Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Wifredo Ia Bilotsua

Urgel-Zerdaniako kondea, Bartzelona eta Geronako, eta Ausonako kondea eta markesa (897an hila). Pirinioetako eta kostako bere mendeko lurretan jendea finkatzea lortu zuen luberriak luberrigileei emanez. Frankoen erregearen kontra matxinatu zen Bernardo de Goitiren kontrako garaipena lortu zuen Wifredok bere anaien laguntzarekin. Lan harengatik Luis II.ak Bartzelona eta Gerona eman zizkion. Musulmanen kontrako gerra hasi zuen eta haien kontrako gudu batean hil zen.