Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Wight

Britainia Handiko uhartea eta konderria, Mantxako itsasartean, Southamptongo golkoaren hegoaldean, kostaldetik Solent itsasarteak eta Spithead itsasarteak bereizten dutena. 381 km2; 121.000 biztanle. Hiriburua, Newport. Kararrizko mendialdea da, eta ekialdetik mendebalerantz luzatzen da. Kostaldeak malkortsuak dira, hegoaldean batez ere. Klima epela du, eta udatiarrentzako eta turistentzako jomuga bihurtu da. Nekazaritza (garia, garagarra, barazkiak, fruitu arbolak), abere hazkuntza (behi, ardi eta zerri azienda), eta industria (hegazkingintza, ontziolak, ehungintza, eraikuntzarako gaiak) dira ekonomia jarduera nagusiak.