Ikastetxearen irakasgai propioak Batxilergoan
- Ikastetxeek irakasgai propioen eskaintza taxatu ahalko dute, antolakuntzaren eta langilearen aldetik dituzten aukeren arabera.
- Irakasgai hauek ez dira kontuan hartuko sustapenerako, titulaziorako edo espedientearen batez besteko nota kalkulatzeko.
- Irakasgai propioak eman ahal izateko, ikastetxeek baimena eskatu behar diote Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzari.
Ikastetxeek EZ dute baimena eskatu behar hurrengo ikasgaiak eskaini eta emateko:
Laborategi-teknikak; Euskal Herriko Historia; Argazkigintza; Pintura; Musika-informatika; Aljebra eta kalkulua; Elektronika; Gizarte-antropologia; Ahozko komunikazioa atzerriko hizkuntzan; Zuzenbidea; Euskal literatura eta espainiar literatura XX. mendean; Ordenagailuz lagundutako marrazketa eta diseinua (2. mailan); Jarduera fisikoa, aisia eta osasuna (2. mailan); Giza fisiologia eta anatomia (2. mailan); Mekanika (2. mailan). Ikasgai horien curriculumak argitaratuta daude 2010eko uztailaren 26ko Aginduan (EHAA, 2010-09-10). Ikastetxeek euren proposamen curricularra egokitu beharko dute oraingo Batxilergoaren curriculum. berriak dituen ezaugarriei
-
Eskabide-orria
- Jarraibideak
- Eskabide-orria
- Eskatzeko epea: 2021eko apirilaren 22a baino lehen.