Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

97. zk., 2019ko maiatzaren 24a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OGASUN ETA EKONOMIA SAILA
2480

AGINDUA, 2019ko maiatzaren 17koa, Ogasun eta Ekonomiako sailburuarena, «Non ikusten duzu Europa Euskadin?» argazki-lehiaketaren VIII. edizioaren deialdia egiten duena.

Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzak «Non Ikusten duzu Europa Euskadin?» argazki-lehiaketaren VIII. edizioaren deialdia egin du. Europa euskal gazteriari hurbiltzea da ekimenaren asmoa, eta, horretarako, Europak haien ingurunearen garapenean nola lagundu duen argazki batean irudikatzera gonbidatzen ditu euskal gazteak.

Lehiaketa Facebook plataformaren bitartez egingo da. Han, parte hartu nahi duten gazteek beren argazkiak argitaratu ditzakete eta horrela Europari buruz daukaten ikuspegia gainerako gazteekin partekatu dezakete sormenaren bidez. Halaber, gainerako parte-hartzaileek sortutako argazkiak baloratzeko aukera ere izango dute.

Lehiaketaren aurreko edizioak oso arrakastatsuak izan dira, eta gure autonomia-erkidegoan komunikaziorako jardunbide egokia dela agerian geratu da, ekintzaren lau helburuak lortze aldera:

a) EAEk EGEF Funtsaren garapenean duen parte-hartzeari buruzko informazioa ematea Euskal Autonomia Erkidegoko gazteei. Gure autonomia-erkidegoaren garapen ekonomikoari bultzada ematen dioten inbertsio-jarduerak, proiektuak eta egindako ekimenak finantzatzen ditu funts horrek.

b) Europarekin loturiko alderdietan eta gaietan gazteen interesa piztea, hurbilekoa zaien hizkuntza teknologikoa erabiliz.

c) Gazteen artean sare sozialen erabilera finkatzea, hedabide diren aldetik Europaren berri eta Europako egituraren berri izan dezaten.

d) Mezu publikoen hedapenean erreferentzia bihurtzea, komunikazio-jardueretan elementu berritzaileak gehituz.

Edizio berri honekin, jarraipena ematen zaio sare sozialen bitartez Euskal Autonomia Erkidegoko gazteei EGEFen inplikazioa jakitera emateko lanari, funts horrek gure lurraldearen garapen ekonomikorako lagungarriak diren ekimenak eta proiektuak finantzatzen dituenez. Aurreko edizioen kasuan bezalaxe, edizio honen % 50 EGEFek finantzatuko du.

Horregatik, Ogasun eta Ekonomia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen ekainaren 13ko 168/2017 Dekretuak 3.1 artikuluan ematen didan eskumenari jarraikiz, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– «Non ikusten duzu Europa Euskadin?» argazki-lehiaketaren VIII. edizioaren deialdia egitea, agindu honen eranskinean onartu eta zehazten diren oinarrien arabera.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Ordezko araubide aplikagarria.

Agindu honetan aurreikusita ez dagoenerako, honako hauek aplikatuko dira: azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina, Dirulaguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra, Lege horren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 88/2006 Errege Dekretua, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legea.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– Errekurtsoak.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute interesdunek Ogasun eta Ekonomiako sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluetan ezarritakoaren arabera. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete zuzenean EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua aldizkari ofizial berean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.1.a) eta 46. artikuluetan ezarritakoa betez.

AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko maiatzaren 17a.

Ogasun eta Ekonomiako sailburua,

PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.

ERANSKINA, «NON IKUSTEN DUZU EUROPA EUSKADIN?» ARGAZKI-LEHIAKETAREN VIII. EDIZIOAREN DEIALDIA EGITEN DUEN OGASUN ETA EKONOMIAKO SAILBURUAREN AGINDUARENA
«NON IKUSTEN DUZU EUROPA EUSKADIN?» ARGAZKI-LEHIAKETAREN OINARRIAK.

Lehenengoa.– Xedea.

Ogasun eta Ekonomia Sailaren Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzak «Non ikusten duzu Europa Euskadin?» argazki-lehiaketaren VIII. edizioa antolatzen du, Eskualde Garapeneko Europako Funtsak –EGEFek– Euskal Autonomia Erkidegoan finantzaturiko ekimenak eta proiektuak erakusteko.

Aurrekoak bezalaxe, VIII. edizio honen % 50 EGEFek finantzatuko du.

Bigarrena.– Parte-hartzaileek bete beharreko eskakizunak.

1.– Argazkiak aurkezteko egunean, honako baldintza hauek betetzen dituztela egiaztatu beharko dute parte-hartzaileek:

a) Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrietako batean erroldaturik egotea.

b) 14-25 urte edukitzea; hots, jaiotza-data 1994ko urtarrilaren 1etik 2005eko abenduaren 31ra bitartekoa izatea.

c) Sexu-arrazoiengatik diskriminatzeagatik zigor administratibo edo penala betetzen edo debeku horrekin zigortuta ez egotea, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean ezarritakoaren arabera.

d) Zerga-betebeharrak eta gizarte-segurantzarekikoak eguneratuta izatea, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluaren e) letraren arabera.

e) Dirulaguntzak itzultzeagatiko betebeharren ordainketak eguneratuta izatea, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluaren g) letraren arabera.

2.– 18 urtetik beherako parte-hartzaileek, halaber, amaren, aitaren edo tutorearen aurretiko baimena izan beharko dute lehiaketan parte hartzeko.

3.– Parte-hartzaileek, Oinarri hauetako I. eranskinarekin («Parte hartzeko eskabidea») batera, II. eranskina («Bigarren oinarriko baldintzak betetzeko erantzukizunpeko adierazpena») ere bete beharko dute. Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzak egiaztatu egingo du 1. apartatuaren a), b) eta d) letretan finkatutako baldintzak betetzen direla, eta horretarako egiaztagiriak bildu ahalko ditu, salbu eta interesdunak nahi ez badu; interesdunak nahi ez badu, berak aurkeztu beharko ditu baldintza horiek betetzen dituelako egiaztagiriak.

1. apartatuko c) eta e) letretan jasotako betekizunak eta 2. apartatuan jasotako betebeharra –aurretiko baimena izatea– betetzeko, baliteke erantzukizunpeko adierazpena eskatzea, eta II. eranskineko dagokion laukia markatu beharko da horretarako.

4.– Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzak egiaztatu egingo du parte-hartzaileek oinarri honen lehenengo apartatuan adierazitako betebehar guztiak betetzen dituztela. Bestela, interesdunari eskatu egingo zaio hamar eguneko epean akatsa zuzentzeko edo aurkeztu ez dituen nahitaezko agiriak eramateko. Era berean, adieraziko zaio ezen, horrela egiten ez badu, eskabidean atzera egin duela ulertuko dela, Ekonomia eta Plangintzako zuzendariak horretarako ebazpena eman ondoren.

5.– Sariaren izaera kontuan izanik, parte-hartzaileak salbuetsita geratuko dira 38/2013 Legearen 13.2 artikuluan eskatutako gainerako baldintzak betetzen dituztela frogatzetik.

Hirugarrena.– Aurkeztu nahi diren argazkiek bete beharreko baldintzak.

1.– Euskal Autonomia Erkidegoan, EGEFek emandako finantzaketa jaso duten proiektuak edo ekimenak erakutsi beharko dituzte argazkiek. Ekimen eta proiektu horiek ezagutzeko, parte-hartzaileek aukera izango dute Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzak Eskualde Garapeneko Europako Funtsa (EGEF) deritzonari buruz ematen duen informazioa kontsultatzeko Euskadi.eus webgunearen bidez.

Argazkiarekin batera testu bat aurkeztu ahal izango da. Ekimen edota proiektu horren eta EGEFetik jasotako laguntzen arteko erlazioa deskribatuko da testu horretan.

2.– Argazkiak formatu digitalean egingo dira, eta honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Gailu digitalarekin egindakoak izatea.

b) JPG artxiboak izatea.

c) Artxiboaren pisua gehienez ere 5 megabytekoa (MB) izatea.

3.– Lehiaketan parte hartuko duten argazkiek originalak izan behar dute.

4.– Parte-hartzaileak egindako eta haren jabetzako argazkiak baino ez dira onartuko.

5.– Parte-hartzaile bakoitzak gehienez bost argazki aurkez ditzake.

6.– Baztertu egingo dira gustu txarreko argazkiak edo irudiko protagonistentzat iraingarriak izan daitezkeenak. Orobat, baztertu egingo dira edonolako indarkeria justifikatzen, horri garrantzia kentzen edo horretara bultzatzen duten edukiak.

7.– Baztertu egingo dira pertsonak, sexu batekoak edo bestekoak izateagatik, giza duintasun gutxiago edo gehiago dutela, edota sexu-objektu soil gisa ageri dituzten argazkiak.

Laugarrena.– Parte hartzeko eta argazkiak aurkezteko modua.

1.– Facebook-eko EGEF Euskadiren webgunean lehiaketak duen aplikazioaren bitartez argitaratutako argazkiek soilik hartuko dute parte lehiaketan: www.facebook.com/federeuropaeuskadi

2.– Lehiaketan parte hartu eta argazkiak erantsi ahal izateko, Facebook-eko helbide hartan sartu eta bertan eskuragarri dauden I. eta II. eranskinak bete ahalko dituzte parte-hartzaileek.

Twitter eta Instagram sareen kasuan, parte-hartzaileek modu publikoan izan beharko dute euren profila, eta argitalpen berrien bitartez parte hartu beharko dute, betiere lehiaketarako epeen barnean. Edozelan ere, Facebook-eko EGEF Euskadiren webgunean (www.facebook.com/federeuropaeuskadi) ostatatutako aplikazioaren bitartez emandako botoak baino ez dira izango baliozkoak eta beharrezkoak azken fasera pasatzeko.

3.– Era berean, parte hartzeko eskabideak modu presentzialean aurkeztu ahal izango dira, Zuzenean Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan: Bizkaia (Kale Nagusia 85, 48011 Bilbo), Gipuzkoa (Andia kalea 13, 20003 Donostia) eta Araba (Ramiro de Maeztu 10, behea, 01008 Vitoria-Gasteiz). Bulego horietan, gainera, laguntza eskatu ahal izango da argazkiak lehiaketaren web-orriaren bidez gehitzeko. Eskabideak aurkezteko, halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako edozein bitarteko eta organo baliatu ahal izango da. Horretarako, I. eta II. eranskinetan aurreikusitako formularioak baliatu beharko ditu interesdunak.

4.– Lehiaketan parte hartu ahal izateko, eskatzaile bakoitzak honako hau adierazi beharko du:

a) Oinarri hauek guztiak ezagutzen eta onartzen dituela,

b) Baimena ematen diola Eusko Jaurlaritzari lehiaketa honekin erlazionatutako jarduera publiko edo hedapen-jardueretan bere izen-abizenak erabiltzeko, sariaz aparteko bestelako eskubiderik, ordainketarik edo onurarik jasotzeko eskubiderik izan gabe, eta

c) Bere argazkiak ez badu saria lortzen baina balorazio onenak jaso dituzten hogeita hamarren artean badago, Eusko Jaurlaritzari baimena ematen diola bere argazkia erakusteko, formatu fisikoan edo digitalean, sariak banatzeko ekitaldian, erakusketa-areto batean; halere, horrek ez dio inolaz ere ordainketak edo mozkinak jasotzeko eskubiderik emango.

d) Bere argazkiak saria lortzen badu, hura ustiatzeko eskubidea ematen diola Eusko Jaurlaritzari 3 urteko eperako, modu ez-esklusiboan. Ustiapen-eskubide horiek saritutako lanak erreproduzitzeko, banatzeko, haien komunikazio publikoa egiteko, eraldatzeko eta egokitzeko baliatuko dira, lan horiek lehiaketa honekin lotutako zabalkunde jarduera publikoetan erabiltzeko.

Horretarako, lehiaketan parte hartzeko eskabidea egiten duten pertsonek I. eranskineko dagokion laukiak markatu beharko dituzte.

Bosgarrena.– Argazkiak aurkezteko epea.

Argazkiak 2019ko maiatzaren 27tik ekainaren 23ra bitartean (biak barne) jasoko dira.

Seigarrena.– Lehiaketaren garapena.

1.– Lehiaketan parte hartu duten argazki guztiak erakutsiko dira Facebook-eko orrian. Lehiaketa honetan parte hartu nahi duten pertsonek onartu egin beharko dute euren argazkiak ikusgai egongo direla lehiaketaren kanal sozialetan: Facebook, Twitter eta Instagram. Horretarako, I. eranskineko dagokion laukia markatu beharko dute.

2.– Irudiak lehiaketaren kanal sozialetan ikusi ahal izango dira, eta bisitariek libreki balioetsi ahal izango dituzte.

3.– Facebook-ek ez du inolaz ere babesten ez administratzen lehiaketa hau. Eusko Jaurlaritzak baino ez du jasoko parte-hartzaileak Facebook-en edo mezu pribatuen bitartez ematen duen informazioa, eta lehiaketako parte-hartzea izapidetzeko erabiliko du soilik.

Zazpigarrena.– Sariak.

1.– Hiru sari emango dira; horietako bi lehiaketaren epaimahaiak emango ditu; bestea, berriz, zaleek Facebook-eko webgunearen bitartez emandako botoen bidez erabakiko da:

a) Epaimahaiak argazki onenari emandako saria Nikon D3300 Reflex Kamera bat edo antzeko kamera bat izango da (eskuragarritasunaren arabera), bi objektibo (18-55 y 55-200 VR) dituena, eta haren gehieneko prezioa 625 euro dela.

b) Epaimahaiak bigarren argazki onenari emandako saria Go Pro Hero Kamera Digital bat izango da, haren gehieneko prezioa 360 euro izanik.

c) Hirugarren saria –zaleek Facebook-eko webgunean bidez emandako botoei jarraikiz erabakitakoa– lortzen duen argazkiagatik E-Book bat –120 euroko gehieneko balioa izango duena– emango zaio irabazleari.

2.– Pertsona saritu bakoitzari sari bat eman ahalko zaio gehienez, eta aurreko atalean ezarritakoa gorabehera, epaimahaiaren lehen saria lortzen duen argazkiaren egileak aukera izango du epaimahaiaren bigarren sariko kamera digitala edota hirugarren sariko e-booka jasotzeko, legokiokeen Reflex kameraren ordez. Hori erabakiz gero, epaimahaiaren bigarren saria lortu duen argazkiaren egileak b) eta c) letretan (bigarren saria eta hirugarrena) deskribatutako objektuen artean aukeratu ahalko du.

Nolanahi ere, irabazleak beste sari bat jasotzea erabakitzen badu, ez du eskubiderik izango zegokion sariaren eta hartutako sariaren arteko aldea dirutan ematea erreklamatzeko.

3.– Administrazio Publiko honek bere gain hartuko du, hala badagokio, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren konturako ordainketaren kostua, saridunei dagokiena.

Zortzigarrena.– Lehiaketaren epaimahaia eta saritutako argazkiak hautatzeko irizpideak.

1.– Hiru kidek osatuko dute epaimahaia:

a) Rosanna Micciche andrea, presidentea, Europako Batzordearen Eskualde eta Hiri Politikaren Zuzendaritza Nagusiaren (DG REGIO) ordezkari gisa.

b) Mikel Arrazola Arregi jauna, Lehendakaritzaren Idazkaritza Nagusiaren Gobernu Irekiaren Zuzendaritzako irudi-teknikaria (Eusko Jaurlaritza); epaimahaiko idazkaria izango da.

c) Ana Maria Iglesias Franco andrea, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuko teknikaria, argazkilaritzan ezagutza handia duena (Eusko Jaurlaritza).

2.– Argazkiak aurkezteko epea amaituta, hurrengo atalean aurreikusitako irizpideei jarraikiz, lehiaketa honen hirugarren oinarrian ezarritakoa betetzen duten bi argazki hautatu beharko ditu epaimahaiak, lehiaketaren Facebook-eko webgunean (www.facebook.com/federeuropaeuskadi) zaleen boto gehien eskuratu dituzten hogeita hamar argazkietatik. Boto gehien eskuratu duten argazkien artean parte-hartzaile batek argazki bat baino gehiago baditu, boto gehien izan dituena hautatuko da finalerako. Boto-berdinketarik gertatzen bada, epaimahaiak hautatuko du finalera joango den pertsonaren argazkia.

3.– Saritutako argazkiak aukeratzeko, honako haztapen-irizpide hauek hartuko dira kontuan:

a) Agerian jartzea Europar Batasunak egindako ekarpenaren garrantzia (20 puntu, gehienez)

b) Argazkien kalitate teknikoa: konposizioa, araztasuna, esposizioa, teknika edo baliabide fotografiko berritzaileak erabiltzea (10 puntu, gehienez)

c) Originaltasuna gaiari heltzeari dagokionez (10 puntu, gehienez)

d) Eragin eta erakargarritasun bisuala (10 puntu, gehienez)

e) Emakumeen parte-hartze aktiboa eta bi sexuen presentzia orekatua eta irudi plurala erakustea, estereotipo sexistak alde batera utziz (10 puntu, gehienez)

4.– Epaimahaiaren presidenteak organo eskudunari helaraziko dio sariak emateko proposamena, beste hogeita hamar parte-hartzaileen zerrenda ordenatuarekin batera, zerrenda horretako argazki bakoitzak lortutako balorazioari jarraikiz.

Bederatzigarrena.– Sariak emateko ebazpena, eta sariaren onarpena edo uko egitea.

1.– Sariak emateko erabakia Ekonomia, Finantza eta Aurrekontuetako sailburuordearen ebazpen bidez hartuko da 2019ko uztailaren 9a baino lehen, epaimahaiari helarazitako proposamenari jarraikiz. Hautatu diren pertsonek eta boto gehien jaso dituen argazkiaren egileak oinarri hauetan ezarritako betekizunak betetzen dituztela egiaztatu ondoren egingo du bere aukeraketa epaimahaiak, eta hori hartuko du kontuan sailburuordeak ebazpena egiteko.

2.– Lehiaketaren Facebook-eko orrian jakinaraziko da sariak emateko hartutako ebazpena. Gainera, hiru irabazleei zuzenean jakinaraziko zaie, mezu pribatu bidez. Horrez gainera, ebazpena irabazleei jakinaraziko zaie, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeari jarraikiz; halaber, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

3.– Irabazleek saria onartzen dutela adierazi behar dute, III. eranskinean jasotako formularioaren bidez. Onarpen hori, era berean, lehiaketaren Facebook-eko orriaren bidez mezu pribatu bat igorrita ere egin ahal izango dute. Sarituak sariari uko egiten diola ulertuko da baldin eta lehiaketaren ebazpena ezagutzera ematen denetik aurrera 24 orduko epean administrazio publiko honek ez badu jasotzen arestian aipatutako formularioa edo mezu pribatua.

4.– Saria jasotzeari uko eginez gero, arrazoia edozein dela ere, saridunak ez du bestelako ordainik jasotzeko eskubiderik izango. Sariari uko eginez gero, hurrengo balorazio onena izan duen argazkiari emango zaio saria, betiere Ekonomia, Finantza eta Aurrekontuetako sailburuordearen ebazpen bidez.

5.– Parte-hartzaileek emandako datuetan akatsen bat baldin badago eta, horren ondorioz, haiek identifikatzea ezinezkoa bada, Eusko Jaurlaritzak ez du izango inolako erantzukizunik.

Hamargarrena.– Sarien banaketa.

1.– Sariak ekitaldi batean emango dira, 2019ko uztailaren 9an, eta sarituek bertan egon beharko dute. Ekitaldirako egun eta orduaren berri garaiz emango zaie irabazleei. Justifikatutako arrazoiren bat dela-eta irabazleak ezin badu ekitaldira etorri, beste pertsona bat izendatu ahal izango du aipatutako ekitaldi horretan haren izenean saria jasotzeko.

2.– Sariak emateko ekitaldian, gainerako 27 argazki finalistak erakusketa-areto batean izango dira ikusgai, formatu fisikoan edo digitalean. Argazki horien egileei jakinaraziko zaie zehazki noiz eta non erakutsiko diren euren argazkiak.

3.– Saria emateko orduan, irabazlea adingabea bada, Eusko Jaurlaritzak esanbidezko adostasuna eskatuko die haren gurasoei edo legezko tutoreei, lehiaketako saria jasotzeko eta horrek berekin dakartzan betebeharrak betetzeko; horretarako, oinarri hauen V. eranskinean dagoen formularioa bete eta onartu beharko dute.

Hamaikagarrena.– Sariak errebokatzea eta itzultzea.

1.– Emandako sariak errebokatu egingo dira aurreko oinarrietan jasotako betebehar edo baldintzak betetzen ez badira; halako kasuetan, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorraren kontura emandako dirulaguntzen bermeen eta itzulketen jardunbide orokorra arautzen duen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan edo hori ordezkatuko duen arauan, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginean eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean aurreikusitakoari jarraikiz jokatuko da:

2.– Ekonomia, Finantza eta Aurrekontuetako sailburuordearen ebazpen bidez errebokatuko da saria, eta ebazpen horretan, adieraziko da zergatik errebokatu den eta errebokatzeak zer ondorio ekarriko duen.

Hamaikagarrena.– Saritutako argazkien jabetza-eskubideak.

1.– Saritutako pertsonek baino ez dituzte izango argazki irabazleen jabetza-eskubideak eta, horregatik, pertsona horien ardura izango da hirugarrenek argazki horien gainean eskubiderik ez izatea; horren inguruko arazorik egonez gero, pertsona haiek egin beharko diote aurre argazki irabazleen gaineko edozein erreklamaziori.

2.– Saritutako argazkien ustiapen-eskubideak Eusko Jaurlaritzari emango zaizkio, modu ez-esklusiboan, eta 3 urterako. Ustiapen-eskubide horiek saritutako lanak erreproduzitzeko, banatzeko, haien komunikazio publikoa egiteko, eraldatzeko eta egokitzeko baliatuko dira, lan horiek lehiaketa honekin lotutako zabalkunde jarduera publikoetan erabiltzeko.

Hamahirugarrena.– Bateragarritasuna.

Lehiaketa honetan parte hartzeak ez du esan nahi ezin direla argazki berberak antzeko beste lehiaketa batzuetan aurkeztu, eta ez dago eragozpenik argazki berberarengatik sariak edo aitorpenak jasotzeko.

I. ERANSKINA
PARTE HARTZEKO ESKABIDEA

1.– Izen-abizenak:

2.– Jaiotza-data: ........................................

3.– Posta-helbidea:

4.– Helbide elektronikoa:

5.– Telefonoa: ........................................

6.– Zer hedabideren bitartez izan zenuen lehiaketaren berri?

7.– Administrazioarekin harremanetan jartzeko bidea aukeratzea (*):

a) Elektronikoki.

b) Posta bidez.

HONAKO HAU ADIERAZTEN DU (**):

○ «Non ikusten duzu Europa Euskadin?» argazki-lehiaketaren VIII. edizioaren oinarri guztiak ezagutzen eta onartzen dituela.

○ Bere argazkiak lehiaketaren kanal sozialetan ikusgai egongo direla onartzen duela: Facebook, Twitter eta Instagram.

○ Baimena ematen diola Eusko Jaurlaritzari lehiaketa honekin erlazionatutako jarduera-publiko edo hedapen-jardueretan bere izen-abizenak erabiltzeko, sariaz aparteko bestelako eskubiderik, ordainketarik edo onurarik jasotzeko eskubiderik izan gabe.

○ Bere argazkiak ez badu saria lortzen baina balorazio onenak jaso dituzten hogeita hamarren artean badago, Eusko Jaurlaritzari baimena ematen diola bere argazkia erakusteko, formatu fisikoan edo digitalean, sariak banatzeko ekitaldian, erakusketa-areto batean; halere, horrek ez dio inolaz ere ordainketak edo mozkinak jasotzeko eskubiderik emango.

○ Bere argazkiak saria lortzen badu, hura ustiatzeko eskubidea ematen diola Eusko Jaurlaritzari 3 urteko epean, modu ez-esklusiboan. Ustiapen-eskubide horiek saritutako lanak erreproduzitzeko, banatzeko, haien komunikazio publikoa egiteko, eraldatzeko eta egokitzeko baliatuko dira, lan horiek lehiaketa honekin lotutako zabalkunde jarduera publikoetan erabiltzeko.

Eta, horrenbestez, «Non ikusten duzu Europa Euskadin?» argazki-lehiaketaren VIII. edizioan parte hartzeko eskatzen du.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.2 artikuluari jarraikiz, administrazioak eskubidea izango du administrazio-prozeduran eskatutako datuak edo dokumentuak kontsultatzeko edo biltzeko, bere sare korporatiboen bitartez edo datu-bitartekaritzako plataformak edo horretarako gaituriko bestelako sistemak kontsultatuta, salbu eta interesdunak nahi ez badu; interesdunak nahi ez badu, berak aurkeztu beharko ditu baldintza horiek betetzen dituelako egiaztagiriak. Horretarako, hala badagokio:

○ Ez dut nahi Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzak egiaztatzea 2.1 oinarriaren a), b) eta d) letretan ezarritako baldintzak betetzen direla, eta nik neuk aurkeztuko ditut baldintza horiek betetzearen egiaztagiriak.

Lekua, data eta sinadura ..........................................................................

(*) Parte-hartzaileak edozein unetan aldatu ahalko du administrazio publikoarekin harremanetan jartzeko bidea argazki-lehiaketaren prozeduran.

(**) Dagokion laukitxoa markatu behar da.

Datu pertsonalen babesari buruzko oinarrizko informazioa

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamendua (EB), datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa (Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorra), eta datuen babesaren alorrean indarrean dauden gainerako arauak bete daitezen, jakinarazten da Argazki-lehiaketa: «Non ikusten duzu Europa Euskadin?» izeneko tratamendu-jarduerarako erabiliko direla datu pertsonalak:

1.– Arduraduna: Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza eta Ogasun eta Ekonomia Saila.

2.– Helburua: argazki-lehiaketaren kudeaketa.

3.– Legezkotzea: tratamenduaren ardura duen organoari emandako botere publikoak gauzatzean egindako misio bat betetzeko behar den tratamendua.

4.– Hartzaileak: Datu pertsonalak legezko interesa duten pertsonei jakinarazi ahalko zaie, baita Euskadiko Ogasun Nagusiari ere.

5.– Eskubideak: Eskubidea duzu zure datuak eskuratzeko, datu horiek zuzentzeko eta ezabatzeko edo datuen tratamendua mugatu edo haren aurka egiteko.

6.– Informazio osagarria: Datu pertsonalen babesari buruzko informazio gehiago duzu webgune honetan: htttps://www.euskadi.eus/rgpd/00758

II. ERANSKINA
BIGARREN OINARRIKO BALDINTZAK BETETZEKO ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA (*)

Izen-abizenak:

NAN/AIZ/Pasaportea: ........................................

Honako hau den aldetik:

«Non ikusten duzu Europa Euskadin?» argazki-lehiaketaren 2. oinarriaren 1. eta 3. zenbakietan bildutako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko, honako hau

ADIERAZTEN DU:

– Ez dela zigor administratibo edo penalik betetzen ari sexu-arrazoiengatik diskriminatzeagatik, eta ez dagoela debeku horrekin zigortuta, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 Legean ezarritakoaren arabera.

– Amaren, aitaren edo tutorearen aurretiko baimena duela, lehiaketan parte hartzeko (**).

– Dirulaguntzen itzulketaren ziozko betebeharrak egunean dituela.

Lekua, data eta sinadura ..........................................................................

(*) Dagokion laukitxoa markatu behar da.

(**) 18 urtetik beherako parte-hartzaileentzat baino ez.

Datu pertsonalen babesari buruzko oinarrizko informazioa

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamendua (EB), datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa (Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorra), eta datuen babesaren alorrean indarrean dauden gainerako arauak bete daitezen, jakinarazten da «Argazki-lehiaketa: "Non ikusten duzu Europa Euskadin?"» izeneko tratamendu-jarduerarako erabiliko direla datu pertsonalak:

1.– Arduraduna: Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza eta Ogasun eta Ekonomia Saila.

2.– Helburua: argazki-lehiaketaren kudeaketa.

3.– Legezkotzea: tratamenduaren ardura duen organoari emandako botere publikoak gauzatzean egindako misio bat betetzeko behar den tratamendua.

4.– Hartzaileak: Datu pertsonalak legezko interesa duten pertsonei jakinarazi ahalko zaie, baita Euskadiko Ogasun Nagusiari ere.

5.– Eskubideak: Eskubidea duzu zure datuak eskuratzeko, datu horiek zuzentzeko eta ezabatzeko edo datuen tratamendua mugatu edo haren aurka egiteko.

6.– Informazio osagarria: Datu pertsonalen babesari buruzko informazio gehiago duzu webgune honetan: htttps://www.euskadi.eus/rgpd/00758

III. ERANSKINA
SARIA ONARTZEA

Izen-abizenak:

NAN/AIZ/Pasaportea: ........................................

Honako hau den aldetik:

ADIERAZTEN DU, «Non ikusten duzu Europa Euskadin?» argazki-lehiaketaren 9.3 oinarrian bildutakoaren ondorioetarako, ONARTU egiten duela eman zaion saria.

Lekua, data eta sinadura ..........................................................................

Datu pertsonalen babesari buruzko oinarrizko informazioa

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamendua (EB), datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa (Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorra), eta datuen babesaren alorrean indarrean dauden gainerako arauak bete daitezen, jakinarazten da Argazki-lehiaketa: «Non ikusten duzu Europa Euskadin?» izeneko tratamendu-jarduerarako erabiliko direla datu pertsonalak:

1.– Arduraduna: Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza eta Ogasun eta Ekonomia Saila.

2.– Helburua: argazki-lehiaketaren kudeaketa.

3.– Legezkotzea: tratamenduaren ardura duen organoari emandako botere publikoak gauzatzean egindako misio bat betetzeko behar den tratamendua.

4.– Hartzaileak: Datu pertsonalak legezko interesa duten pertsonei jakinarazi ahalko zaie, baita Euskadiko Ogasun Nagusiari ere.

5.– Eskubideak: Eskubidea duzu zure datuak eskuratzeko, datu horiek zuzentzeko eta ezabatzeko edo datuen tratamendua mugatu edo haren aurka egiteko.

6.– Informazio osagarria: Datu pertsonalen babesari buruzko informazio gehiago duzu webgune honetan: htttps://www.euskadi.eus/rgpd/00758

IV. ERANSKINA
SARIA JASO DUEN PERTSONAREN DATU PERTSONALAK ERABILTZEKO BAIMENA

Izen-abizenak:

NAN/AIZ/Pasaportea: ........................................

Honako hau den aldetik:

BAIMENA ematen dio Eusko Jaurlaritzari «Non ikusten duzu Europa Euskadin?» argazki-lehiaketarekin erlazionatutako jarduera-publiko edo hedapen-jardueretan bere izena eta abizenak erabiltzeko, sariaz aparteko bestelako eskubiderik, ordainketarik edo onurarik jasotzeko eskubiderik izan gabe.

Lekua, data eta sinadura ..........................................................................

Datu pertsonalen babesari buruzko oinarrizko informazioa

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamendua (EB), datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa (Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorra), eta datuen babesaren alorrean indarrean dauden gainerako arauak bete daitezen, jakinarazten da Argazki-lehiaketa: «Non ikusten duzu Europa Euskadin?» izeneko tratamendu-jarduerarako erabiliko direla datu pertsonalak:

1.– Arduraduna: Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza eta Ogasun eta Ekonomia Saila.

2.– Helburua: argazki-lehiaketaren kudeaketa.

3.– Legezkotzea: tratamenduaren ardura duen organoari emandako botere publikoak gauzatzean egindako misio bat betetzeko behar den tratamendua.

4.– Hartzaileak: Datu pertsonalak legezko interesa duten pertsonei jakinarazi ahalko zaie, baita Euskadiko Ogasun Nagusiari ere.

5.– Eskubideak: Eskubidea duzu zure datuak eskuratzeko, datu horiek zuzentzeko eta ezabatzeko edo datuen tratamendua mugatu edo haren aurka egiteko.

6.– Informazio osagarria: Datu pertsonalen babesari buruzko informazio gehiago duzu webgune honetan: htttps://www.euskadi.eus/rgpd/00758

V. ERANSKINA
ADINGABEEI SARIA JASOTZEKO BAIMENA EMATEA

Izen-abizenak:

NAN/AIZ/Pasaportea: ........................................

.............................................................................................. adingabearen aita/ama/tutore gisa,

BAIMENA ematen dio adingabe horri «Non ikusten duzu Europa Euskadin?» argazki-lehiaketaren saria jasotzeko, eta adierazten du ezagutzen dituela lehiaketaren oinarriak eta oso-osorik onartzen dituela.

Lekua, data eta sinadura ..........................................................................

Datu pertsonalen babesari buruzko oinarrizko informazioa

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamendua (EB), datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa (Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorra), eta datuen babesaren alorrean indarrean dauden gainerako arauak bete daitezen, jakinarazten da Argazki-lehiaketa: «Non ikusten duzu Europa Euskadin?» izeneko tratamendu-jarduerarako erabiliko direla datu pertsonalak:

1.– Arduraduna: Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza eta Ogasun eta Ekonomia Saila.

2.– Helburua: argazki-lehiaketaren kudeaketa.

3.– Legezkotzea: tratamenduaren ardura duen organoari emandako botere publikoak gauzatzean egindako misio bat betetzeko behar den tratamendua.

4.– Hartzaileak: Datu pertsonalak legezko interesa duten pertsonei jakinarazi ahalko zaie, baita Euskadiko Ogasun Nagusiari ere.

5.– Eskubideak: Eskubidea duzu zure datuak eskuratzeko, datu horiek zuzentzeko eta ezabatzeko edo datuen tratamendua mugatu edo haren aurka egiteko.

6.– Informazio osagarria: Datu pertsonalen babesari buruzko informazio gehiago duzu webgune honetan: https://www.euskadi.eus/rgpd/00758


Azterketa dokumentala