Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Van Buren, Martin

Estatu Batuetako politikaria, holandar jatorrikoa (Kinderhook, New York, 1782 - Kinderhook, 1862). Legegizona zen bizibidez (1803). Senatari (1821-1828), New Yorkeko gobernari (1829), estatu idazkari (1829-1831), eta errepublikako lehendakariorde (1833-1837) izan zen, eta Estatu Batuetako zortzigarren lehendakaria 1837-1841 urteetan. Jackson lehendakariaren politika jarraitu zuen. Krisi ekonomiko larria (1837), seminola indiarren aurkako bigarren gerra, eta Kanadaren eta Maineko estatuaren arteko mugari buruzko tirabirak izan zituen arazo nagusiak. Krisi ekonomikoak eta Texas Estatu Batuetan sartzeari uko egin izanak herriaren onespena galarazi zioten. Esklabotasunaren aurkakoa zen.