Biztanle aktiboen eta aktibo egon daitezkeen biztanleen lan-esperientziaren maila honela sailkatu da:
Teknologia modernoarekin hiru urte edo urte gehiagoko esperientzia dutenak: lan egiten ez duten eta teknologia modernoaren erabilera barne hartzen zuen enplegu batean hiru urte edo urte gehiagoko lan-esperientzia duten biztanleak.
Beste teknologia batekin 10 edo urte gehiagoko esperientzia dutenak: lan egiten ez duten eta teknologia konbentzionalaren erabilera barne hartzen zuen enplegu batean 10 edo urte gehiagoko lan-esperientzia duten biztanleak.
Azken bost urteetan esperientzia izan duten beste batzuk: lan egiten ez duten eta azken bost urteetan lan-esperientzia izan duten beste batzuk.
Azken bost urte baino lehenagoko esperientzia duten beste batzuk: lan egiten ez duten eta azken bost urte baino lehenagoko esperientzia duten beste batzuk.
Esperientziarik gabeko langabeak
Lan egiten ez duten eta inolako lan-esperientziarik ez duten biztanleak.