Enplegu konbentzionaltzat hartzen da honako kategoria hauetako batean sartzen dena, eta lotuta dago zereginak egiteko erabili den teknologiarekin:
Produkzio-ekipo konbentzionala. Zereginak egiteko, honako hauek erabiltzen dira: makina-erreminta konbentzionalak, teknologikoki tradizionalak diren prozesuak edo kateak, eskuzko erremintak, edo beste edozein produkzio-ekipo tradizional.
Administraziorako konbentzionala. Zereginak egiteko, honako hauek erabiltzen dira: erreminta administratibo tradizionalak, idazmakinak, eskuzko artxiboak, eskuzko diseinu eta marrazketa tresnak eta abar.
Beste teknologia konbentzional batzuk. Zereginak egiteko, tradizionaltzat har daitezkeen beste ekipo, tresna, teknika edo baliabide batzuk erabiltzen dira lan horietan.