Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Wigglesworth, Vincent

Britainiar entomologa (Kirkham, 1899 - 1994). Hormonek intsektuen bilakaeran duten zeregina aztertu zuen. Intsektuaren buruko guruin batek larba erabat garatu arte intsektuaren helduaroa hastea eragozten duen hormona bat jariatzen duela aurkitu zuen. Cambridgeko Agricultural Research Councileko intsektuen fisiologia saileko zuzendari izan zen. Intsektuen bizitza konplexua agerian utzi zuen aurrenetako bat izan zen, eta besteak beste arrautzatik nola irteten diren eta zentzumen organoak nola baliatzen dituzten aztertu zuen.