Segurtasun Saila

Konpartitu

Europarako, Udaletarako eta Batzar Nagusietarako hauteskundeak 2019. Hauteskunde-batzordeen erabakiak

Hauteskunde-batzorde zentralaren (HBZ) erabakiak eta instrukzioak eta beste Hauteskunde-batzorde batzuengoenak, 2019ko maiatzaren 26ko hauteskundeetan bete beharrekoak, gai hauen ingurukoak:

  • Konstituzioari men egitea:
    • Europako Parlamenturako hauteskundeetan konstituzioari men egiteko modu presentzialaz gain beste modu batzuk erabakitzeko eskaera. Batzordeak eskaera ezestea erabaki du, HAOLOren 224.2 artikuluaren aurkakoa izateagatik; izan ere, artikulu horrek ezartzen du hautagaia Hauteskunde Batzorde Zentralaren aurrean fisikoki agertu behar dela Konstituzioari men egiteko (HBZren erabakia, 2019-06-20koa).
    • Tokiko korporazioetan, Kataluniaren Independentziaren Aldeko Udalen Elkarteak defenditzen duen konstituzioari men egiteko formulari buruzko kontsulta. HBZk erabaki du Konstituzioari men egiteko baldintzatu gabeko borondatea espresuki adierazten duten formulak baino ezin direla baliozkotzat jo (HBZren erabakia, 2019-06-10ekoa).
  • Hautesle-elkarteak:
  • Ahaldunak:
    • Kontsultatu da hauteskunde-mahai batean ahaldun kargua izatea Poliziaren Kidego Nazionaleko kidea izatearekin bateragarria den (HBZren erabakia, 2019/05/23koa).
    • Hautagaitza bakoitzak hauteskunde-mahai batean gehienez izan ditzakeen ahaldunen kopuruari ezarritako mugari buruz (HBZren erabakia, 2019/05/23koa).
  • Kanpaina instituzionalak, oharrak eta prentsaurrekoak eta inaugurazio publikoak. Hauteskunde-kanpaina:
    • Kanarietako osasun zerbitzuak Kanarietako Hauteskunde Batzordearen maiatzaren 24ko erabakiaren aurkako errekurtsoa aurkeztu du. Erabaki horren bidez baiesten da Podemosek zerbitzu horren zuzendariaren aurka, lorpenen kanpaina egiteagatik (HAOLOren 50.2 artikuluaren aurka) jarritako salaketa. HBZk errekurtsoa baiestea eta Batzorde horren erabakia errebokatzea erabaki du, ez baita egiaztatzen erabilitako twitter profila erakunde publiko batek antolatu edo finantzatu zuenik, zeharka ere ez, eta beraz, kasu honetan zuzendari horren adierazpen askatasuna gainetik dago (HBZren erabakia, 2019-06-10ekoa).
    • Videoluc Televisión erakundeak errekurtsoa aurkeztu du Lucenako hautagaitza batek hautagaitzen aurkezpen-ekitaldiaren estalduragatik jarritako salaketari buruz Kordobako PHBk maiatzaren 21ean hartutako erabakiaren aurka. HBZk errekurtsoa ezetsi eta batzorde horren erabakia berretsi du; izan ere, telebista pribatu horrek kanpainan hautagai-zerrenda hori estaldura informatibotik kanpo utzi du eta udalerri horretan aurkezten diren gainerako sei hautagai-zerrendari, ordea, estaldura informatiboa eman die (HBZren erabakia, 2019-05-26koa).
    • PSOEk errekurtsoa aurkeztu du Kanarietako Hauteskunde Batzordeak Kanarietako Gobernuaren Osasun Kontseilaritzaren lorpenen inguruko kanpainari buruz maiatzaren 23an hartutako erabakiaren aurka. HBZk errekurtsoa ezetsi eta batzorde horren erabakia berretsi du; izan ere, lorpenei eta egindakoei buruzko kanpainak direla uste du eta kanpaina horietara erakunde publiko baten orri bateko lotura baten bidez heltzen zen eta horrek HAOLOren 50.2 artikulua urratzen du (HBZren erabakia, 2019-05-26koa).
    • PPk Gaztela-Mantxako Hauteskunde Batzordearen maiatzaren 17ko erabakiaren aurkako errekurtsoa aurkeztu du. Erabaki horren bidez, Gaztela-Mantxako osasun zerbitzuak hauteskunde-garaian bidalitako jakinarazpenengatiko salaketa artxibatu zen. HBZk errekurtsoa ezetsi eta batzorde horren erabakia berretsi du, jakinarazpen horiek ez dituelako lorpenen kanpainatzat hartzen eta beraz, ez dutelako HAOLOren 50.2 artikulua urratzen (HBZren erabakia, 2019/05/23koa).
    • PPk Errioxako AEHBren maiatzaren 20ko erabakiaren aurkako errekurtsoa aurkeztu du. Erabaki hori Errioxako Gobernuaren jabetzakoa den bideo bat zabaltzeagatik PSOEk aurkeztutako salaketari buruzkoa zen. HBZk errekurtsoa ezetsi eta AEHBren erabakia berretsi du, Errioxako Gobernuaren ustezko lorpenak eta ekintzak bideo osoan zehar eta etengabe adierazten direlako (HBZren erabakia, 2019-05-23koa).
