Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Villiers de L’Isle-Adam, Auguste

Frantses idazlea (Saint-Brieuc, 1838 - Paris, 1889). XIX. mendearen bigarren erdiko Frantziako literatura abangoardiako idazle nagusietakoa, sinbolismoaren aitzindaria. Olerkiak, antzerki lanak eta kontakizun laburrak idatzi zituen. Bere lanetan naturalisten kontrako jarrera eta idealismo erromantikoa eta sentsualitate ankerra dira nagusi; nabarmena da Baudelairen, Hegelen eta Poeren eragina. Lan aipagarri batzuk: Premières poésies (1859), Contens cruels (1883), Tribulat Bonhomet (1887), Axël (1890; idazlearen maisu lana, hura hil ondoren argitaratua).