3. Sailburuordea eta idazkari nagusia Hautagarria - HAOLO, 6. eta 177.2 artikuluak -
4. Zuzendaria, Euskadik kanpoan dituen ordezkariak Hautagarria - HAOLO, 6. eta 177.2 artikuluak Hauteskunde-batzorde Zentralaren Erabakia, 2003-04-09koa
5. Zuzendariordea Hautagarria - HAOLO, 6. eta 177.2 artikuluak -
6. Lurralde-ordezkaria Hautagarria - HAOLO, 6. eta 177.2 artikuluak Hauteskunde-batzorde Zentralaren Erabakia, 1991-04-17koa
7. Kargu Publikodunen Jokabide Kodea arautzen duen 1/2014 Legearen 2. artikuluan jasotako kargu publikodun batek edo Eusko Jaurlaritzak berak zuzendaritza- edo administrazio-kargu bat betetzeko izendatutako pertsonak, halako karguak kapitalaren zatirik handiena pribatua duten erakundeetan badaude, edo kargua dagoen erakundearen kontrola hainbat administrazio publikori edo haien sektore publikoei badagokie (adib.: Izenpe, SA) Hautagarria - HAOLO, 6. eta 177.2 artikuluak -
8. Euskadi zerbitzura dagoen beste edozein pertsona, baldin eta dagokion organoaren sorrera-arauan edo izendapenean 1/2014 Legearen, Kargu Publikodunen Jokabide Kodea arautzen duenaren, 2.1 artikuluan aipatutako kargu publikodun batekin parekatuta badago. Hautagarria - HAOLO, 6. eta 177.2 artikuluak -
9. Eusko Jaurlaritzaren aholkulariak, aldi baterako langileak edo konfiantzazkoak (1) Hautagarria - HAOLO, 6. eta 177.2 artikuluak -
10. Euskadiko sektore publikoaren erakunde autonomiadunetako lehendakaria, zuzendariak, idazkari nagusia eta bokala (esaterako, HABE, IVAP, EUSTAT, Emakunde, Osalan, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia, Lanbide, Kontsumoko Euskal Institutua eta Lehiaren Euskal Agintaritza). Hautagarria - HAOLO, 6. eta 177.2 artikuluak -
11. Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoko lehendakaria, lehendakariordea eta bokalak Hautagarria - HAOLO, 6. eta 177.2 artikuluak -
12. Euskadiko Kontratuen inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoaren titularrak. Hautagarria - HAOLO, 6. eta 177.2 artikuluak -
13. Lan Harremanen Kontseiluko, Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko eta Kooperatiben Goren Kontseiluko eta Gizarte Zerbitzuen Euskal Kontseiluko (lehengo Gizarte Ongizateko Euskal Kontseilua) lehendakaritzaren titularrak, bokalak, idazkari nagusiak eta izendapen askeko karguak. Hautagarria - HAOLO, 6. eta 177.2 artikuluak -
14. Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren zuzendaria Hautagarria - HAOLO, 6. eta 177.2 artikuluak -
15. Euskadiko sektore publikoko Sozietate Publikoetako zuzendariak eta gerenteak (esaterako, SPRI, Sprilur, Euskal Trenbideak, Euskotrenbideak, EJIE, IHOBE, VISESA, Basquetour, Neiker, Parke teknologikoa, Osatek, ETB, EITB (Irratia), Euskadiko Orkestra, Itelazpi, Alokabide, Euskadiko Hidrokarburoen Sozietatea, Gestión de Capital de Riesgo Sozietatea, Euskadiko Kirol Portua) Hautagarria - HAOLO, 6. eta 177.2 artikuluak -
16. Zuzenbide pribatuko erakunde publikoetako zuzendariak (esaterako, Osakidetza, EITB, URA, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia, EVE, Euskal Trenbide Sarea, Euskal Finantza Erakundea, Unibasq, Etxepare Euskal Institutua) Hautagarria - HAOLO, 6. eta 177.2 artikuluak -
17.Euskadiko sektore publikoko Fundazioetako zuzendariak eta idazkari nagusia (esaterako, HAZI, Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioa, Musikene, Euskadi Kirola Fundazioa, Berrikuntza + Ikerketa + Osasuna Euskal Fundazioa) Hautagarria - HAOLO, 6. eta 177.2 artikuluak -
18.Euskadiko sektore publikoko Partzuergoetako(*)(berezko nortasun juridikoa dutenak) zuzendariak Hautagarria - HAOLO, 6. eta 177.2 artikuluak -
19.Euskal Administrazio Publikoaren, eta bere Erakunde Autonomiadunen, Aholkularitza-Organismoen, Sozietate Publikoen eta zuzenbide pribatuko Erakunde Publikoen, Fundazioen eta Partzuergoen zerbitzura egoera aktiboan dauden langileak. Hautagarria - HAOLO, 6. eta 177.2 artikuluak -
20.Ertzaintza (zerbitzu aktiboko edo bigarren jarduerako egoeran, destinoarekin edo destinorik gabe) - Hautaezina HAOLO, 6.1 i) eta 177.2 artikuluak
Euskal Herriko poliziari buruzko Legearen 82. artikulua
-
21.Ertzaintza eszedentzia egoeran Hautagarria - HAOLO, 6.1 i) eta 177.2 artikuluak
Euskal Herriko poliziari buruzko Legearen 82. artikulua
-
22.Poliza eta Larrialdietako Euskal Akademiako ikaslea Hautagarria - HAOLO, 6.1 i) eta 177.2 artikuluak
Euskal Herriko poliziari buruzko Legearen 82. artikulua
-
  • (*) Euskadiko sektore publikoko Patzuergoak, besteak beste: Haurreskolak, Bizkaiko Garraio Partzuergoa, Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritza, Pirinioetako Lan Elkartearen Partzuergoa, Miramar Jauregia Partzuergoa, Bizkaiko Osabide Hezkuntzarako eta Lanerako Prestakuntzarako Partzuergoa, eta Gipuzkoako Osabide Hezkuntzarako eta Lanerako Prestakuntzarako Partzuergoa.