    • Podemosek garraiobide publikoetan, euskarri komertzialetan, egindako hauteskunde-publizitatea dela eta, Kanarietako Hauteskunde Batzordeak maiatzaren 8an hartutako erabakiaren aurka, Podemosek errekurtsoa aurkeztu du. HBZk errekurtsoa ezestea eta Batzorde horren erabakia berrestea erabaki du, uste duelako “Vamos a decir que sí, Podemos Canarias” adierazpenak botoak hartzeko helburu garbia daukala (HBZren erabakia, 2019-05-16koa).
    • Kanarietako Gobernuaren Presidentetzak errekurtsoa aurkeztu du Kanarietako Hauteskunde Batzordearen maiatzaren 7ko erabakiaren aurka, Kanarietako Gobernuak Kanarietan kirol jarduerak sustatzen sektoreak emandako laguntza eskertzeko ekitaldi bat antolatu zuelako PPk eta PSOEk aurkeztutako salaketari buruzko erabakiaren aurka, hain zuzen. HBZk errekurtsoa ezetsi du eta hauteskunde-batzorde horren erabakia berretsi du, Gobernuak kirol arloan izandako lorpenei buruzko ekitaldia baitzen (HBZren erabakia, 2019-05-16koa).
    • Navarra Suma+k errekurtsoa aurkeztu du, Nafarroako Gobernuak hedabideetan izandako jarduera batzuk hauteskunde-helburuetarako erabiltzeari buruz, Nafarroako Hauteskunde Batzordeak apirilaren 28an hartutako erabakiaren aurka. HBZk errekurtsoa ezetsi du informazio erabilgarria delako (errenta-kanpaina) eta HAOLOren 50.2 artikulua urratzen ez duelako (HBZren erabakia, 2019-05-16koa).
    • PSOEk salaketa jarri du Melillako EHBren apirilaren 16ko erabakiaren aurka; izan ere, erabaki horren bidez, Ingurumeneko kontseilariari ez zitzaion zehapen-espedientea ireki, hedabideei kale bat irekiko zela eta busto bat jarriko zela jakinarazteagatik. HBZk errekurtsoa ezetsi eta Batzorde horren erabakia berretsi du, HAOLOren 50.2 eta 3 urratzen ez direlako (HBZren erabakia, 2019-05-09koa).
    • Salaketa bat aurkeztu da Justizia Ministerioko Memoria Historikoaren Zuzendaritza Nagusiak antolatutako kanpainek eta ekitaldiek hauteskunde legea urratzen dutelakoan. Batzordeak salaketa artxibatzea erabaki du, horri buruz ebazteko eskumenik ez daukalako eta horrek hauteskunde-prozesuari zelan eragiten dion ez dagoelako behar bezala egiaztatuta (HBZren erabakia, 2019-04-28koa).
    • PSOEk Madrilgo PHBren apirilaren 22ko erabakiaren aurkako errekurtsoa aurkeztu du. Erabaki horren bidez, PPren aurka hauteskunde-kanpainan Gobernuko presidentearen bi alaba adingabeen irudiak erabiltzeagatik eta zabaltzeagatik jarritako salaketa artxibatzen da. Batzordeak errekurtsoa ezestea eta PHB horren erabakia berrestea erabaki du, prozeduran aurrera jarraitzeko interes faltan oinarritzen diren kontu formalengatik. (HBZren erabakia, 2019-04-28koa).
    • EITBk kontsulta egin du, maiatzaren 26ko Batzar Nagusietarako hauteskundeak direla eta, Bizkaiko Foru Aldundiaren doako publizitate instituzionala emateko betebeharrari buruz. Batzordeak erabaki du kanpaina instituzionala telebista autonomikoan egingo dela, baina kasuan kasuko Lurralde Historikoaren hedapen-eremuari dagozkion programazio edo hedabideetan egin ahal izango duela (HBZren erabakia, 2019-04-16koa).
    • Sevillako PHBk galdetu du kartelak, pankartak eta banderolak doan jartzeko lekuak banatzean, banaketa portzentuala egiteko prozedura zein den. Batzordeak erabaki du, analogiaz, HAOLOren 63. artikuluan ezarritako irizpideak aplikatzea (HBZren erabakia, 2019-04-11koa).
    • PPk Zaragozako PHBren erabakiaren aurkako errekurtsoa aurkeztu du; izan ere, erabaki horren bidez PPri eskatzen zaio autobus publikoetan “Azcón, Alcalde” adierazpena daukaten kartelen bidezko publizitate-kanpaina bertan behera uzteko. Errekurtsoa baietsi da eta Zaragozako PHBren erabakia errebokatu da (HBZren erabakia, 2019-04-04koa).
    • Alcorcongo Udalak Madrilgo PHBren martxoaren 25eko erabakiaren aurkako errekurtsoa aurkeztu du; izan ere, PSOEk salaketa jarri zuen Udalaren lorpenen aipamena egiten duen Alcorcongo aldizkaria zabaltzeagatik eta erabaki horrek salaketa zati batean onetsi zuen. Batzordeak errekurtsoa ezetsi eta Madrilgo PHBren erabakia berretsi du, HAOLOren 50.2 artikuluko debekua urratzen baita (HBZren erabakia, 2019-04-04koa).
    • 2019ko apirilaren 28ko hauteskunde orokorrak eta 2019ko maiatzaren 26ko Udal, Lurralde Historikoetako Batzar Nagusietarako eta Europako Parlamenturako hauteskundeak hain jarraian egiteak  hauteskunde-kanpainaren antolaketaren gainean dituen ondorioei buruzko Hauteskunde Batzorde Zentralaren martxoaren 4ko 3/2019 Instrukzioa.
