Hezkuntza Saila

Unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako atzerriko titulu eta ikasketak homologatu eta baliozkotzea

Bideo tutoriala:

  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH)
    • Nahitaez aurkeztu beharreko agiriak
    • Batez besteko notaren kalkulua

      Batez besteko notaren kalkulua Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Unibertsitateko Estatu Idazkaritzaren 2018ko martxoaren 23ko Ebazpenak xedatutakoaren arabera arautuko da. Ebazpen horretan hainbat jarraibide ezartzen dira amaierako nota kalkulatzeko, eta kalkulu hori Batxilergoko 1. maila baliozkotzeko kredentzialetan eta atzerriko tituluak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Graduatu tituluarekin edo Espainiako Batxilergoarekin homologatzeko kredentzialetan agertu behar da (BOE, 2018-04-02)

      Ebazpen horrek 2010eko apirilaren 29ko Ebazpena baliogabetzen du.

  • Batxilergoa
    • Nahitaez aurkeztu beharreko agiria

  • Lanbide Heziketa, Arte Plastikoak eta Diseinua, Goi-mailako Arte Irakaskuntzak, Musika, Dantza eta Kirol Irakaskuntzak

Beharrezkoa da, dagoeneko egin ez baduzu, alta ematea aplikazio honetan -gorde gakoak, beharrezkoak izango baitira geroagoko izapideetarako-.

Erregistruatuta bazeunden, hasi zure gakoak sartzen.

Maiz egiten diren galderak

Aplikaziorako sarbidea

  • Espedientea izapidetzen den bitartean, ikastetxeetan edo azterketa ofizialetan baldintzapeko inskripzioa egiteko bolantea (Bakarrik egingo dira ikasketa arautuak ematen dituzten ikastetxeetan matrikulatzeko edo azterketa ofizialetan parte hartzeko) Ikastetxeetan edo azterketa ofizialetan izena emateko behar den txartela online homologatzeko/baliozkotzeko eskabidea egin eta ordaindu ondoren inprimatu ahal izango da. Agiri hori baliozkoa izango da ikastetxeetan edo azterketa ofizialetan izena emateko, baldintzapeko inskripzioaren bolantean agertzen den egunetik hasita sei hilabeteko epean.
  • Atzerriko ikasketak laneko ondorioetarako aitortzeko eskaera. DBHko 2. eta 3. mailak
  • Batez besteko notaren ziurtagiria
  • Aldeko proposamena eskatu
  • Tasak bueltatzeko eskabide orria (leiho berri batean irekitzen da)
    Bakarrik onartuko dira tasak bueltatzeko eskaerak, baldin eta tasak ordaindu eta hurrengo hamar egunetan egiten den eskaera

Kredentzial bat lortuz gero, sms edo e-mail bat jasoko duzu prest daukazula dokumentu ofiziala esanez

 * Inprimatzeko:

  1. Ikasgunea.euskadi.eus aplikazioan sartu. Erregistratzeko, NANa edo NIE erabili ahal izanez gero. Haietariko bat eduki ezean, sartu DIE izeneko kodea, aipatutako oharrarekin jaso izan duzuna
  2. Behin sartuta, Espediente Akademiko eta Ziurtagiriak atalean, dokumentua topa dezakezu 

  • 2019-2020 ikasturterako Argibideak (leiho berri batean irekitzen da), Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetatik atzerriko hezkuntza-sistemaren bateko ikasketak, gaztelania eta espainiako kultura ikasketak eta, hala badagokio, euskara eta euskal literatura ikasketak ematen dituzten ikastetxeetako ikasketak baliozkotzeko eta homologatzeko prozedurari buruzkoak.