Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Warta

Poloniako mendebal-erdialdeko ibaia, Oder ibaiaren adarra. 808 km luze da eta 54.607 km2-ko ibai arroa hartzen du. Olkusz-eko goi ordokian du iturburua; Czestochowa, Poznan eta Gorzow Wielkopolskiko hiriak alderik alde igaro ondoren, Oder ibaiarekin bat egiten du. Warta ibaiaren adar nagusiak Prosna eta Notec dira.