    • 2/2011 Instrukzioa, martxoaren 24koa (BOE 2011/03/28) eta HBZren 2011-04-07ko Erabakia.
  • Hautagai-zerrendak:
    • Derechos Ciudadanos-Coalición Verde alderdiak 2019ko Europako hauteskundeetarako Recortes Cero-Los Verdes-Grupo Verde alderdia inpugnatzeko eskatu du. Batzordeak eskaera ezetsi du jurisprudentzia konstituzionalak adierazi baitu “verde” hitzak esanahi generikoa hartzen duela eta horregatik alderdi politiko batek ezin duela jabetza esklusiboan hartu (HBZren erabakia, 2019-04-28koa).
    • Ciudadanos Libres Unidos alderdiak eskatu du Ciudadanos Independientes de Linares Unidos alderdiak ordezkari nagusi izendatutako pertsonari izendapen hori ukatzeko. Batzordeak eskaera ezestea erabaki du, azken alderdi hori Alderdi Politikoen Erregistroan formalki inskribatuta dagoelako. (HBZren erabakia, 2019-04-28koa).
    • PDSPk errekurtsoa jarri du A Coruñako PHBk alderdi politiko horren ordezkaritzari buruz apirilaren 8an hartutako erabakiaren aurka. Batzordeak errekurtsoa zati batean baiestea eta PHB horren erabakia errebokatzea erabaki du (HBZren erabakia, 2019-04-16koa).
    • BNGren aurkako salaketa, hauteskunde-kanpainan “Agora Galiza” leloa erabiltzeagatik. Salaketa artxibatu da, lelo hori ez delako Alderdien Erregistroan alderdi politiko gisa inskribatuta agertzen (HBZren erabakia, 2019-04-04koa)
    • 1999ko martxoaren 15eko Instrukzioa, hautagai-zerrenda aurkezteko eraman behar den dokumentazioari buruzkoa (BOE,  1999/03/19koa) eta HBZren 2015/04/22ko Erabakia, Espainian bizi diren Europar Batasuneko herritarrak direnean hautagai-zerrendak prestatzean aurkeztu beharreko dokumentazioari buruzkoa.
  • Hautesle errolda:
    • Erresuma Batua Europar Batasunetik ateratzeko dagoela eta, hurrengo Europako eta Tokiko Hauteskundeei begira, Hautesle Erroldaren Bulegoak, Espainian bizi diren Europar Batasuneko herritarren hautesle-errolda egiteko, burutu beharreko jarduerei buruzko Erabakia (HBZren Erabakia, 2018-10-03koa).
    • 1/2011 Instrukzioa, martxoaren 24koa, hautesle-erroldan egindako aldaketak direla, hautagai-zerrendetako ordezkariek edo alderdi politikoek aurkeztutako erreklamazio administratiboei buruzkoa (BOE, 2011/03/28koa); abenduaren 17ko 4/2009 Instrukzioa, hautesle-erroldaren kopiak hautagai-zerrendei emateari buruzkoa (BOE, 2010/01/06koa); apirilaren 12ko 7/2007 Instrukzioa, errolda-ziurtagiri bereziari buruzkoa (BOE, 2007/04/19koa) eta 2004ko urtarrilaren 20ko Instrukzioa, hautesle-erroldako datuak interneten bidez kontsultatzeari buruzkoa (BOE, 2004/01/22koa).
  • Hauteskunde-koalizioak:
    • EHBek kontsulta egin dute hauteskunde-koalizio bat osatzeko dokumentazioa jasotzeko dauzkaten eskumenei buruz. Batzordeak erabaki du Eskualdeko Hauteskunde Batzordeak koalizio baten dokumentazioa jaso ahal izango duela, baldin eta koalizio horrek udalerri bakar bati eragiten badio (HBZren erabakia, 2019-04-16koa).
    • En Mareak errekurtsoa aurkeztu du Pontevedrako PHBk, En Común-Unidas Podemos koalizioaren izenaren inpugnazioari buruz, martxoaren 31n hartutako erabakiaren aurka. Errekurtsoa ezetsi da Alderdien Erregistroari begiratuta dozena bat alderdi politikok daukatelako “Marea” hitza beren izenetan (HBZren erabakia, 2019-04-04koa).
    • Hauteskunde-propaganda bidaltzeko diru-laguntzaren betekizunak, baldin eta koalizioko alderdietako batek betekizun horiek betetzen baditu (HBZren erabakia, 2019-02-18koa).
    • Irailaren 9ko 1/2010 Instrukzioa, koalizioak osatzeari buruzkoa (BOE, 2010/09/17koa).
  • Hauteskunde-kontabilitatea maiatzaren 26an aldi berean egingo diren hauteskundeetarako: 2/2019 Instrukzioa, otsailaren 18koa, Hauteskunde Batzorde Zentralarena. Hirugarren Instrukzioa ikusi (BOE; 46 zk., otsailaren 22koa).
  • Hauteskunde-debateak:
    • Compromís per Europak Sevillako PHBren maiatzaren 20ko erabakiaren aurkako errekurtsoa aurkeztu du. Erabaki horren bidez, Canal Sur TV kanalean maiatzaren 23an egitekoa zen debateari buruz alderdi horrek aurkeztu zuen erreklamazioa ezesten zen. HBZk errekurtsoa ezetsi eta batzorde horren erabakia berretsi du; izan ere, Europako Hauteskundeetan barruti bakarra dagoenez, telebista horren difusio-eremua zein 2014ko hauteskundeetan Andaluziaren eremuan lortutako boto kopurua (botoen %0,95 baino ez) kontuan hartu behar dira (HBZren erabakia, 2019-05-23koa).