B. Hautaezintasun garrantzitsuenak Eusko Legebiltzarrean eta Ganbera horrek izendatutako beste erakunde batzuetan

ERAKUNDE HORIETAKO HAUTAGAIAREN KARGU-MOTA ZINEGOTZIGAIA
Hautagarria
ZINEGOTZIGAIA
Hautaezina
LEGE-OINARRIA DOKTRINA/
JURISPRUDENTZIA
1. Legebiltzarreko presidentea Hautagarria - HAOLO, 6. eta 177.2 artikuluak -
2. EAEko Hauteskunde-batzordeko presidentea, presidenteordea, bokalak eta idazkaria - Hautaezina HAOLO, 6.1 j) artikulua -
3. Herri Kontuen Euskal Epaitegiko presidentea, bokalak eta idazkari nagusia - Hautaezina HAOLOren 6.1 b) eta 177.2 artikuluak -
4. Batzorde Arbitraleko presidentea (EAEANeko presidentearen berezko kargua) - Hautaezina HAOLO, 6.1 h) eta 177.2 artikuluak -
5. Batzorde Arbitraleko bokalak Hautagarria - HAOLO, 6.1 eta 177.2 artikuluak -
6. Eusko Legebiltzarraren zerbitzura dagoen beste edozein pertsona, baldin eta dagokion organoaren sorrera-arauan edo izendapenean 1/2014 Legearen, Kargu Publikodunen Jokabide Kodea arautzen duenaren, 2.1 artikuluan aipatutako kargu publikodunetako batekin parekatuta badago. Hautagarria - HAOLO, 6.1 eta 177.2 artikuluak -
7. Legebiltzarreko administrazioaren zerbitzura dauden langileak Hautagarria - HAOLO, 6. eta 177.2 artikuluak -
8. Arartekoa edo Arartekoaren ondokoa - Hautaezina HAOLO, 6.1 d) eta 177.2 artikuluak -

