Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Villehardouin, Geoffroi

Frantses soldadua, kronikaria eta kanpainako mariskala (Bar-sur-Aubetik hurbil, Burgundia, 1150 - Trazia, 1213). Laugarren gurutzadako buruzagietako bat izan zen (1199). Konstantinopla konkistatu zuen (1204) eta Errumaniako mariskal izendatu zuten. Ekialdean borrokatu zen eta Bonifazio Montferratokoaren, Tesalonikako erregearen kontseilari nagusia izan zen. Berak idatzia da Histoire de l’empire de Constantinople (1199-1207, Konstantinoplako inperioaren historia) kronika amaitugabea, Konstantinoplaren konkistari buruzkoa.