    • Madrilgo PHBk kontsulta bat egin du Cuatro kanal pribatuaren maiatzaren 7ko hauteskunde-debateari buruz. HBZk argitu du debateak egitea ez doala HAOLOren 53. artikuluaren aurka, baldin eta lege horren 66. artikuluan zehazten diren printzipioak errespetatzen badira (HBZren erabakia, 2019-05-09koa).
  • Gogoeta-eguna: Egunkari baten aurkako zehapena, Kataluniako Parlamenturako 2017ko hauteskundeetako hautagai bati egindako elkarrizketa bat argitaratzeagatik eta zabaltzeagatik (HBZren erabakia, 2018-03-14koa).
  • Hauteskundetako emaitzen boto-kontaketa orokorra:
    • Condado de Treviño talde independenteak errekurtsoa aurkeztu du Mirandako EHBk, Trebiñuko Konderriko eta toki entitate txikietako boto-kontaketa orokorraren aurkako erreklamazioei buruz, hartutako erabakiaren aurka. Batzordeak errekurtsoa baiestea erabaki du eta EHB horri jakinarazi dio bi toki entitate txikiren hautetsiak aldarrikatu behar dituela, HAOLOren 96. artikuluaren arabera baliozkoak diren botoak baliogabetzat bidegabe jotzeagatik (HBZren erabakia, 2019-06-13koa).
    • PPk errekurtsoa aurkeztu du Villarcayoko EHBk, Valle de Losa Udalerriko boto-kontaketa orokorraren aurkako erreklamazioari buruz, hartutako erabakiaren aurka. Batzordeak errekurtsoa ezestea erabaki du, PSOEko 10 boto-paperak baliozkotzat jotzen dituelako; izan ere, boto-paperak egiteko orduan erroreren bat gertatu zen, baina errore hori ez da nahikoa boto-paper horiek baliogabetzat jotzeko (HBZren erabakia, 2019-06-13koa).
    • Agrupación Socialista Gomerak errekurtsoa aurkeztu du Kanarietako Hauteskunde Batzordeak, Hermigua Udalerriko mahai bateko boto-kontaketa orokorraren aurkako erreklamazioari buruz, hartutako erabakiaren aurka. Batzordeak errekurtsoa baietsi du eta Kanarietako Batzordeari jakinarazi dio La Gomera hautesbarrutian hautetsiak berriro aldarrikatu behar dituela, Agrupación Socialista Gomeraren alde 294 boto gehiago daudelako (HBZren erabakia, 2019-06-13koa).
    • Extremeñosek errekurtsoa aurkeztu du Méridako EHBk Cordobilla de Lácarako boto-kontaketa orokorraren aurkako erreklamazioei buruz hartutako erabakiaren aurka. HBZk errekurtsoa baiestea eta udalerri horretako mahai bakarreko hauteskundeen deuseztasuna deklaratzea erabaki du; izan ere, ez dago frogatuta posta bidezko botoa eskatu zuen pertsona batek mahaian bozkatu zuenik eta gainera, irregulartasun hau ere egiaztatu da: mahaiko hautestontzitik ausaz boto-paper bat kendu zen (HBZren erabakia, 2019-06-10ekoa).
    • Nueva Canariasek errekurtsoa aurkeztu du Santa María de Guíako EHBk Mogángo boto-kontaketa orokorraren aurkako erreklamazioei buruz hartutako erabakiaren aurka. HBZk errekurtsoa ezestea eta EHB horren erabakia berrestea erabaki du, posta bidezko botoaren tramitazioan irregulartasunik egon zela ziurtatzeko frogarik ez baitago (HBZren erabakia, 2019-06-10ekoa).
    • PSOEk errekurtsoa aurkeztu du Huercal-Overako EHBk Urrácalgo boto-kontaketa orokorraren aurkako erreklamazioei buruz hartutako erabakiaren aurka. HBZk errekurtsoa ezestea eta EHB horren erabakia berrestea erabaki du; izan ere, posta bidezko botoa eskatu eta gero botoa aurrez aurre eman duenari dagokionean, ulertzen du ez dela bi aldiz bozkatu duelako frogarik aurkeztu; eta posta bidez emandako botoari dagokionean, bozketako gutun-azaletik kanpo zegoen boto-papera ez du baliogabetzat jotzen (HBZren erabakia, 2019-06-10ekoa).
    • Granadako EHBren idatzi batean jakinarazi da Alhendíneko boto-kontaketa orokorrean gertatutako errorea. HBZk erabaki du batetik, boto-kontaketa hori ofizioz errebokatzea, ez delako HAOLOren 106.1 artikuluak ezarritakoaren arabera jokatu; eta bestetik, udalerri horretako alderdi politikoak beste boto-kontaketa orokor bat egitera deitzea, HAOLOren artikulu horrek ezartzen duenaren arabera (HBZren erabakia, 2019-06-10ekoa).
    • Andaluziako Parlamenturako 2018-12-02ko hauteskundeetako boto-kontaketa orokorra egiteko modua (HBZren erabakia, 2018-11-29koa).
  • Hedabide publikoetan propagandarako doako tarteak:
    • Recortes Cerok errekurtsoa aurkeztu du RTVk maiatzaren 26ko Europako hauteskundeetarako egindako hauteskunde-propagandarako doako tarteen banaketaren aurka. Batzordeak errekurtsoa ez onartzea erabaki du, epez kanpo aurkezteagatik (HBZren erabakia, 2019-05-09koa).