C.- Hautaezintasun garrantzitsuenak Lurralde Historikoetako Foru Administrazioan

ERAKUNDE HORIETAKO HAUTAGAIAREN KARGU-MOTA ZINEGOTZIGAIA
Hautagarria
ZINEGOTZIGAIA
Hautaezina
LEGE-OINARRIA DOKTRINA/
JURISPRUDENTZIA
1. Diputatu nagusia edo foru-diputatua Hautagarria - HAOLO, 6. eta 177.2 artikuluak -
2. Hiru lurralde historikoetako foru-administrazioko zuzendari nagusiak, haien pareko eginkizunak betetzen dituztenak eta izendapen askeko beste edozein kargu Hautagarria - HAOLO, 6. eta 177.2 artikuluak -
3. Foru-administrazioko erakunde autonomiadunetako, zuzenbide pribatuko erakunde publikoetako edo merkataritza-sozietateetako presidentea, zuzendari nagusia, gerentea edo izendapen askeko beste edozein kargu Hautagarria - HAOLO, 6. eta 177.2 artikuluak -
4. Aholkulariak, aldi baterako langileak edo konfiantzazkoak(1). Hautagarria - HAOLO, 6. eta 177.2 artikuluak -
5. Foru Aldundietako Sozietate Publikoetako/Merkataritzetako presidentea, zuzendari nagusia, gerentea, kontseilaria, ahalduna edo izendapen askeko beste edozein kargu(**). Hautagarria - HAOLO, 6. eta 177.2 artikuluak -
6. Foru-administrazioaren zerbitzura dauden langileak Hautagarria - HAOLO, 6. eta 177.2 artikuluak -
  • (**) Foru Aldundietako Sozietate Publikoak/Merkataritzak, besteak beste: Bizkaiko Foru Aldundia (Lantik, Garbiker, Interbiak Azpiegitura, Beaz), Gipuzkoako Foru Aldundia (Bidegi, Etorlur, Izfe s.a., Itten) eta Arabako Foru Aldundia (Arabako Kalkulu Gunea SA, Araba Garapen Agentzia, Arabako Lanak, Arabat-Vías de Álava).

