Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Wang, Meng

Txinatar pintorea (Wu-hsing, Txekiang-eko probintzia, 1308 - ?, 1385). Yuan dinastiako Lau Maisu-etako bat izan zen. Ming dinastiako T’ai-tsu enperadorearen aurkako konspirazio batean parte hartzeagatik espetxean eman zituen bere bizitzako azken bost urteak. Pintura molde tradizionalei jarraituz paisaiak pintatu zituen batez ere.