    • 2019ko maiatzaren 6ko Ebazpena, maiatzaren 26ko hauteskundeak direla-eta eremu nazionaleko hedabide publikoetan hauteskunde-propagandarako doako tarteen banaketa argitaratzeko dena. (HBZren erabakia, 2019-05-06koa).
    • Más Madrid Koalizioak Madrilgo PHBren apirilaren 22ko erabakiaren aurkako errekurtsoa aurkeztu du. Erabaki horren bidez, Koalizioak Madrilgo RTVn propagandarako doako tarteen banaketari buruz egindako eskaera ezetsi zen. Batzordeak errekurtsoa ezestea eta PHB horren erabakia berrestea erabaki du (HBZren erabakia, 2019-04-28koa).
    • 8/2019 Instrukzioa, apirilaren 25ekoa, maiatzaren 26ko hauteskundeak direla-eta, hedabide publikoetan hauteskunde-propagandarako doako tarteak banatzeari buruzkoa eta eskumenak PHBen esku uzteari buruzkoa (BOE 101 zk., apirilaren 27koa).
  • Hauteskunde-gastuak:
    • Esquerra Republicanak galdetu du "Alianza Libre Europea” alderdi europarrak Europako hauteskundeetarako hauteskunde-kanpaina finantzatzen lagundu ahal duen. Kontsulta ezetsi da, HAOLOren 128.2 artikuluan ezarritakoagatik (HBZren erabakia, 2019-04-04koa).
    • Sare sozialetako hauteskunde-publizitatearen gastuak inputatzeari eta bide elektronikoetako mikromezenasgo-kanpainen bidezko ekarpenen betekizunei buruzkoa. 2019/05/26ko hauteskundeetan koalizio ezberdinetako alderdi politikoei aplikagarri zaien gastu-muga. (HBZren erabakia, 2018/11/29koa).
    • Martxoaren 22ko 3/2007 Instrukzioa. Horrek 5. atalean gastua arautzen du Udal Hauteskundeak eta Batzar Nagusietarako Hauteskundeak aldi berean gertatzen direnean (BOE, 2007/03/29koa).
  • Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna: Apirilaren 12ko 5/2007 Instrukzioa, hautagai-zerrendak osatzean berdintasun hori benetan aplikatzeari buruzkoa (BOE, 2007/04/19koa) eta apirilaren 19ko 8/2007 Instrukzioa, berdintasun hori ez betetzearen ondoriozko irregulartasunak zuzentzeari buruzkoa (BOE, 2007/04/20koa).
  • Hauteskunde-inprimakiak: 142/2019 Erabakia, apirilaren 4koa, Hauteskunde Batzorde Zentralarena, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Batzar Nagusietarako 2019ko maiatzaren 26ko hauteskundeetan hauteskunde-mahaiek eta hauteskunde-ba tzordeek erabili behar dituzten akten ereduak onartzen dituena (GAO 86 zk., 2019-05-09koa).
  • Hautaezintasunak:
    • Lliures per Europa koalizioak eskatu du Puigdemont, Comín eta Ponsatí jaunen hautagaitzen ukapenaren aurkako errekurtsoekin lotuta emandako epaiak betearazteko. Batzordeak erabaki du hautagaitza horretako hautagai horiek BOEn argitaratzea aldarrikatu gisa (HBZren erabakia, 2019-05-19koa).
    • Ciudadanosek Lliures per Europa (JUNTS) hautagai-zerrendaren aurkako erreklamazioa aurkeztu du, hautagai batzuk baztertuak izan daitezela eskatzeko, hautesleak izateko baldintzak betetzen ez dituztelako. (HBZren erabakia, 2019/04/28koa, lau boto partikularrekin). Erabaki horren aurka, Auzitegi Gorenak adierazi du hori Administrazioarekiko auzien epaitegien eskumena dela eta hautagai horiek hautagarriak direla (Auzitegi Gorenaren Autoa, 2019-05-05ekoa). Horrez gain, ikusi Madrilgo Administrazioarekiko Auzien 09 epaitegiaren 2019-05-06ko epaia, hautagai horiek hautagarritzat jotzen dituena. Azkenik, Ciudadanosek Administrazioarekiko Auziaren epaiaren aurka aurkeztutako babes errekurtsoa dela eta, ikusi Konstituzio Auzitegiaren probidentzia.
    • PSOEk Hauteskunde Batzordearen erabakiaren aurkako erreklamazioa aurkeztu du, nazionalitate frantziarra daukan hautagai bat Europako parlamentuko hauteskundeetarako hautaezintzat jotzeagatik. Batzordeak erreklamazioa ezestea erabaki du, hautagai horrek sufragio eskubideaz Espainian baliatzeko aukera hartu ez duelako (HBZren erabakia, 2019-04-28koa).
  • Artekariak:
    • HBZren maiatzaren 23ko zirkularra, 2019ko maiatzaren 26ko hauteskundeetarako artekarien botoari buruzkoa (HBZren erabakia, 2019-05-23koa).
    • Coalición Canariak galdetu du 2019ko maiatzaren 26ko hauteskunde-prozesu guztietarako artekari eta ahaldun berdinak izendatu ahal diren, hauteskunde prozesu horietako batean egongo baita koalizio hori. Kontsulta onartu da HBZk berretsitako doktrina delako (HBZren erabakia, 2019-04-04koa).