D.- Hautaezintasun garrantzitsuenak Euskadiko Udal Administrazioan

ERAKUNDE HORIETAKO HAUTAGAIAREN KARGU-MOTA ZINEGOTZIGAIA
Hautagarria
ZINEGOTZIGAIA
Hautaezina
LEGE-OINARRIA DOKTRINA/
JURISPRUDENTZIA
1. Udaleko idazkaria (2) Hautagarria - HAOLO, 6. eta 177.2 artikuluak Hauteskunde-batzorde Zentralaren Erabakia, 1977-05-19koa
2. Udaleko kontu-hartzailea Hautagarria - HAOLO, 6. eta 177.2 artikuluak -
3. Udalaren zordunak, zuzenekoak edo subsidiarioak, premiamenduko agindu judiziala egin zaienak - Hautaezina HAOLO, 177.2 artikulua -
4. Udaleko zein udalaren mendeko erakunde edo establezimenduetako arloetako edo zerbitzuetako zuzendariak Hautagarria - HAOLO, 6. eta 177.2 artikuluak -
5. Udalaren aholkulariak, aldi baterako langileak edo konfiantzazkoak (1) Hautagarria - HAOLO, 6. eta 177.2 artikuluak -
6. Udalaren mendeko sozietate publiko zein organismo edo erakunde autonomiadunetako presidentea, gerentea edo kontseilaria Hautagarria - HAOLO, 6. eta 177.2 artikuluak -
7. Udalerrian lan egiten duten aurrezki-kutxa probintzialen eta tokiko aurrezki-kutxen presidente exekutiboak Hautagarria - HAOLO, 6. eta 177.2 artikuluak -
8. Udalerrian lan egiten duten aurrezki-kutxa probintzialen eta tokiko aurrezki-kutxen zuzendari nagusiak eta haien parekoak Hautagarria - HAOLO, 6. eta 177.2 artikuluak -
9. Udaleko eta haren mendeko erakunde edo establezimenduetako funtzionarioak edo egoera aktiboan dauden gainerako langileak Hautagarria - HAOLO, 6. eta 177.2 artikuluak -
10. Egoera aktiboan dagoen bake-epailea - Hautaezina HAOLO, 6.1 h) eta 177.2 artikuluak Hauteskunde-batzorde Zentralaren Erabakia, 1979-01-30ekoa
11. Egoera aktiboan dagoen bake-epaitegiko fiskala - Hautaezina HAOLO, 6.1 h) eta 177.2 artikuluak Hauteskunde-batzorde Zentralaren Erabakia, 1979-01-30ekoa
12. Tokiko polizia-agentea, egoera aktiboan, erreserba aktiboko egoeran edo bigarren jarduerako egoeran, destinoarekin edo destinorik gabe - Hautaezina HAOLO, 6.1 i) eta 177.2 artikuluak Hauteskunde-batzorde Zentralaren Erabakiak, 2006-11-29koa eta 2010-03-04koa
STC 175/1991, 1991-09-16koa
13. Tokiko polizia-agentea, eszedentzia-egoeran Hautagarria - HAOLO, 6. eta 177.2 artikuluak -
14. Toki Poliziako Akademiako ikaslea Hautagarria - HAOLO, 6. eta 177.2 artikuluak Hauteskunde-batzorde Zentralaren Erabakia, 2007-03-22koa
15. Udalarekin udal-zergak kudeatzeko hitzarmena duen enpresa pribatu bateko langileak Hautagarria - HAOLO, 177.2 artikulua -
16. Udal-funtsen zordunak, ebazpen administratibo bidezko premiamendu-agindua egin zaienak Hautagarria - HAOLO, 177.2 artikulua Hauteskunde-batzorde Zentralaren Erabakia, 2014-02-27koa
17. Udal-funtsen zordunak, epai judizial bidezko premiamendu-agindua egin zaienak - Hautaezina HAOLO, 177.2 artikulua Hauteskunde-batzorde Zentralaren Erabakia, 2014-02-27koa
18. Gizarte Segurantzaren diruzaintzaren zordunak, ebazpen judizial bidezko premiamendu-agindua egin zaienak Hautagarria - HAOLO, 177.2 artikulua Hauteskunde-batzorde Zentralaren Erabakia, 1999-06-07koa
19. Udal-korporazioaren edo haren mendeko establezimenduen finantziazio osoa edo partziala duten kontratuen kontratistak edo azpikontratistak Hautagarria - HAOLO, 6. eta 177.2 artikuluak Hauteskunde-batzorde Zentralaren Erabakia, 1995-02-06koa
20. Notaritza bateko ofiziala, udalerri horretan funtzioak garatzen dituena Hautagarria - HAOLO, 6. eta 177.2 artikuluak Hauteskunde-batzorde Zentralaren Erabakia, 2007-04-12koa
21. INEMekin egindako lankidetza-hitzarmenen bidez landa-eremuko enplegua sustatzeko kanpainetan parte hartzen duten langileak, kanpaina INEMen aurrekontuen kontura izanik Hautagarria - HAOLO, 6. eta 177.2 artikuluak Hauteskunde-batzorde Zentralaren Erabakia, 1995-02-06
22. Udalak turismo-arloko proiektu baterako kontratatutako langilea, autonomia-erkidego bateko diru-laguntza bidez Hautagarria - HAOLO, 6. eta 177.2 artikuluak Hauteskunde-batzorde Zentralaren Erabakia, 2003-03-12koa
23. Osasungintzako tokiko buruak Hautagarria - HAOLO, 6. eta 177.2 artikuluak Hauteskunde-batzorde Zentralaren Erabakia, 1987-04-03koa
24. Landa-eremuetako postetxetako Correos-eko funtzionarioak Hautagarria - HAOLO, 6. eta 177.2 artikuluak Hauteskunde-batzorde Zentralaren Erabakia, 1987-04-03koa
25. INEMeko tokiko bulegoko zuzendaria, udalerrian bertan funtzioak betetzen dituena - Hautaezina HAOLO, 6.3 b) eta 177. artikuluak
36/1978 Legegintzako Errege Dekretua, 1978-11-06koa, 5.1 artikulua
Hauteskunde-batzorde Zentralaren Erabakia, 1995-07-19koa
26. Udalerriko farmazia baten titularra, autonomia-erkidego bateko farmazialari titularren elkarte bereziko kide dena Hautagarria - HAOLO, 6. eta 177.2 artikuluak STC. 28/1986, 02-20koa
27. Udalarekin udal-zergak kudeatzeko hitzarmena duen enpresa pribatu bateko langileak Hautagarria - HAOLO, 6. eta 177.2 artikuluak Hauteskunde-batzorde Zentralaren Erabakia, 1987-04-03koa (d] atala)

E.- Estatuko eta beste Autonomia-Erkidego batzuetako SektorePpublikoko hautaezintasun garrantzitsuenak

ERAKUNDE HORIETAKO HAUTAGAIAREN KARGU-MOTA ZINEGOTZIGAIA
Hautagarria
ZINEGOTZIGAIA
Hautaezina
LEGE-OINARRIA DOKTRINA/
JURISPRUDENTZIA
1. Ministerioetako sailetako idazkariordeak, idazkari nagusiak eta horien parekoak - Hautaezina HAOLO, 6.1.f) eta 177.2 artikuluak -
2. Gobernuko Presidentetzako Kabineteko zuzendariak, eta ministerioetako eta idazkari nagusien kabineteetako zuzendariak - Hautaezina HAOLO, 6.1.f) eta 177.2 artikuluak -
3. Atzerriko estatu edo nazioarteko organismo baten aurrean akreditatutako misio-buruak, egoiliar izaera dutenak - Hautaezina HAOLO, 6.1.g) eta 177.2 artikuluak -
4. Espainiako Bankuko gobernadorea eta gobernadoreordea - Hautaezina HAOLO, 6.1.o) eta 177.2 artikuluak -
5. Kreditu Institutu Ofizialeko eta gainerako kreditu-erakunde ofizialetako presidenteak eta zuzendariak - Hautaezina HAOLO, 6.1.o) eta 177.2 artikuluak -
6. Segurtasun Nuklearreko Kontseilu Nagusiko presidentea, kontseilariak eta idazkari nagusia - Hautaezina HAOLO, 6.1.p) eta 177.2 artikuluak -
7. Konstituzio Auzitegiko presidentea edo magistratua, Auzitegi Goreneko presidentea edo magistratua; Estatu Kontseiluko eta Estatuko Kontuen Epaitegiko presidentea edo kontseilaria; edo Ekonomia eta Gizarte Kontseiluko presidentea. Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko presidentea eta bokalak - Hautaezina HAOLO, 6.1.b,c) eta 177.2 artikuluak -
8. Hauteskunde-batzorde Zentraleko, probintzietako hauteskunde-batzordeetako eta eskualdeetako hauteskunde-batzordeetako presidenteak, bokalak eta idazkariak - Hautaezina HAOLO, 6.1.j) eta 177.2 artikuluak -
9. Egoera aktiboan edo erreserba aktiboko egoeran dauden militarrak - Hautaezina HAOLO, 6.1.i) eta 177.2 artikuluak Hauteskunde-batzorde Zentralaren Erabakia, 1987-04-03koa
10. Estatuko segurtasun-indarretako eta -gorputzetako kideak, egoera aktiboan, erreserba aktiboko egoeran edo bigarren jarduerako egoeran, destinoarekin edo destinorik gabe. - Hautaezina HAOLO, 6.1.i) eta 177.2 artikuluak Hauteskunde-batzorde Zentraleko Erabakiak, 2003-03-12koa eta 2003-04-09koa
11. Herriaren Defendatzailea eta haren ondokoak - Hautaezina HAOLO, 6.1.d) eta 177.2 artikuluak -
12. Gobernuaren ordezkariak eta ordezkariordeak - Hautaezina HAOLO, 6.1.k) eta 177.2 artikuluak -
13. Hautesle Erroldaren Bulegoaren probintzietako ordezkariak - Hautaezina HAOLO, 6.1.ñ) eta 177.2 artikuluak -
14. Gobernuaren ordezkaritzetako eta ordezkaritzaordetzetako idazkari nagusiak - Hautaezina HAOLO, 6.3.e) eta 177.2 artikuluak -
15. RTVEko lurralde-ordezkariak eta EAEren mendeko irrati-telebistaren alorreko erakundeetako zuzendariak - Hautaezina HAOLO, 6.3.c) eta 177.2 artikuluak -
16. Estatuko edo autonomia-erkidegoetako irrati-telebista publikoko erakundeetako administrazio-batzordeetako kideak Hautagarria - HAOLO, 6. eta 177.2 artikuluak -
17. Gizarte Segurantzaren erakunde kudeatzaileen organo periferikoetako presidenteak eta zuzendariak - Hautaezina HAOLO, 6.3.d) eta 177.2 artikuluak -
