Ekonomia eta Ogasun Saila

"Non ikusten duzu Europa Euskadin?" Argazki lehiaketaren bederatzigarren ediziorako deialdia. 14-25 urte bitarteko gazteentzat

- Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzaren ekimenaren asmoa Europa gazteei hurbiltzea da, eta, horretarako, gazteek Europak ingurunearen garapenean egiten duen ekarpenaz duten ikuspegia argazki batean islatzea proposatzen da.

- Obrak urriaren 23tik azaroaren 23ra bitarte aurkeztu ahal izango dira.

Cartel 7 concurso fotografía

Gobernu Kontseiluak “Non ikusten duzu Europa Euskadin?” argazki-lehiaketaren bederatzigarren ediziorako deialdia egiten duen Ogasun eta Ekonomiako sailburuaren agindua onartu du gaur.

Lehiaketa Instagramen eta Facebook eta Twitter plataformen bitartez egingo da. Bertan, interesa duten gazteek beren argazkiak argitaratu eta Europaz duten ikuspegia partekatu ahal izango dute sormenaren bidez.

Horren bidez, besteak beste, Autonomia Erkidego honetako lurraldearen garapen ekonomikoa bultzatzen duten inbertsio-jarduerak, proiektuak eta ekimenak finantzatzen dituen EGEFen eskualde-garapenean parte hartzen dela ezagutarazi nahi zaie gazteei, Europarekin zerikusia duten alderdiekiko interesa piztu nahi da (hurbileko hizkuntza teknologikoa erabiliz), eta sare sozialen erabilera Europako hedabide berri gisa finkatu nahi da.

Argazkiek EGEFen finantzaketa edo Europako beste laguntza batzuk jaso dituzten Euskadiko ekimenak edo proiektuak agertu beharko dituzte.

Argazkiak www.instagram.com/federeuropaeuskadi webgunean aurkeztu beharko dira 2020ko urriaren 23tik azaroaren 23ra bitarte, biak barne.

Hiru sari emango dira: smartphone bat, smartwatch bat eta bluetooth entzungailu batzuk.

Informazio gehiago: www.instagram.com/federeuropaeuskadi