    • Urtarrilaren 23ko 1/2019 Instrukzioa, h auteskunde-prozesuak batera egiten direnerako, artekarien bozkatzeko modua erregulatzeari buruzkoa (BOE 26 zk.,urtarrilaren 30koa).
    • 2/2007 Instrukzioa, martxoaren 22koa (BOE, 2007/03/29koa).
  • Hauteskunde-batzordeak: Irailaren 27ko 11/2007 Instrukzioa, Batzordeen erabakien aurkako errekurtsoetarako prozedurari buruzkoa (BOE, 2007/10/05ekoa).
  • Hauteskunde-gastuen muga maiatzaren 26ko Batzar Nagusietarako hauteskundeetarako: 2/2019 Instrukzioa, otsailaren 18koa, Hauteskunde Batzorde Zentralarena. Lehenengo Instrukzioaren 4. atala ikusi (BOE; 46 zk., otsailaren 22koa).
  • Hauteskunde-gastuen muga maiatzaren 26an aldi berean egingo diren hauteskundeetarako: 2/2019 Instrukzioa, otsailaren 18koa, Hauteskunde Batzorde Zentralarena. Lehenengo Instrukzioa ikusi (BOE; 46 zk., otsailaren 22koa).
  • Kanpainako ekitaldietarako dohainik erabiliko diren lokal ofizial eta toki publikoak:
  • Hedabide publiko eta pribatuak:
    • Lliures per Europak eta Coalición por una Europa Solidariak erreklamazioa aurkeztu dute Atresmediaren aurka, La Sextan egindako bosten arteko debatearengatik. HBZk erreklamazioa ezetsi du; izan ere, Atresmediak bi alderdi horiek gonbidatu zituen La Sextan maiatzaren 11n egindako debatera eta 18an egindako mahai politiko batera, eta horrela erreklamaziogileek konpentsazio nahikoa jaso dute eta HAOLOren 66.2 artikuluko printzipioak ez dira urratu (HBZren erabakia, 2019-05-16koa).
    • Coalición por una Europa Solidaria eta EAJ-PNVk erreklamazioa aurkeztu zuten RTVEk estaldura planean aurreikusitako seiren arteko debateagatik. HBZk erreklamazioa baiestea erabaki du Europako Parlamenturako 2014ko hauteskundeetan ordezkaritza lortu zuten alderdiak ezin direlako debate horretatik kanpo utzi. RTVEk ez du justifikatu zergatik ezin duen zortziren arteko debatea egin, seiren arteko debatearen ordez (HBZren erabakia, 2019-05-16koa).
    • VOX-Actúa Balearesek errekurtsoa aurkeztu du Illes Balearsen hauteskunde-batzordeak Illes Balearsko RTVren estaldura informatiboari buruz maiatzaren 4an hartutako erabakiaren aurka. HBZk errekurtsoa ezestea erabaki du VOXek 2015eko maiatzeko hauteskundeetan Parlamentu Balearrean ordezkaritzarik lortu ez zuelako (HBZren erabakia, 2019-05-09koa).
    • Coalición por una Europa Solidariak errekurtsoa aurkeztu du RTVEren maiatzaren 26ko Europako hauteskundeetarako estaldura-planaren aurka. Batzordeak errekurtsoa baiestea erabaki du, izan ere, koalizio horren barruan 2014ko hauteskundeetan ordezkaritza lortu zuen alderdi bat dago, EAJ-PNV, eta beraz, RTVEk egingo duen seiren arteko debatera gonbidatu behar dute talde garrantzitsutzat hartzen baita (HBZren erabakia, 2019-05-09koa).
    • Lliures per Europak errekurtsoa aurkeztu du RTVEk maiatzaren 26ko Europako hauteskundeetarako daukan estaldura informatiborako planaren aurka. Batzordeak errekurtsoa baiestea erabaki du, koalizio horrek, beste izen eta osaera batekin izan arren, 2 eurodiputatu lortu zituela kontuan hartu baitu, eta beraz, telebista horrek egingo duen seiren arteko debatera gonbidatu behar du (HBZren erabakia, 2019-05-09koa).
    • Compromís per Europak errekurtsoa aurkeztu du RTVEk maiatzaren 26ko Europako hauteskundeetarako daukan estaldura-planaren aurka. HBZk errekurtsoa zati batean baiestea erabaki du, kontuan hartu duelako koalizio horrek lortutako ehunekoen batezbestekoa %2ko atalasearen gainetik dagoela eta hori da RTVEk elkarrizketatu beharreko taldeen artean sartzeko ezartzen duen muga (HBZren erabakia, 2019-05-09koa).
    • Más Madrid taldeak errekurtsoa jarri du Madrilgo PHBk maiatzaren 6an Madrilgo RTVren estaldura informatiborako planari buruz hartutako erabakiaren aurka. HBZk errekurtsoa zati batean baiestea erabaki du; izan ere, 2015eko maiatzeko hauteskundeetara Ahora Madrid alderdia aurkeztu zen eta ordezkaritza eta boto portzentaje esanguratsuak lortu zituen, eta 2019ko hauteskundeetan Más Madrid zerrendako lehen 10 hautagaiak Ahora Madrid zerrendan ere aurkeztu ziren. Horregatik kontuan hartu behar dira HAOLOren 66. artikuluan ezarritako printzipioak eta alderdi horri estaldura informatibo handiagoa eman behar zaio, estaldura planean aurreikusten dena baino handiagoa (HBZren erabakia, 2019-05-09koa).