18. Lurralde-eskumen mugatua duten erakunde autonomiadunetako presidentea, zuzendaria eta haien pareko karguak - Hautaezina HAOLO, 6.1.m) eta 177.2 artikuluak -
19. Hautesle Erroldaren Bulegoaren probintzietako ordezkariak - Hautaezina HAOLO, 6.3. f) eta 177.2 artikuluak -
20. Bilboko edo Pasaiako portu-agintaritzetako presidentea edo bokala Hautagarria - HAOLO, 6. eta 177.2 artikuluak -
21. Bilboko edo Pasaiako portuetako obra-batzordeko jarduneko zuzendaria - Hautaezina
(portua estatuaren mendeko erakunde autonomiadun batek administratzen badu)
HAOLO, 6. eta 177.2 artikuluak Hauteskunde-batzorde Zentralaren Erabakia, 1987-05-05ekoa
22. Estatuko eta autonomia-erkidegoetako gobernuek izendatutako transferentzia eta balorazioetako batzorde mistoetako bokalak Hautagarria - HAOLO, 6. eta 177.2 artikuluak -
23. Estatuko merkataritza-ganbera probintzialetako presidenteak Hautagarria - HAOLO, 6. eta 177.2 artikuluak -
24. Auzitegi-medikuak, justizia-administrazioko ofizialak eta agenteak Hautagarria - HAOLO, 6.1.h) eta 177.2 artikuluak -
25. Estatu-esparrutik beherako lurralde-mugapenetan ministerio bakoitzaren maila goreneko eginkizunak dituen pertsona. - Hautaezina HAOLO, 6.3.a) eta 177.2 artikuluak -
26. Estatuko fiskal nagusia - Hautaezina HAOLO, 6.1 eta 177.2 artikuluak -
27. Estatuko autonomia-erkidegoetako administrazioetako lurralde-ordezkariak eta zerbitzuburuak Hautagarria - HAOLO, 6. eta 177.2 artikuluak Hauteskunde-batzorde Zentralaren Erabakia, 1987-04-03koa
28. Estatuko autonomia-erkidegoetako administrazioetako goi-karguak, 17. puntuan aipatutakoak izan ezik Hautagarria - HAOLO, 6.1 eta 177.2 artikuluak Hauteskunde-batzorde Zentralaren Erabakia, 1987-04-03koa
29. Enplegu Institutu Nazionaleko zuzendari probintziala - Hautaezina HAOLO, 6.3 eta 177.2 artikuluak Hauteskunde-batzorde Zentralaren Erabakia, 2003-03-12koa
30. Egoera aktiboan dauden magistratuak, epaileak eta fiskalak - Hautaezina HAOLO, 6.1. c) eta 177.2 artikuluak -
31. RTVE korporazioa eta hori osatzen duten sozietateak. - Hautaezina HAOLO, 6.1.l) eta 177.2 artikuluak -
32. Gizarte Segurantzaren erakunde kudeatzaileetako presidenteak eta zuzendari nagusiak, herrialdearen lurralde osoan eskumena dutenak - Hautaezina HAOLO, 6.1.n) eta 177.2 artikuluak -
33. Irrati- eta telebistako erakunde publikoetako administrazio-kontseiluetako kideak Hautagarria - HAOLO, 6. eta 177.2 artikuluak -
34. Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalaren (CNMC) Zuzendaritza Nagusien titularrak eta kontseilaria. Hautagarria - CNMCko sorrerako 3/2013 Legearen 22 eta 25 artikuluak
35. Autonomia-erkidego bateko gobernuko zuzendari nagusia Hautagarria - HAOLO, 6. eta 177.2 artikuluak Hauteskunde-batzorde Zentralaren Erabakia, 2003-04-09koa
36. Mugarik gabeko lurralde-eskumena duten erakunde autonomoen presidenteak, zuzendariak eta kargu parekatuak (esaterako, Ebro ibaiaren Konfederazio Hidrografikoaren presidentea) - Hautaezina, Konfederazio horrek eskumena duen lurralde-eremuko udalerrietan HAOLO, 6.3.b) eta 177.2 artikuluak Hauteskunde-batzorde Zentralaren Erabakia, 2015-01-22koa

