Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Wigner, Eugene Paul

Estatu Batuetako fisikaria, judu-hungariar jatorrikoa (Budapest, 1902 - Estatu Batuak, 1995). Berlingo Institutu Politeknikoko irakasle izan zen. 1934an, Estatu Batuetara joan zen bizitzera eta han fisika eta matematika irakasle izan zen Princeton eta Wisconsingo unibertsitateetan. Fisika nuklearreko azterketak egin ditu batez ere. Atomoaren nukleoaz eta erreaktore nuklearren teknologiaz hainbat lan argitaratu ditu. Azterketa nuklearretan simetria kontzeptua sartu zuen eta oinarrizko sistema bat bi neurriren araberakoa (masaren balioen eta spin-aren araberakoa) dela frogatu zuen. Bere izena eman zaion efektua ezagutarazi zuen. 1963an Fisikako Nobel saria irabazi zuen M. Goeppert-Mayerrekin eta H.D. Jensenekin batera. v Wigner efektua. Erreakzio nuklearretan, kristal sare batean izaten den deformazioa; erreakzio nuklearretan askatzen diren nukleoak edo neutroiak sareko atomoen kontra jotzen dutenean, hauek lekuz aldatzen dira eta horren ondorio da efektu hori. Hala, efektu horren eraginez, neutroi jarioak, erreaktore nuklear batean, aldarazi egiten ditu horren mende jartzen diren materialen tasun mekanikoak, fisikoak eta mekanikoak.