Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Villeneuve, Pierre-Charles-Jean-Baptiste-Silvestre de

Frantses itsasgizona (Valensole, 1763 - Rennes, 1806). Almiranteorde izan zen. 1798an Egiptorako espedizioan hartu zuen parte eta urte berean Maltako defentsan jardun zuen. 1805ean britainiarren aurka borrokatu zen Finisterren. Napoleonen aginduei muzin eginez (Brest-era abia zedin agindu baitzion), Cadizera joan zen eta frantses-espainiar itsas-aramadaren buru jarri zen. Trafalgarreko gudua galdu ondoren atxilotu zuten. Aske utzi zutenean Rennesera joan eta bere buruaz beste egin zuen.