F.- Hauteskunde bidezko karguekin eta arlo penalarekin lotutako hautaezintasun garrantzitsuenak

HAUTESKUNDE BIDEZKO KARGU-MOTAK ETA ARLO PENALA ZINEGOTZIGAIA
Hautagarria
ZINEGOTZIGAIA
Hautaezina
LEGE-OINARRIA DOKTRINA/
JURISPRUDENTZIA
1. Europako Legebiltzarreko parlamentaria Hautagarria - HAOLO, 6. eta 177.2 artikuluak -
2. Kongresuko diputatua Hautagarria - HAOLO, 6. eta 177.2 artikuluak -
3. Senataria Hautagarria - HAOLO, 6. eta 177.2 artikuluak -
4. Eusko Legebiltzarreko kidea Hautagarria - HAOLO, 6. eta 177.2 artikuluak -
5. Autonomia-erkidegoko senataria Hautagarria - HAOLO, 6. eta 177.2 artikuluak -
6. Beste autonomia-erkidego bateko legebiltzarreko kidea Hautagarria - HAOLO, 6. eta 177.2 artikuluak -
7. EAEko lurralde historikoetako batzar nagusietako kidea Hautagarria - HAOLO, 6. eta 177.2 artikuluak -
8. Auzo-alkatea edo auzo-batzordeko bokala Hautagarria - HAOLO, 6. eta 177.2 artikuluak -
9. Askatasunaz gabetzeko zigorrera epai irmo bidez kondenatuak, zigorrak iraun bitartean - Hautaezina HAOLO, 6.3 a) eta 177.2 artikuluak -
10. Asaldatze- edo terrorismo-delituengatik kondenatuta daudenak, nahiz eta epaia irmoa ez izan, sententzian ezartzen badira hautatua izateko desgaikuntza-zigorra, desgaikuntza absolutua edo berezia, edo enplegu edo kargualdi publikoaren etetea. - Hautaezina HAOLO, 6.3 b) eta 177.2. artikuluak -
11. Administrazio publikoaren aurkako delituengatik kondenatuta daudenak, nahiz eta epaia irmoa ez izan, sententzian ezartzen badira hautatua izateko desgaikuntza-zigorra, desgaikuntza absolutua edo berezia, edo enplegu edo kargualdi publikoaren etetea (esaterako, ustelkeria delituengatik kondenatuak) - Hautaezina HAOLO, 6.3 b) eta 177.2. artikuluak -
12. Estatuko erakundeen aurkako delituengatik kondenatuta daudenak, nahiz eta epaia irmoa ez izan, sententzian ezartzen badira hautatua izateko desgaikuntza-zigorra, desgaikuntza absolutua edo berezia, edo enplegu edo kargualdi publikoaren etetea. - Hautaezina HAOLO, 6.3 b) eta 177.2. artikuluak -
13. Alkate edo zinegotzi izateko 8 urteko desgaikuntza-zigorrera epai irmo bidez kondenatutako pertsona - Hautaezina HAOLO, 3.1 a) artikulua Hauteskunde-batzorde Zentralaren Erabakia, 2003-04-9koa
14. 6 urtez edozein motatako hautetsi-kargua edo udal-kargua ezin izatera epai irmo bidez kondenatutako pertsonak - Hautaezina HAOLO, 7.1 artikulua
Zigor Kodea, 213. artikulua
Hauteskunde-batzorde Zentralaren Erabakia, 2002-06-19koa

