Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Warwick, Richard Neville

Jaun ingelesa, Erregegilea deitua (?, 1428 - Barnet, Hertfordshire, 1471). Arrosa Bien gerran Yorkeko etxearen alde eta Henrike VI.aren eta Lancaster etxearen kontra jardun zuen. Saint Albanseko guduan garaipena lortu zuen eta Northamptoneko guduan Henrike VI.a erregea garaitu eta atxilotu zuen; azkenik York etxea hautatu zuten erregetzarako. Henrike VI.a errege ohiaren osteek, ordea, Yorkeko dukea menderatu zuten eta Warwickek ihes egin behar izan zuen. Londresa itzuli zenean Yorkeko seme Eduardo IV.ak errege izendatu zuen bere burua (1461) eta Margarita Anjoukoaren gudarosteari nagusitu zitzaion. Eduardo IV.a errege berriak ohorez hartu zuen Warwick, baina Warwicken esanaren kontra Elizabeth Woodvillerekin ezkondu izanagatik Margarita Anjoukoaren zerbitzuan jarri zen Warwick eta Henrike VI. izendarazi zuen berriro errege. Azkenik, Eduardoren osteek garaitu eta hil zuten Warwick.