Osasun Saila

2018-2019 Gripearen inguruko zainketa

Gripea arnasketa gaixotasuna da, goiko edo beheko arnas aparatuari erasotzen dion birus batek eragina. Sintoma ohikoenak hauek dira: sukarra, muskuluetako edota buruko mina eta ahulezia orokorra. Gaixotasun hau urtero agertzen da, batez ere neguan eta udaberrian. Gripeeak gehien erasaten dien pertsonak haurrak eta zaharrak dira, eta horiek dute konplikazioak jasateko arrisku larriena.

  

20 ASTEA (2019/05/13-2019/05/19) - 2018-19 denboraldiaren laburpena
Intentsitate-maila baxua izan du denboraldiak, 2019ko 3. astean bakarrik iritsi zen intentsitate altu inguruko balioetara.
Uhin epidemikoak atalase epidemikotik gorako balioak erregistratu zituen 10 astetan.
Lagin positibo denetan A motako birusa aurkitu da
Denboraldian zehar, ospitaleratutako 1.662 gripe kasu egiaztatu jakinarazi dira, horietatik 435ek larritasun irizpideak bete dituzte eta 79 hil dira. Hildakoen % 73,4 74 urtetik gorakoak ziren eta % 45,6k ez zeukaten jarrita txertoa, nahiz eta gripearen aurkako txertoari dagokionez arrisku-talderen batean egon.
Gripearen birusen bost agerraldi izan dira egoitza geriatrikoetan.
Oro har, gripearen sindromeagatiko asistentzia-eskaeraren tasa gordinak aurreko 2017-18 denboraldian ikusitakoen antzekoak izan dira, 3. astean erregistratutakoak izan ezik. Nolanahi ere, 2018-2019 denboraldi honetan, aste batzuk lehenago jaitsi egin da asistentzia-eskaera.

 

Tasak eta intzidentzia
Kasu-kopurua 1
Intzidentzia-tasa, estandarizatua (100.000 biztanleko) 2,3
Zaintza birologikoa
Bidalitako laginak 0
Egiaztapen mikrobiologikoa %0,0
Virus A 0 (%0,0)
Virus B 0(%0,0)

20/2019 astean, 2018-19 denboraldiko gripearen zaintzako azken astean, 2,3 kasu erregistratu dira 100.000 biztanleko.

Jarduera-maila baxuak izan dira 2018-2019 denboraldiaren ezaugarri, 2 eta 4 asteetan izan ezik, aste horietan ertainak izan baitziren jarduera-mailak; 3/2019 astean, berriz, intzidentzia tasak intentsitate maila altua gainditu zuen. 2018-2019 denboraldi honetako uhin epidemikoaren hasiera aurreko 2017-2018 denboraldiko aste berean izan da (50/2018 astea), lau aste laburtu bada ere.

2018-19 denboraldian, 1.504 gripe kasu erregistratu dira Sare Jagolean, eta 2.754 kasu adierazten ditu 100.000 biztanleko. Denboraldi honetako atalase epidemiko edo basala 55,73 kasukoa zen 100.000 biztanleko, eta 50/2018 astean gainditu zen (122,3 kasu 100.000 biztanleko). Uhin epidemikoa atalasearen gainetik egon zen 10 astetan, baina 08/2019 astean epidemia aurreko balioetara itzuli zen berriz ere (38,1 kasu 100.000 biztanleko). Gripe jarduera handieneko astea 3/2018 astea izan zen (532,5 kasu 100.000 biztanleko) (1. grafikoa).

1. Grafikoa .- Gripea. Asteroko eboluzioa [2018-2019, EAE]

Denboraldi honetan A motako A(H3N2), AH3 eta A(H1N1)pdm09 birusak isolatu dira.

Denboraldiko lehen bi isolamenduak, A motako birusak, 47/2018 astean izan ziren, lagin zentineletan.

Sare Jagoleko 563 lagin bidali ziren Donostiako Unibertsitate Ospitaleko mikrobiologia laborategira, eta % 52,2 egiaztatu ziren mikrobiologikoki (294).

 

2-3. Grafikoa .- Gripea. Asteroko eboluzioa [2018-2019, EAE]

A motako birusaren zirkulazioa izan da nagusi, argi eta garbi, lagin positiboen %100ekin. Genotipatu diren birusen artean, % 65 A/England/538/2018(H3N2).

Ospitaleratutako gripe kasu baieztatuen zaintza

Denboraldiaren hasieratik baieztatuko 1.662 gripe kasu ospitaleratu izan dira, jagoletzapeko EAEko zortzi ospitaleetan. 435 kasuk larritasun irizpideak bete dituzte (% 51,5 emakumeak). Kasu larrien % 100etan (435) A motako birusak identifikatu dira. Horien artean % 65,1 (283) azpimotarik gabeko birusak izan dira, % 17,5 (76) AH3 birusak, %11,0 (48) A(H1N1)pdm09 birusak eta % 6,4 (28) A(H3N2) birusak.