OHARRAK:

  • (0).- 38/2022 Dekretua, martxoaren 29koa, zeinaren bidez onartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko kargu publikoen lanpostuen katalogo eguneratua.
  • (1).- Aholkulari kargua aldi baterako langiletzat hartzen da, eta ez izendapen askekotzat, Euskal Funtzio Publikoari buruzko Legearen 3.c) eta 96. artikuluen arabera.
  • (2).- Udaletako idazkariek, hautagaiak izatean, ezin dute eskualdeko hauteskunde-batzordeetako ordezkari gisa jardun [(HAOLO, 11.4 artikulua) (HBZren Erabakia, 1977/05/09koa)].

LABURDURAK

  • Azpiegitura: Obra Publiko, Azpiegitura eta ekipamenduetako Foru Sozietatea
  • Bidegi: Gipuzkoako bide-azpiegituraren ustiapenerako Foru Sozietatea
  • AE: Autonomia-erkidegoa
  • EAE: Euskal Autonomia Erkidegoa
  • AKG: Arabako Foru Aldundiko Informatika
  • EGK: Ekonomia eta Gizarte Kontseilua
  • CNMC: Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionala
  • LHK: Lan Harremanetarako Kontseilua
  • FA: Foru-aldundia
  • EITB: Euskal Irrati eta Telebista
  • EJIE: Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartea
  • Emakunde: Emakumearen Euskal Erakundea
  • Etorlur: Nekazaritza eta Industria Lurzoruaren Kudeaketarako Foru Sozietatea
  • EUSTAT:Euskal Estatistika Erakundea
  • EVE: Energiaren Euskal Erakundea
  • ZIZNF: Zahartzeari buruzko Ikerketa Zentro Nazionala Fundazioa
  • Garbiker: Ingurumenaren Kudeaketarako Foru Enpresa
  • HABE: Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea
  • HAZI: Landa eta Itsas Ingurunearen Garapenerako Eusko Jaurlaritzaren Korporazioa
  • IHOBE: Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa
  • INEM: Enpleguaren Institutu Nazionala
  • Interbiak: Bizkaiko bide-ardatzak kudeatzeko Sozietate Forala
  • IVAP: Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea
  • IZFE: Gipuzkoako Foru Aldundiko Informatika
  • BN: Batzar Nagusiak
  • Lantik: Bizkaiko Foru Aldundiko Informatika
  • HAOLO: Hauteskundeen Araubide Orokorrari buruzko Lege Organikoa
  • Osalan: Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea
  • ELB: Eusko Legebiltzarra
  • RTVE: Espainiako irrati-telebista
  • SPRI: Industriaren Sustapenerako Sozietatea
  • STC: Konstituzio Auzitegiaren Sententzia
  • EAEAN: Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusia
  • TB: Telebista
  • HKEE: Herri Kontuen Euskal Epaitegia
  • Visesa: Euskadiko Etxebizitza eta Lurra EA

Azken aldaketako data: