Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Warburg, Otto Heinrich

Alemaniar biokimikaria (Friburgo Brisgobiakoa, 1883 - Berlin, 1970). Fisiologiako ikasketak egin ondoren Berlingo Gilermo Kaiserraren fisiologia Institutuko kide izan zen. Zelulen arnasketako gertaera enzimatikoak aztertu zituen eta bere izena daraman hartzigarri horia deskribatu zuen. 1931. urtean Medikuntzako Nobel saria irabazi zuen.