Kasu larrien batez besteko adina 66 urtekoa izan da (0-99 urteko heina) eta mediana 72 urtekoa. 1. taulan, adin-taldearen araberako kasu-kopurua ageri da.

1 Taula.- Gripe egiaztatuagatik ospitaleratutako kasuak, adin-taldearen arabera. [2018-2019, EAE]

1. Taula.- Gripearen sindromeagatiko kontsultak ESIka (100.000 biztanleko tasak)[2018-2019 EAE]

2 Taula.- Gripe egiaztatuagatik ospitaleratutako kasuak, birusaren azpimotaren arabera. [2018-2019, EAE]

1. Taula.- Gripearen sindromeagatiko kontsultak ESIka (100.000 biztanleko tasak)[2018-2019 EAE]

taulan arrisku-faktoreen banaketa eta erregistratutako kasu larrien konplikazioak ageri dira.

3 Taula.- Gripe egiaztatuagatik ospitaleratutako kasu larriak. Arrisku faktoreak eta konplikazioak (%).

[2018-2019, EAE]

1. Taula.- Gripearen sindromeagatiko kontsultak ESIka (100.000 biztanleko tasak)[2018-2019 EAE]

Kasuen %81,1ek gripeagatik konplikazioak edukitzeko arrisku-faktoreak zituzten edo 64 urtetik gorako adin-taldekoak ziren. Arrisku-talderen batean egoteagatik gripearen aurkako txertoa jartzeko gomendioa zuten 350 kasuen %47,4k ez zuten jarrita denboraldi honetako gripearen kontrako txertoa.

Kasu bat haurdun eta txertatuta zegoen emakume bat izan da.

Laurogei kasu (% 18,4) ZIUn sartu behar izan dituzte; horietatik % 72,5ek konplikazioak edukitzeko arrisku-faktoreak zituzten edo 64 urtetik gorakoak ziren.

Zaintza denboraldian, 79 kasu hil dira (% 54,4 gizonak). Hildako denek arrisku-faktoreak zituzten edo 64 urtetik gorakoak ziren (batez besteko adina, 79 urte; 0-98 urteko heina), eta % 73,4 74 urtetik gorakoak. Guztiak txertoa jartzeko hautagai ziren, baina % 54,4k bakarrik zuten jarrita txertoa.    

Grafikoa 4

Gripe-sindromeari lotutako kontsultak lehen mailako arretan

Osakidetzako Lehen Arretako sarean, gripearen sindromeagatiko 39.215 kontsulta izan dira 2018-19 denboraldian; 1.802,3 kasuko tasa metatua da hori 100.000 biztanleko.

Eskaerarik handiena 3/2019 astean izan zen, 8.641 kontsultekin (397,1 kasuko tasa 100.000 biztanleko). Kontsulten % 96,9 14 asteren barruan izan ziren (48/2018 astetik 9/2019 astera).

  1. grafikoan azken bi denboraldien arteko alderaketa ageri da.

5. Grafikoa .- Gripea. Asteroko eboluzioa [2018-2019, EAE]

Adin-talde guztietan, 3/2019 astean izan ziren gripearen sindromeagatiko kontsulta gehienak; azpimarratzekoak dira 0-4 adin-taldeko 1.170,4 kasuak 100.000 biztanleko (6. grafikoa).

Lurralde historikoen arabera, 100.000 biztanleko adierazitako tasa gordin handienak ondorengoak izan dira: 353,1 Araban; 444,8 Bizkaian eta 337,7 Gipuzkoan, 3/2018 astean denak ere (7. grafikoa).

6. eta 7. Grafikoa .- Gripea. Asteroko eboluzioa [2018-2019, EAE]

Ondorengo taulan, gripearen sindromeagatiko kontsulten tasa gordin handienak deskribatu dira, 100.000 biztanleko eta eskualde/ESI eta astearen arabera.

4. Taula.- Gripearen sindromeagatiko kontsultak ESIka (100.000 biztanleko tasak)[2018-2019 EAE]

 

Gripe agerraldiak

Gripe egiaztatuagatik 5 agerraldi ikertu dira geriatrikoetan. Lau azpimotarik gabeko A birusak eragindakoak eta bostgarrena azpimotarik gabeko A birusa eta A(N1H1)pdm09 eragindakoak. Ikerketa epidemiologikoa egiteaz aparte, aholku higieniko/sanitarioak eman dira guztietan.

ABSaren (arnas birus sintzitialaren) zaintza mikrobiologikoa

Denboraldiaren hasieratik, 1.652 ABS kasu jakinarazi dituzte mikrobiologia laborategiek (6. grafikoa).

