Enplegu modernotzat hartzen da honako kategoria hauetako batean sartzen dena, eta lotuta dago zereginak egiteko erabili den teknologiarekin:
Produkzio automatizatu modernoa. Zereginak egiteko, honako hauek erabiltzen dira: zenbakizko kontroleko makinak, robotak mekanizatzeko zentroak edo automatizazio-maila handiko manipulazio-sistemak, automata programagarriak edo teknologikoki modernoak diren beste ekipo batzuk.
Administraziorako informatizatua. Zereginak egiteko, honako hauek erabiltzen dira: ordenagailuz lagundutako diseinu-programak, bulegoko tresna informatikoak (testu-prozesadorea, datu-baseak eta abar), kontabilitate, finantza eta produkzio kudeaketako pakete integratuak, edo beste aplikazio informatiko batzuk.
Beste teknologia moderno batzuk. Zereginak egiteko, modernotzat har daitezkeen beste ekipo, tresna, teknika edo baliabide batzuk erabiltzen dira lan horietan.