    • Bizkaiko Lurralde Historikoko Hauteskunde Batzordearen komunikazioa, maiatzaren 26ko hauteskundeetarako EiTBren hauteskunde-kanpainaren informazio-estaldurari buruz. (BAO 85 zk., 2019-05-07).
    • Martxoaren 24ko 4/2011 Instrukzioa, hedabide horiek hauteskunde-garaian pluraltasun, berdintasun, proportzionaltasun eta neutraltasun informatiboa errespetatzeko bermeei buruzkoa (BOE, 2011/03/28koa).
    • Apirilaren 15eko 1/2015 Instrukzioa, hedabide publikoetako informazio-estaldura planetan esanguratsutzat joko diren talde politikoei buruzkoa (BOE 95 zk., apirilaren 21ekoa).
  • Hauteskunde-mahaietako kideak:
    • Europako hauteskundeak, Euskadiko Udal eta Batzar Nagusietarako  hauteskundeekin eta Estatuko hauteskunde autonomikoekin batera egingo direnez, 2019ko maiatzaren 26ko hauteskundeetarako hauteskunde-mahaietako dokumentazioa prestatzeari buruzko Erabakia (HBZren Erabakia, 2018-10-03koa).
    • Apirilaren 28ko 6/2011 Instrukzioaren testu kontsolidatua, hauteskunde-mahaiko karguak hartzeko eragozpen zein desenkusa justifikatuei  buruzkoa (BOE 68 zk. eranskina, 2018/03/19koa).
  • Hautesleek hauteskunde-propaganda posta bidez jasotzeari aurka egitea: aurkaratze horretaz baliatzeko izapidearekin lotuta (HBZren erabakiaren 2. atala, 2019-01-23koa).
  • Boto-paperak eta bozketako gutun-azalak:
    • Hautagai-zerrenda baten aldeko boto-paper batzuetan hautaezintzat hartutako hautagai bat agertzen denez eta beste batzuetan hautagai hori agertzen ez denez, boto-paper horien balioari buruzko kontsulta egin da. Batzordeak boto-paper horiek guztiek balio dutela erabaki du (HBZren erabakia, 2019-05-26koa).
    • Udal hauteskundeetarako oker egindako boto-paperen balioa, Eskualdeko hauteskunde-batzordeek homologatutako tamainarekin bat etorri ez arren, legez aurreikusitako neurriak betetzen zituztelako (HBZren erabakia, 2019/05/21ekoa).
    • 2019an aldi berean egingo diren Europako Parlamenturako hauteskundeetarako boto-paperen (urdin argia) eta gutun-azalen eta Udal hauteskundeetarako boto-paperen (zuria) eta gutun-azalen kolorea dela eta, ikusi BOE 132 zk., 2018/05/31koa.
  • Desgaitasunen bat daukaten pertsonak:
    • Herritar batek HBZren 5/2019 Instrukzioaren bigarren atalari buruzko kexa bat aurkeztu du. Batzorde horrek kexa ezetsi du, adimen-desgaitasuna daukan hautesleak boto emateko borondate kontzientea eta librea ez badauka, mahaikide guztiek, ahaldunek edo artekariek hori aktan jasota utzi ahal dutela argitu duelako (HBZren erabakia, 2019-05-26koa).
    • Valentziako PHBk galdetu du desgaitasunen bat daukan hautesleak boto-papera aukeratzeko eta hauteskunde-mahaiko presidenteari emateko benetan bere konfiantzako pertsona baten laguntza jaso nahi duen egiaztatzeko irizpideei buruz (HBZren erabakia, 2019-03-27koa).
    • 7/2019 Instrukzioa, martxoaren 18koa, desgaitasunen bat daukaten guztien sufragio-eskubidea bermatzeko HAOLOren 3. artikuluan egindako aldaketa aplikatzeari buruzkoa (BOE 69 zk., 2019-03-21ekoa)
    • Desgaitasunen bat daukaten pertsona guztiei bozkatzeko eskubidea bermatzeko neurriak (HBZren erabakiaren 1. atala, 2019-01-23koa)
  • Hauteskunde-kanpainaurrea: Martxoaren 24ko 3/2011 Instrukzioa, kanpainaurrean hauteskunde-propagandarako ekitaldiak debekatzeari buruzkoa (BOE, 2011/03/28koa).
  • Preso prebentiboak eta hauteskunde-kanpainan parte hartzeko eskubidea:
    • Junts hauteskunde-koalizioak eskatu du preso prebentiboa den hautagai batek espetxetik bertatik prentsaurreko batean eta kanpainako hainbat ekitalditan bide telematikoz parte hartzeko aukera izateko. HBZk erabaki du sei hauteskunde-ekitalditan parte hartzeko baimena ematea, gehienez ere 30 minutuz ekitaldi bakoitzean eta bideokonferentziaren bidez, eta gainerakoetan parte hartzea ez du baimendu espetxeko ordutegiarekin bateragarriak ez direlako (HBZren erabakia, 2019-05-16koa).
    • ERCk eskatu du bere hautagai presoek 2019ko maiatzaren 10, 12, 19 eta 24rako programatuta dauden ekitaldi eta elkarrizketetan espetxetik bertatik parte hartzeko aukera izateko. HBZk horretarako baimena eman du, baina ordutegiaren aldetik murriztapen hau jarrita: bideokonferentzia bidezko elkarrizketak gehienez ere 30 minutukoak, salbu eta maiatzaren 19koa eta 24koa, horietan data eta iraupena zehaztu behar dira eta. (HBZren erabakia, 2019-05-09koa).
