Hezkuntza Saila

Atzerriko ikasketen baliokidetza. Prozedurari buruzko maiz egiten diren galderak

Nola egin behar duzun eskaera eta bere jarraipena:

  1. Erregistratuta baldin bazaude, sartu zure pasahitzak; bestela, Erregistratu aplikazioan “Pasahitzaren alta/Aldaketa” ikonoan klik eginez ( behealdeko ezkarraldean dagoen ikonoa). Pasahitz horiek gogoratu beharko dituzu.
  2. Bete itzazu aplikazioan eskatzen diren datuak.
  3. Ordaindu online, eta inprimatu ordainagiria.
  4. Datuak beteta dituen eskabidea inprimatu eta sinatu ezazu.
  5. Entregatu Zuzenean (leiho berri batean irekitzen da) zerbitzuan aplikaziotik lortutako paperezko agiriak: eskaera-orria (inprimatuta eta sinatuta) eta ordainagiria. Gainerako agiriak ere, nola ez, aurkeztu beharko dituzu.

Gomendatzen dizugu, ahal dela, Mozilla Firefox nabigatzailea erabiltzea.

Onlineko formularioa homologazioaren eskatzaileak bete behar du beti, eta bere izenarekin eta datu pertsonalekin identifikatu behar du bere burua. Beraz, interesatuaren identifikazio-datuak erabili behar dira nahitaez.

Egin klik “Pasahitzaren alta/Aldaketa” botoian (behealdean, ezkerrean) eta jarraitu urratsak pasahitz berri bat jasotzeko SMS bidez edo e-mailez.

Helbide elektronikoa edo mugikorraren zenbakia aldatu baduzu berdin dio. Zure erabiltzailea beti da zure identifikazio-dokumentua (NAN/AIZ, AIT/Bizileku-baimena). Berriro alta eman beharko duzu, lehengo dokumentu eta identifikazio-zenbaki berarekin, erabiltzaile berria bazina bezala, "Alta/Pasahitza aldatzea" botoian klik eginda. Zein mugikor-zenbakitara edo helbide elektronikotara bidaltzea nahi duzun galdetuko dizu, eta han jasoko duzu.

  • Bizkaian edo Gipuzkoan bizi bazara, dagokizun Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzara joan beharko duzu zure nortasun-agiriarekin, eta bertan eskatu beharko duzu aplikazioan sartzeko modua.
    • Hezkuntzako Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza Gran Vía, 85. 48011 Bilbao. Tel. 94 403 10 69
    • Hezkuntzako Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza Andia, 13. 20004 Donostia-San Sebastián. Tel. 943 022 850
  • Araban bizi bazara, Zuzenean zerbitzuko bulegora joan beharko duzu. Bertan, identifikazio-agiriaren fotokopia konpultsatua entregatuko duzu, eta aplikazioan sartzeko aukera ematea eskatuko duzu.
    • Zuzenean (bulegoa): Ramiro de Maeztu, 10. 01008 Vitoria- Gasteiz

Zuzenean zerbitzuarekin harremanetan jarri behar duzu (012 telefonoan).

"Gorde" botoia sakatzen duzunean, makinak barne-egiaztapen batzuk egiten ditu. Gordetzen ez badu, zerbait gaizki dagoen seinale. Horregatik, pantailaren goialdean letra gorriz agertzen den mezua irakurri behar duzu jakiteko zein den arazoa.

Nahitaezko eremuren bat bete gabe utzi baduzu, haren ondoan zirkulu gorri bat agertuko zaizu, eta ez da desagertuko bete arte.

Edozein aldaketa egin dezakezu eskaera bukatutzat eman aurretik. Bukatu ondoren zerbait aldatu nahi izanez gero, jarri harremanetan

  • Bizkaian edo Gipuzkoan bizi bazara, Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzarekin
    • Hezkuntzako Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza: Gran Vía, 85. 48011 Bilbao. Tel. 94 403 10 69
    • Hezkuntzako Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza: Andia, 13. 20004 Donostia-San Sebastián. Tel. 943 022 850
  • Araban bizi bazara, eta bukatu ondoren zerbait aldatu nahi baduzu, jo ezazu Zuzeneanen bulegora, eta bertan entregatu esakera idatziz.
    • Zuzenenan (bulegoa): Ramiro de Maeztu, 10. 01008 Vitoria-Gasteiz

Eskaera orria bete ondoren, eskatzen duzun homologazioaren araberako tasa bat ordaindu beharko duzu (DBH izan ezik, zeina doan baita). Ordainketa-gutuna aplikazioan ikusiko duzu eta online ordaintzeko aukera izango duzu. Ordainagiria inprima ezazu beste dokumentazioarekin batera entregatzeko. Beste era batez ere ordain dezakezu: ordainketa-gutuna inprimatu, bankuan ordaindu eta ordainagiria gorde, harekin batera aurkezteko.

Eskabidea bete, ordainketa egin eta agiri horiek inprimatu ondoren amaituko dira aplikazioan egin beharrekoak.

Oinarrizko agiri guztiak 10 eguneko epean, jakinarazi zaizunetik kontatzen hasita, aurkeztu ez badituzu, ez zaio alta emango zure espedienteari eta eskaerari baja emango zaio (nortasun-agiria, errolda agiria, ordainagiria eta eskaera orria).

Falta direnak dokumentu akademikoak izatekotan eskatuko zaizkizu eta hiru hilabete izango dituzu emateko.

Errekerimenduei kasu egiten ez badiezu, Administrazioak legea aplikatuko du: atzera egin duzula edo zure espedientea iraungi egin dela ulertuko da.

Besterik esan ez baduzu, Administrazioa telematikoki jarriko da harremanetan zurekin.

Izapidetzea hasieratik egin beharko duzula berriro, kudeaketa-tasaren ordainketa barne.

Bai, aplikazioaren bidez, "Espedienteen egoeraren kontsulta" atalean.