Kasuen % 29,18 0-2 urte dituzte.

8. Grafikoa .- Gripea. Asteroko eboluzioa [2018-2019, EAE]

Espainiako Gripearen Zaintza Sistema (SVGE)

2018-19 denboraldiaren hasieratik, gripearen birusen 2.562 detekzio zentinela jakinarazi dira: % 99,7 A motakoak [% 55 A(H3N2) eta % 45a A(H1N1)pdm09], %0,1 B eta %0,2a C. Horrekin batera 5.939 detekzio ez-zentinela jakinarazi dira: % 99,7 A motakoa [% 55 A(H3N2) eta % 45 A(H1N1)pdm09] eta % 0,3a B.

Azterketa genetikoetan oinarrituta, Mikrobiologia Zentro Nazionalak gripearen 585 A(H3N2) birus, 3C.2a1b (A/Alsace/1746/2018) taldeko 256, 3C.2a3(A/Coted'Ivoire/544/2016) taldeko 6, 3C.2a2 (A/Switzerland/8060/2017) taldeko 3 eta 3C.3a(A/England/538/2018) taldeko 320 karakterizatu ditu, ez datoz bat 2018-2019 denboraldiko txertoen anduiarekin.

Berrehun eta hiru A(H1N1) birus ere karakterizatu dira, 6B.1 (A/Michigan/45/2015) taldekoak guztiak ere, txerto-anduiarekin bat zetozenak. B birusari dagokionez, birus bat karakterizatu da, Yamagata leinukoa, antigeno aldetik desberdina, denboraldi honetako txerto tribalentean (Victoria leinua) ezarritakoaren aldean.

43 AH1 birus eta 27 AH3 birusen neuraminidasaren inhibitzaile diren antibiralekiko suszeptibilitate azterketak ez du agerian utzi oseltamivir edo zanamivirri erresistenteak diren birusen identifikaziorik

Agerraldiak. Denboraldiaren hasieratik, 49/2018 eta 14/2019 artean, 33 gripe agerraldi jakinarazi dira zazpi autonomia erkidegotan. Horietatik 15 geriatrikoetan, 9 osasun erakunde batean, 4 egonaldi luzeko egoitzetan eta 5 eskola eremuan. Hogeita bederatzi kasutan A birusa identifikatu da (20 ANS, 5 A(H3N2) eta 4 A(H1N1)pdm09.

Gripe egiaztatuagatik ospitaleratutako kasu larrien zaintza. OGKBLen tasa metatua 22,3 kasutan mantendu da 100.000 biztanleko. Horietatik % 53 gizonak dira. Kasuen % 99,2tan gripearen A birusa identifikatu da; % 0,7an, B birusa eta % 0,1ean, C birusa. Azpimotadun A birusen % 52 A(H1N1)pdm09 dira, eta 31, % 48, A(H3N2). Kasu kopururik handiena 64 urtekoen taldean erregistratu da (% 61).

Informazioa eskuragarri zuten gaixoen %85ek gripeagatik konplikazioak edukitzeko arrisku-faktoreak zituzten.

Gaixoen %74k pneumonia garatu zuten eta %23 ZIUn sartu behar izan zituzten.

Gripe egiaztatuagatik ospitaleratutako kasu larrien heriotzei dagokionez, 2018-19 denboraldiaren hasieratik, hilgarritasuna %17,5ekoa izan da. %51 emakumeak ziren. Heriotzen %99 A birusarekin lotuta zeuden [%49 A(H1N1)pdm09 eta %51 A(H3N2)], eta %1 B birusarekin.

Nazioarteko egoera

2018-19 denboraldian, lagin positiboen portzentajea %10 izan zen 49/2018 astean, eta %50etik gora mantendu da 03/2019 astetik 07/2019 astera; portzentaje gorena 05/2019 astean lortu zen.

Europan, lagin zentinela positiboen %99 A motakoak izan dira, eta bi azpimotak egon dira; herrialde batzuetan A(H1N1)pdm09 birusa izan da nagusi, eta beste batzuetan, A(H3N2) birusa. Leinu batekin lotutako 64 B birusetatik %81 B/Yamagata izan dira.

Gripe egiaztatuagatik ZIUn onartutako eta jakinarazitako kasuen %99 A motakoak izan dira [%66 A(H1N1)pdm09 azpimotadunen artean], eta %1 B motakoak, 19/2019 astera arte. Kasuen %47 65 urtetik gorakoak ziren; %45 15-64 adin-taldekoak, eta %6, berriz, 5 urtetik beherakoak.

Munduko gripe-jarduerari buruzko informazio xeheagoa, ondorengo esteka hauetan: Flu News, FluNet, OPS.

Zaintza Epidemiologikoa. Osasun Publikoko Zuzendaritza eta Adikzioen Zuzendaritza.

Azken aldaketako data: