Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Waring, Edward

Ingeles matematikaria (Old Heath, Shropshire, 1734 - Pontesbury, Shropshire, 1798). Mediku izan zen Londresko zenbait erietxetan. 1760tik aurrera matematika irakasle izan zen Cambridgeko unibertsitatean. Erroen funtzio simetrikoak kalkulatzeko metodo bat asmatu zuen. 1771n proposamen sail bat egin zuen zenbakien teoriari buruz.nzenbaki batek k-e berredura positiboz adierazteko izan ditzakeen adierazpen kopuruaz hainbat ikerketa egin zituen.