Ekonomia eta Ogasun Saila

"Non ikusten duzu Europa Euskadin?" Argazki lehiaketaren zortzigarren edizioaren deialdia 14 eta 25 urte bitarteko gazteentzat

- Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzaren ekimenaren bidez, Europa hurbildu nahi zaie gazteei eta, horretarako, argazki batean islatu nola ikusten duten Europak laguntzen duela beren ingurunearen garapenean.

- Lanak maiatzaren 27tik ekainaren 23ra aurkeztu ahalko dira.

Gazteentzako 7. argazki-lehiaketa irudia

Gobernu Kontseiluak, gaur, Ogasun eta Ekonomiako sailburuaren agindua onetsi du; horren bidez, “Non ikusten duzu Europa Euskadin?” argazki-lehiaketaren zazpigarren edizioaren deialdia egin da.

Lehiaketa Facebook bidez izango da, bai eta Twitter eta Instagram plataformen bidez ere; bertan, gazte interesdunek beren argazkiak argitaratu ahalko dituzte eta Europaren inguruan duten ikuspegia modu sortzaileagoan partekatu. 

Helburua da EAEko gazteei EGEF-en –autonomia-erkidego honen lurraldearen garapen ekonomikoari bultzada ematen dioten jarduera inbertitzaileak, proiektuak eta ekimenak finantzatzen dituen funtsa– eskualde-garapeneko partaidetzaren berri ematea, Europarekin lotura duten alderdien gaineko interesa piztea eta, horretarako, hurbileko hizkuntza teknologikoa erabiltzea, gizarte-sareak Europaren zabalkunde-baliabide berri gisa erabiltzea eta abar. 

Argazkiek Euskadiren barruan EGEFen edo Europako beste laguntza batzuen finantzaketa jaso duten ekimen edo proiektuak erakutsi beharko dituzte. 

Lanak www.facebook.com/feder.ejgv.euskadi.eus bidez aurkeztuko dira, 2019ko maiatzaren 27tik ekainaren 23ra, biak barne. 

Hiru sari emango dira: “Reflex” argazki-kamera, GO PRO HERO kamera digitala eta E-Booka

Informazio gehiago: www.facebook.com/federeuropaeuskadi