Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Warren, Robert Penn

Estatu Batuetako idazlea (Guthrie, Kentucky, 1905 - Stratton, Vermont, 1989). Eleberriak, saiakerak eta olerkiak idatzi zituen. Lehen lanak The fugitive aldizkarian eman zituen argitara. Bere lanetan hegoaldeko estatuetako balioen garrantzia azpimarratu zuen eta dilema moralak azaldu zituen. Saiakerak “New criticism” joeraren aitzindari izan ziren eta olerkietan, hasierakoetan batez ere, olerkari metafisikoen eragina agerian du. 1947ko Pulitzer saria irabazi zuen All the king’s men lanarekin. Lan nagusiak: Night Rider (1939), World Enough and Time (1950), Brother to dragons (1953), Incarnations (1968).