  • Inkestak argitaratzeko debekua:
    • PPk PRCren, hainbat prentsa-agentziaren eta Diario Montañésen aurkako salaketa aurkeztu du apirilaren 23an inkesta bat argitaratzeagatik, HAOLOren 69. artikuluak ezartzen duena kontuan hartu gabe. Batzordeak salaketa Kantabriako PHBri helaraztea erabaki du (HBZren erabakia, 2019-04-28koa).
  • Hauteskunde-propaganda:
  • Behin betiko emaitzak:
    • Estatuko Aldizkari Ofizialean Arabako 2019ko maiatzaren 26ko Udal hauteskundeetako behin betiko emaitzak argitaratzen dira (BOE 160 zk., 2019-07-05ekoa).
    • Bizkaiko Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean Batzar Nagusietarako 2019ko maiatzaren 26ko hauteskundeetako behin betiko emaitzak argitaratzen dira, barrutika. BAO 123 zk., 2019-06-28koa.
    • Europako Parlamenturako Diputatuak hautatzeko 2019ko maiatzaren 26an egindako hauteskundeen emaitzak argitaratzea, aldarrikatutako hautagai-zerrenda bakoitzak lortu dituen jarlekuen eta botoen kopurua adierazita. BOE 142 zk., 2019-06-14.
    • Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean Batzar Nagusietarako 2019ko maiatzaren 26ko hauteskundeetako behin betiko emaitzak argitaratzen dira, barrutika. ALHAO 66 zk., 2019-06-07koa.
  • Maillingerako dirulaguntzak, maiatzaren 26an aldi berean egingo diren hauteskundeetarako: 2/2019 Instrukzioa, otsailaren 18koa, Hauteskunde Batzorde Zentralarena. Bigarren Instrukzioa ikusi (BOE; 46 zk., otsailaren 22koa).
  • Errolda-txartelak: 2019ko apirilaren 28ko hauteskunde orokorretarako eta maiatzaren 26ko hauteskundeetarako errolda-txartelak batera bidaltzea erabaki da (HBZren erabakia, 2019-02-18koa).
  • Bozketa:
    • PSOEk Extremadurako Hauteskunde Batzordearen maiatzaren 30eko erabakiaren aurkako errekurtsoa aurkeztu du; izan ere, erabaki horren bidez alderdi horri hauteskunde-delitu bat egozten zaio, hauteskunde-egunean botoa eskatzeagatik. HBZk errekurtsoa ezestea eta batzorde horren erabakia berrestea erabaki du, ulertzen duelako asmoa hauteskunde-egunean PSOEri boto emateko konbentzitzea zela, hautesleen botoak bereganatzea lortzeko, eta hori HAOLOren 53 artikuluak debekatzen du (HBZren erabakia, 2019-06-10ekoa).
    • Bilboko PHBk galdetu du bozketa-kabinako kutxatilategien kopurua (36) aldatu ahal den, baldin eta aldarrikatutako hautagai-zerrendak kutxatilategiak baino gehiago badira. HBZk erabaki du, kabinen modeloa aldatu ezin denez, boto-paperak  hauteskunde-kabinaren ondoan horretarako ezarritako mahai batean utzi behar direla (HBZren erabakia, 2019-05-19koa).
    • Europako parlamenturako hauteskundeak: Kataluniako lurralde-eremutik kanpoko boto-papera erabiliz Kataluniako lurralde-eremuan emandako botoen balioa eta alderantziz (HBZren erabakia, 2019-05-21ekoa).
    • Erroldan dauden hautesle guztiek boto eman dutelako hauteskunde-kolegioa lehenago ixten bada, Mahaietako boto-kontaketa egiteko baimena (HBZren erabakia, 2019-05-21ekoa).
    • 2019ko maiatzaren 26ko hiru hauteskundeetako behin-behineko emaitzak zabaltzeko debekua, 21:00ak arte, Kanarietako kolegioak ordu horretan itxiko baitira (HBZren erabakia, 2019-05-21ekoa).
  • Boto baliogabeak: Martxoaren 15eko 1/2012 Instrukzioa, boto-paperetako aldaketei buruzkoa (BOE, 2012/03/19koa).
  • Espainian bizi direnen posta bidezko botoa:
  • Espainian bizi direnek posta bidez nola bozkatu ahal duten, baldin eta pertsona horiek, gaixorik daudelako edo desgaitasunen bat dutelako, eskabidea pertsonalki aurkeztu ezin badute.
    • Notariotzaren Kontseilu Nagusiak galdetu du nola jardun behar den HAOLOren 3 artikuluaren arabera jarduteko gaitasunik ez daukaten pertsonei edo desgaitasun psikikoren bat daukatenei hauteskunde-ahalak emateko orduan. Batzordeak erabaki du gaitasunaren inguruko notarioaren iritziaren bidez hauteslearen bozkatzeko nahia egiaztatu behar dela eta botoa eskatzen lagunduko dion eta hauteskunde-dokumentazioa jasoko duen pertsona bat izendatu (HBZren erabakia, 2019-04-16koa).
    • 1993ko apirilaren 26ko instrukzioak, gaixoen eta aurrez aurre bozkatzeko desgaitasuna dutenen posta bidezko botoari buruzkoa (BOE, 1993/04/28koa) eta posta bidezko boto horren inguruabarrei buruz PHBek egiten duten egiaztapenari buruzkoa (BOE, 1993/04/28koa).

Nabarmenduak

Twitter

Azken aldaketako data: