Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Wilbur, Richard

Estatubatuar poeta eta irakaslea (New York, 1921). Formalismo berria izenaz ezagutu zen higikundean parte hartu zuen, eta bere poesietan poesia forma eta baliabide tradizionalez gainera adierazpen burutsuak eta hiri kulturako elementuak baliatu zituen. Bere lehen poesia bilduma Aldaketa ederrak (1947) izan zen, eta Mundu honetako gauzak (1956) liburuarengatik Pulitzer Saria jaso zuen. Beste zenbait liburu aipagarri: Zeremonia (1950), Aholkua profeta bati (1961), Ametsaren bidea (1969), Adimenaren irakurlea: Poema berriak (1976). Loudmouse (1963) eta Aurkariak (1973) haurrentzako poema bildumak dira. Literatura kritikari gisa egindako lanak, berriz, Erantzunak: Prosak 1953-1976 (1976) liburuan bilduta argitaratu zituen.